Eta kitto!

Eta kitto
Eibarren izan ginen aurrekoan, Eta kittok antolatutako Transmisioaren gaineko III. Mintegian. Saio interesgarriak guztiak, baina bat edo beste bereziki azpimarratzekotan, birekin geratuko ginateke. Bata Paula Kasaresen “Euskaldun hazi Nafarroan”, bere tesi bukatu berriaren aurkezpena, bide urratzaile izan daitekeena, behar lukeena.
Bestea, Badihardugu elkarteko Idoia Etxeberriak eta Asier Sarasuak aurkeztutako “Ahotsak.com ikasgelan”. Asko eman dezakeen egitasmoa iruditzen zaigu, ezinbestekoa euskararen jarraipenaren etena gertatu den eskualdeetan, edota Bizkaiko herri askotan bezala, euskalkiaren eta euskara batuaren arteko uztardura ondo josi ez denetarako.

Horra Ahotsak.com ikasgelan egitasmoaz zertzelada batzuk:

 Aitaita-amamak eskolara eramateko proiektu bat nolabait, ahotsak.com handiagoaren baitan.

Memoria historikoa bildu nahi da, lekukotasunak bitarteko.

Euskalkien aberastasunaren bilduma ere izan nahi du

Azken belaunaldi ia elebakarraren testigantza jaso.

Belaunaldien arteko etena leuntzea du helburu neurri batean.

Adin guztietan erabilgarria da.

Lizentzia librez jarritako materiala da, nahi duenak nahi duena egin dezan material horrekin. Deskargatu eta moldatu daiteke nahierara.

2010 eta 2011 Aretxabaletan eta Eskoriatzan esperientziak abian jarri ziren. Laster Tolosara eta beste herri batzuetara hedatuko dira.

Material hau eskoletan jorratzen zen gaiaren arabera erabili da. Ondotik, arduradunarekin biltzen dira eta balorazioa jasotzen dute.  Baliagarria da eskolako gai askotan erabiltzeko. Besteak beste, euskalkiak gordetzeko eta lantzeko ere, balio du.

Ulermenean arazoak ekiditeko (euskalkia eta erreferente historikoak) komenigarria da arduradunak (irakasleak..) aurrelana egitea.

Argibide gehiago  webgunean bertan.

Bejondeiela!

 

Natxo Mosteiro eta JJ Agirre

Eta kitto!

Oinezkoa