Hontzak: “Ez badute nahi beren sinesmenei barre egitea, ez ditzatela publikoki erakutsi”

Hontzak: “Ez badute nahi inork beren sinesmenei barre egitea, ez ditzatela publikoki erakutsi”

“Hontzak konpartsa anarkistaren aurka jo du elizak” izeneko sarrera bat plazaratu genuen atzo ZUZEUn, aurtengo Aste Nagusiarako txosnaren apainketan Eliza Katolikoka jomugan jarri eta, ordainetan, Bilboko Gotzaitegiaren salaketa jaso zutela-eta.

Botereak agudo egin du bere lana, eta gaur goizean Ertzantzak, epaile baten aginduz, jai eremura sartu eta konpartsa libertarioaren txosnan zegoen Kristoren gorputza eraman du, atalez atal. Amen.

Gertakarien aurrean, Hontzak Konpartsak adierazpen askatasuna defendatu eta komunikatu bat argitaratu berri du, hauxe:

.

GURE TXOSNAREN DEKORAZIOAK SORTUTAKO ISKANBILA IKUSIRIK:

Hontzak: "Ez badute nahi inork beren sinesmenei barre egitea, ez ditzatela publikoki erakutsi"Hontzak Konpartsaren txosnaren dekorazioak sortutako iskanbilaren harira, honako hau adierazi nahi dugu,

Gure nahia desobedientzia zibil eta adierazpen askatasun ariketa praktiko bat egitea izan da (eta momentura arte lortu dugu) espainiar zigor-kodearen parte den “sentimendu erlijiosoen aurkako delitua” delakoaren kontra. Umoreari ezin zaio inolako mugarik ipini eta hori da ariketa honekin aldarrikatzen ari garena.

33 urteko gazte baten haragi-jan eta odol-edanaren erritu magiko eta kanibalaren simulazioa eszenifikatzen duten performancearen antolatzaileek, pertsona batzuoi horrek barre eragingo zigula uler zezaketela uste genuen. Eldarniozkoegia iruditzen zitzaigun benetan ari zirela sinisteko.

Hontzaken parte garenoi ere ez zaigu gehiegi gustatzen udaberrian antolatzen duten jai hori, non txanodun batzuk jendaurrean paseatzen duten, eta umeen aurrean, jende askoren sentikortasuna irain dezaketen panpin makabro eta odolduekin. Baina adierazpen askatasun ariketa dela ulertzen dugu. Pertsona horiek emakumeak gutxiestea, askatasun sexualaren kontra egitea eta jenero aniztasuna gaitzestea ere adierazpen askatasun gisa ulertzen dugu. Nahiz eta ez dugun ulertzen non dauden adierazpen horien txiste edo alde dibertigarriak.
Honengatik, besteak horrenbeste iraintzen duen jende hori bere buruaz apur bat barre egitera animatzen dugu, beren bizi ereduan asko baitira burla arrazoiak.

Sineskeria indibidualak ezin dira oinarrizko eskubideen gainetik egon, adierazpen askatasunaren gainetik, kasu.

Hontzak: "Ez badute nahi inork beren sinesmenei barre egitea, ez ditzatela publikoki erakutsi"Mindutako jendeari aholku bat emanez amaituko dugu, esanez, ez badute nahi inork beren sinesmenei barre egitea, ez ditzatela hain sinesmen barregarriak izan edo, gutxienez, publikoki ez ditzatela erakutsi. Baina, egin nahi badute, utz diezaietela beste pertsona batzuei gogoak ematen dien legez iritzia ematen. Bestalde, pertsona helduek lagun ikusezinak izatea zentzuduna den ausnartzera bultzatzen ditugu, eta, gainera, ea horrela eginda besteok aintzat har ditzagun nahi duten.

GORA ASTE NAGUSIA!! GORA MARIJAI!!

Hontzak: “Ez badute nahi inork beren sinesmenei barre egitea, ez ditzatela publikoki erakutsi”

10 pentsamendu “Hontzak: “Ez badute nahi beren sinesmenei barre egitea, ez ditzatela publikoki erakutsi””-ri buruz

  • Hurkoarekiko errespeturik ez edukitzeko eskubidea aldarrikatzen duzue, hortaz.

    • Hurko horrek esaten badit Micky Mousegan sinisten duela eta hildakoan sagutxo zintzoen paradisura joango dela, ba barre egingo diot, jakina, eta agian are zentro mental batean sarraraziko, zer nahi duzu ba?

