Gurean zergatik ez?

Diada-Via-Laietana-PERE-VIRGILI_ARAIMA20120911_0172_20

Atzo Espainiako Konstituzionalak tramiterako onartu zuen Raxoiren Gobernuak Kataluniako Parlament-aren burujabetza adierazpenaren aurka egindako helegitea, eta beraz bertan behera utzi du adierazpena behin behinean. Oraindik behin betiko sententzia falta da, baina pentsa dezakegu  zein izango den epaia.

Beste behin argi geratu da Espainiar estatuak, bai auzitegiek, bai Gobernuak eta bai oposizioak, mugimendu soberanistekiko duen jarrera: “España, una, grande y libre”. Jarrera hau beste herrialde batzuetako gobernuek dutenaren guztiz aurkakoa da. Adibidez, Erresuma Batuko lehen ministroak onartu egin du Eskoziako 2014ko erreferenduma eta Kanadan Quebecekin berdina gertatu zen.

Politika zentralista honen aurrean Kataluniak hautatutako jarrera ausarta izan da, ez du Konstituzionalaren erabakia beteko. Prozesua bultzatzen duten alderdi guztiek aho batez adierazi dute aurrera jarraituko dutela burujabetza prozesuarekin, eta onartutako adierazpena indarrean dagoela. Gainera hurrengo astean bertan sortuko dute burujabetzarako komisioa.

Hemen abertzaleek jarrera berdina izan beharko genuke, ezberdintasunak alde batera utzi, batu, eta aldarrikapen soberanista egin. Aldarrikapen ez utopiko batekin hasi beharko ginateke, hau da, EAEan erreferenduma eskatu beharko genuke. Hasieran behintzat, Nafarroa eta Iparraldea prozesutik kanpo utzi beharko genituzke, gaur egun argi eta garbi lurralde hauetan ezetzak irabaziko lukeelako. Hala ere, aipatzekoa da Nafarroan indar soberanistak izaten hari den igoera dela eta, laster proposa genezakeela lurralde honetan ere Espainiarekiko desanexioa.

Madrilek badakigu ze argudio erabiliko lukeen prozesua ez onartzeko: Konstituzio santua. Lege hau ordea ez da gurea, guk ez baidugu onartu. Alde batetik, 1978an, bozka eskubidea zutenen %30ak bakarrik bozkatu zuten alde.  Bestetik, gaur egun bozkatzeko eskubidea dugun gehienok ez dugu lege hau onartu. Beraz, guk onartu ez dugun heinean, ez genuke bete behar, eta Konstituzionalaren erabakiak eta Espainiar Gobernuaren  mehatxuak, katalanek bezala pikutara bidali beharko genituzke.

Gurean zergatik ez?

Donostiarra. Zuzenbide eta enpresagintzako ikaslea

22 pentsamendu “Gurean zergatik ez?”-ri buruz

  • izarpezelai 2013-05-09 20:29

    Guztiz ados artikuluaren egilearekin. Kataluinan burujabetasuna eta desobedientziaren bidea argi eta tinko hartu dute, inongo konplejurik gabe. Nor eta CiUkoek ere. E.H-an, aldiz, dependentzia eta sumisioaren bidea hautatu dute gure indar politiko abertzale guztiek. Bai, guztiek diot, BILDUk barne. Izan ere, zer proposatu du indar politiko honek daukagun dependentzia politikoa gainditzeko? Ezer ez. Eta patetikoa izan da zer ondo eta azkar bete duten Espainako legea haien udaletxeetan bandera espainola jartzeko. Penagarria benetan. Asko aldatu behar dira gauzak hemen Kataluinako dinamikan sartzeko, CiU askoz abertzaleagoa ikusten baitut Bildu baino.

