ETAri atzemandako armategiaren harira 9 galdera

ETAri atzemandako armategiaren harira 9 galdera

ETAri atzemandako armategiaren harira 9 galderaEspainiako eta Frantziako poliziek elkarlanean ehunka arma eta lehergailu atzeman dituzte Paris iparraldeko baso batean, lurrazpian bidoietan ezkutatuta. ETAren armak zirela diote polizia iturriek, 2014tik harrapatutako armategi handiena.

.

Horren harira, 9 galdera mahai gainera:

Zergatik polizia ez da zain egon etakideak atxilotu ahal izateko?

Atentaturik gertatzeko arriskurik gabe, nahi beste denbora zuten poliziek etakideen jarraipena egin eta atxilo hartzeko.

Zer etekin lor dezake ETAk gordeta dituen armen truke?

Rajoy eta Hollanden gobernuak ez daude itxuraz ezer emateko prest. Arazoa konpondutzat daukate, eta interes politikoen arabera kudeatzen ari dira auzia.

Propaganda eta errelatoa al dira une honetan jokoan dauden esparru bakarrak?

Armak kendu ala armak utzi, garaipen poliziala ala borondate onez amaitu.  Urriaren 12an, Espainiaren egunean, Fernandez Diaz Barne Ministroaren azken garaikurra izan ote da? Armak hortik zehar sakabanatuta egoteak ez du itxuraz inor kezkatzen. Luis Aizpeoleak idatzi du horri buruz.

Zerikusirik ba al du ustez Frantziari negoziaziorako egindako deiarekin?

El Mundok argitaratu zuen igandean ETAk Frantziarekin negoziazioa abiatu nahi zuela. Hiru egunera gertatu da polizia operazio hau.

Benetan armagabetzeko asmoarekin berriki osatutako piloa al da topatutakoa?

Ezin benetan jakin ETAk azken hilabeteetan pilatu dituen armak, Espainiako hedabideek dioten bezala, armagabetze bat gauzatu eta negoziazio bat bultzatzeko, ala aspaldiko materiala den.

Zenbat militante dauzka ETAk armagabetze lan hauek egiten?

Baigorrin eta Miarritzen atxilotu zituzten 2015ean erakundeak armagabetzea koordinatzen zeuzkan militanteak. Lantalde hori bertan behera utzita, inkognita da zenbat lagun dabilen agindutako armagabetzea aurrera eraman nahian.

Nazioarteko bitartekariek amore eman al dute?

Auzitegi Nazionalaren aurrean eseri zituen Madrilek, eta ageriko gertaerek ez diete maniobrarako aukerarik eman. Lan publikorik ez dute egin azken hilabetettan.

Zergatik ez du ETAk bere burua desegiten, presoen egoera hobetu daitekeelakoan?

Fernandez Díazek esana da, irailaren 12an eta kazetariaren galderarik gabe, ETA deseginda espetxe politika berpentsatuko dutela. Ez dago argi zein paper jokatu behar duen erakundeak etorkizunean, sinbolikotik haratago.

Nork espero zezakeen orain dela bost urte horrelako egoera sinestezina?

Aieteko Adierazpena mundu mailako pertsona erreferenteek sinatu zuten. Nazioarteko bitartekariak, jarraipen batzordeak, berifikatzaileak antolatu dira ordutik. Hala eta guztiz ere, Espainiak eta Frantziak ETAk indarkeria betiko utzita ezer aldatu ez balitz bezala jardun du.

Nori axola zaio ETAren behin betiko desagerpena nola gertatzen den?.

ETAri atzemandako armategiaren harira 9 galdera
armak, ETA

2 pentsamendu “ETAri atzemandako armategiaren harira 9 galdera”-ri buruz

  • “Nork espero zezakeen orain dela bost urte horrelako egoera sinestezina?” diozu, ta hor dago gakoa. Batek baino gehiagok aurreikusi zuen eskenatoki hori hainbat eskenatoki hipotetikoen artean. Beste batzuk berriz estatu espainarra demokratikotzat hartu zuten, ta lantalde internazionala kapitalaren zerbitzura dagoen lantalde baten moduan ikusi beharrean bidelaguntzat hartu zituzten.

    Azken ekintzatik 7 urte igaro dira, ta ordutik argi ikusi egin da bide instituzionalaren antzutasuna, nahiz eta aspalditik agerikoa zen. Kataluña begiratzea besterik ez dago, herri mugimenduak aktibatu zuen indar hori instituzioetan galtzen ari da, instituzionalistazaleek indar hori xahutzen ari baitira.

    Orain eskenatoki honekin harrituta zaudete, aspaldian noraezean, ahultasunez, eta ausardirik gabe esateko estrategia berriak porrot egin duela.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude