"ETArekin negoziatzen ari zara?"

Azken bake prozesuko bultzatzaileetako bat izan zen Egiguren. Bere alderdian zalantza eta kezka piztu da, berriz ere, negoziazio prozesu bat martxan jarri nahian dabilela uste baitu askok.

Mayor Orejaren adierazpenen ondoren El Mundoren bonba heldu zen. Duela pare bat aste argitara eman zuen informazioaren arabera ETAko hainbat buruzagik diote “Txusito bidea” irekita dagoela. Hau da Jesus Egigurenekin kontaktuan jarraitzen dutela.

PSOE bitan zatituta dagoen honetan lehendakariari zerbait egiteko eskatu diote eta antza zuzenean galdetu dio Egigureni negoziazioen inguruan. “Indarkeria gaitzesten dutenekin soilik hitz egiten dut”. Horixe izan omen da haren erantzuna.

Lehendakaria erantzunarekin gustora geratu ote den ez dakigu. Egigurenek zorrotz erantzun du, baina ez dirudi lehendakariari susmoak guztiz uxatzeko arrazoirik eman dionik.

MjQwMw==

Irudia | Lopez eta Egiguren | zz | Creative Commons By SA

Zer duzu buruan “"ETArekin negoziatzen ari zara?"”-ri buruz

  • Herri honen etorkizuna inporta bazaie, espero dut bakera heltzeko biderik seguruena hautatu dutela, hau da, negoziazioa. Nik egitan eskertuko nieke.