  • izarpezelai, bihar maiatzaren 10a, Etxarri Aranatzen pleno berezi bat ospatuko da. Bertan Erabakitzeko eskubidearen inguruan herri galdeketa eskatzeko prozesuarekin jarraitu edo ez aztertuko dute zinegotziek. Lehenengo aldiz ikusiko da zer dion Bilduk, zer dion Nabaik eta zer dion PPk Euskal Herrian. http://www.etxarri2012.info orrian publikatu dute orain arteko bidea.

  • Fermin Galparsoro 2013-05-10 11:42

    Inkongruentziaz beteriko testua: Konstituzioa ez onartzea eskatzen bodozu, zergait eskatu behar dogu erreferendum bat. Zergaitik onartu behar dogu inposatutako errolda bat, zergaitik onartu behar dogu inposatutako banaketa administratibo bat (iparraldea, Nafarroa, EAE)…
    Independentzia ez da eskatzen, independentzia ez da negoziatzen. Ezinezkoa da, dependentzia esleintzen ez dan bezala, dependentzia negoziatzen ez den bezala.
    Independentzia da demokraziaren abiapuntua.

  • Kepa Arrieta 2013-05-10 12:23

    Eta Euskal Herrian bizi diren eta abertzaleak ez direnekin zer egiten degu? Paledoira? Nik ez dut independentzia eskatzen (nahi dudan arren), erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen dut. Gehiengoak ez badu buruaske izan nahi, ez gara askatzen ta punto.

    • ta punto. Hori da demokrazia [ironic mode off]

    • “…independentzia eskatzen (nahi dudan arren), erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen dut. Gehiengoak ez badu buruaske izan nahi, ez gara askatzen ta punto.”
      Independentzia, erabakitzeko eskubidea izatea eta buruaske izatea sinonimoak dira. Bestela, nola gauzatu herri batek bere erabakitzeko eskubidea, ez bada buruaske edo independientea ?
      Noiz hasiko gara gure hiztegi politikoa erabiltzen, etsaiak inposatzen diguna baztertuz. Menpekotasuna eta erabakitzeko eskubidea ezin dira batera eman.

      • Kepa Arrieta 2013-05-10 14:38

        independentzia eta erabakitzeko eskubidea berdinak? eta euskal herriak ezetz esaten badio independentziari?

        • Nazio batek edozein gaiaren inguruan askatasunez erabakitzeko, burujabe izan behar du. Nazio batek bere independentzia ez badu gordetzen, ezin du ezer askatasunean erabaki.

    • Kepa Arrieta 2013-05-11 00:26

      Eskerrikasko zure iruzkinaregatik

      Artikulu interesgarriak benetan. Zure artikuluan lurrandetasuna jorratzen duzunean, esaten duzu lehenengo jendea ikusten duzula. Argi dago Nafarroaren iparraldea abertzalea dela, bainan adibidez Arabako herri askotan edota Gipuzkoan bertan, Eibar edo Irun bezalako herrietan seguruaski ezetza gailenduko litzateke. Herri eta herritar hauekin zer egiten dugu? Gruyere itxurako Euskal Herri bat sortzen dugu? Gainera, nafarrak (nire osaba behintzat) euskaldunak bezain beste sentitzen dira nafarrak, eta ez dut uste lurraldearen zati bati uko egingo lioketenik. Arazo hau konpontzeko, nire ustez Euskal Herria erabili ordez, Nafarroa erabiltzea ideia ona izango litzateke.

