Inkesta: Hauteskundeak aurreratuko al ditu Patxi Lopezek?

patxi lopezInoiz ez du Lehendakari batek agintea hain erraz galduko. Patxi Lopezek asko jota urte eta erdi eskas ditu Ajuria Enean, eta berriz lehendakari izendatua izateko aukerarik gabe. Popularrekin tirabirek diraute, eta gizarte errealitate egoskorrak Lopez hipotekatu egin du. Eutsiko al dio Lopezek agintearen besaulkiari? Noiz arte?

2 pentsamendu “Inkesta: Hauteskundeak aurreratuko al ditu Patxi Lopezek?”-ri buruz

  • Amonamantangorri 2012-01-04 13:36

    Analisi batzuren arabera, denborak ezker subiranisten alde jokatzen du. Zenbat eta denbora gehiago igaro, gero eta sendoago ager liteke haien proiektua.

    Orain Lakuan eta Madrilen daudenek pentsa lezakete, Otegi, Diez, Zabaleta, Jazinto eta Rodríguez (eta batez ere Otegi) oraindik kartzelan edukita eta Sorturen auzia konpondu gabe hauteskundeak deituz, “tsunamia” kontrolatzeko posibilitate gehiago izanen dutela. Beharbada, modu makiabelikoan, PSEren kalkuluen arabera ez da komenigarria Otegi Gasteizko legebiltzarrean lehendakarigai gisa egotea.

    Horregatik, nik “udazkenaren ostean” aukeratu dut.

  • Dagoen kadiran inoiz gehiago egonen ez denez, tinko eutsiko dio bere botere mailari azke momentura arte.