ETAren hauteskunde-estrategia jende xeheari esplikatua
Bazen garaia, ez dakit nola bizi izan garen orain arte emakume honen argiak gu denok argitu gabe. Verónicaren bazterra du izena, eta handixe dator gure arazo soziopolitikoesistentzial guztientzat esplikazione ezinobea. Honakoak, esaterako, ETAren ezkutuko hautes-estrategia primeran ulertzeko balio du, hitz xehetan esplikatua.
Nafarroa zergatik ez den Euskadi jakiteko:
Honelako eta antzeko galdera zail eta korapilatsuek kentzen badizute loa, amaitu da amesgaiztoen garai zuretzat: bisita ezazu NAVARRACONFIDENCIALek Youtuben duen kanala. Ez zara damutuko.
Non lortzen ditu neska honek tripiak?
Nafarrak inozotzat ditu emakume honek.
Dozena bat tripi janda ere ezin da horrelako astakeririk jaurti.
Zer ari da astakeriak botatzen PP-ren barruan igo ahal izateko, ala?
Barne gaiztoko atsoa.
lan bila dabil eta betidanik egin dio ilusioa intereconomian saio bat aurkezteak; bide onetik zoaz, animo vero!