    • Kito Pagola 2017-08-21 16:47

      Sinesleek, pertsona gisa, gure begirune osoa merezi dute. Sinesmenek, berriz, bat ere ez. Oraingo mota guztietako aurrerapenak, morala barne, ebidentzien sinesmenen aurkako borroka nekagaitzari zor zaizkio.

    • Jontxo, eta inorrek aipatu ez dituen sinesmenak inbentatu behar al dituzue kristautasunaren dohako iraina justifikatzeko?

      Sinesgabeak sinestedunak baino argiagoak direla sinestu behar badut zuen kasuak ez dit askotarako balio.

  • Garret, zu Mickey Mouse baina gauza harrigarriago batean sinesten duzu, alegia, jende erlijiosoa zinez tontoa dela, zu munduko ipurtargia zaren bitartean. Zure burua jainkotu duen beste bat zara, besterik ez.

    • Bentazar, nik ez dut esaten erlijiodunok ezin zaitezketela izan inteligenteak, edota are ni baino (askoz) inteligenteagoak, ziur nago milioka daudela holakoak munduan, esaten dudana da tara bat duzuela kontu honekin, zeren zuen dogmak izaki asmatuengan sinetsarazten baitizue, fedea izeneko arrazoibide zurrun bezain eskasari zentzugabeki helduta. Ondo deritzot, egin nahi duzuen azeuon bizitzekin, baina utzi behingoz kanpaia jotzeari!

  • Ni kristautasunaren kontra nago baina hauek anarkia bezalako zentzugabekerian sinesten dute… Zeinek du aluzinazio handiagoa gainean? Hemen kontua da Charlie Hebdorena gertatu zenean batek baino gehiagok esan zuela hori islamofobo izateagatik gertatu zitzaiela eta haien komikiak ez zirela zilegi. Islamofobia deitzen duten horretan edozer gauza sarturik, islamaren aurka egotea ez dela iritzi zilegi bat zabaldu zuten betiko ezker kakademikoek. Gero berdina gertatzen zaie kristaufobiarekin eta turismofobiarekin… gauzak lehenago pentsatu behar dira.

    “Nire etxaiaren etxaia nire laguna” delako tentelkeria horrekin euskaldunok beste behin ere zatitu gaituzte. Ba orain haiek banatu dira, espainiar eskuin muturrak espainiar ezker muturra isilarazi baitu. Izorrai.

    Imaginatzen duzue 3. Reichak Frantzia inbaditu zuenean defendatzaileak elkarren artean joka ibiliko balira mikroanarkismo komunisektarismo zentzugabekeriekin? Ba hala gertatu zen, eta galdu zuten. Erresuma Batuko armadak erabakitzeraino armak ez entregatzea, zeren erresistentzia elkarren arteko lehia batean baitzegoen. Ez zuten akats berdina egin ordea Sobietarrek, Txinatarrek edo Britaniarrek.

  • Gire gizartean begirunea dugu eskas. Elkarrekilako ikustatea botatzen faltan. Zertarako hainbeste irain? Utz ditzagun laidoak alde batera. Ekin diezaiogun lanari, badago eta zeri. Haste hastetik, non ditugu gure presoak? Noizko utzi behar dugu drogaren izurrite latza? Diferentzia sozial larriak? Euskararen erabileraren gainbehera eta erosio neurrigabekoa?
    Egoera honetan ez dut uste Hontzakoek ongi jokatu dutenik. Eta gainera bidegabe iruditzen zait trufa hori.

  • Zergatik ematen diogu euskaldunok halako garrantzia aberririk gabeko anarkista espainolzale eta sekta internazional ustel baten arteko ika mikari? Biei hala biei bost axola zaizkie gure izana eta aldarrikapenak, baina antza denez guri asko gustatzen zaigu gainerakoen eztabaidetan sartzea, kakak denok zipriztindu eta ezer positiborik aterako ez dugun arren. Guazen gure arreta eta indarrak egitan axola denaren inguruan erabiltzera, honelako polemikek ez daramate eta inora

  • 1.-Ikustatea eskatzea beti da zuzena
    2.-Askapeñakoen defensan ikusi nahi ditut den-denak. Ea egia den. Horretan bai dagoela askatasuna jokoan.