      • Gonzalo Etxague

        Artikulu hartan kritika nagusia ez diot proposamenari berari egiten, EAEaren bakarkako bideari, alegia, plazaratzeko moduari eta monentuari baizik. Gipuzkoako EGik Espaniako konstituzioa goraipatzen den egunean, eta horregatik, atera baitzuen dokumentua, Espaniari probokazioa egiteko asmoz ere esango nuke. Testuinguru horretan, Euskal Herriaz beste eginda eta Gipuzkoako gazte jeltzale antolakundetik bakarrik etorrita, erronkak barregarria zirudien espaniarren ikuspuntutik, hordagoa bota aurretik karta txarrak erakusten harroputz agertzearen pareko. Baina hori baino larriagoa zen testuan bertan Nafarroaz, Iparraldeaz eta bertako herritarrez erabat ahaztea zen, EAEaren balizko independentziaren osteko egoeraz erabat ahaztea. Izan ere, EAE independizatuta, estatu bilakatuta, Espaniarekiko eta Frantziarekiko harremanak nagusiaren eta menpekoaren artekotzat hartzen ziren oraindik, ez estatuen artekoak. Ez baita gauza bera estatuen artean negoziatzea edo menpoko zaren estatuari baimena eskatzea. Horregatik guztiagatik Gipuzkoako Egiren proposamena ez zitzaidan serioa iruditu, ez bazen lurraldutasunaren behin betiko ukoa. Azken kasu honetan, Iparraldeko eta Nafarroako herritarrei “Euskadiko” pasaportea eskaintzea gutxienezkoa zen, ordea. Egikoek sentsibilitate hori ere ez zuten testuan jaso, ordea. Ez dakit Nafarroako EGIkoek nola hartu zuten, adibidez. Baina tamalez, eta kezkagarriena, jaso zuten erantzun bakarra nirea izan zen; nik dakidala, EAJk ere ez baitzion arretarik eskaini. Eztabaida hau EAJren barnean Gizeh-eko esfingea bezain bizirik dagoen seinale.
        *
        Nolanahi ere, lurraldetasuna dugu erronka nagusia abertzaleen arteko eztabaida estrategikoan. Adostasun bakarra, oraingoz, Iparralde balizko independentzia batetik uztea. Eztabaida Nafarroa da. Eta itxuraz bi bide estrategiko har litezke. Bata: lehendabizi lurraldeak batu eta gero independentziaren bideari ekitea. Bestea: oraingoz EAEan bakarrik independentziaren bideari ekitea. Nik hirugarrena gehituko nuke eztabaidara, eta horixe zen artikuluan nabarmendu nahi nuena: EAEan ere independentzia tokitan dagoenez, oraingoz ezeri uko ez egitea eta norabide guztietan aurrera egiten saiatzea. Izan ere, bigarren aukera aldarrikatzen denean, badirudi independentziak ezker abertzalearen eta EAJren arteko adostasuna baino ez duela behar, baina errealitatea bestelakoa da oso: EAEan biztanleen herena (%33) izan liteke independentista, agian %40-45 askoz jota; Nafarroan baino gehiago, baino ez da nahikoa. EAJk Nafarroan interes elektorarik (botorik) ez edukitzea ere garrantzitsua da oso, noski. Baina EAEan independentistak %60 edo gehiago izango balira ere, Espaniari aurre egin behar zaio, eta Espaniari arrazoi demokratikoak ez zaizkio interesatzen, ezta interesatuko ere. Gainera, EAEan bakarrik indendentzia bultzatzeko hiru baldintza bete beharko lirateke; 1) ezker abertzaleak onartzea (zaila), 2) EAJk independentziaren alde egitea eta hori lortzeko bidean sortuko den errepresioa jasateko prest egotea (ezinezkoa), eta 3) ezker abertzaleak eta EAJk elkarren lehiari uko egitea (aurreko puntuaren menpe). Laburbiltzeko, Gipuzkoan zaborren kontua konpondu baino lehen, Eskozia, Quebec eta Katalunia independienteak dira. Eta arazoa ez da gu baino lehenago independienteak izatea, gurean Gipuzkoako zaborren kontua konpondu gabe jarraituko dugula baizik.
        *
        Gaia oso zaila da, oso korapilatsua. Estrategia dibinoak eta interes profanoak nahastu egiten dira. Entziklopedien artikulua laburpen ona da. Niri estrategia onaren oinarriak jartzeko bi galdera etortzen zaizkit burura; Zer nahi dugu? Zenbat gara hori nahi dugunok?

  • Fermin Galparsoro 2013-05-10 14:51

    Ezinezkoa da euskal herritarrok independendentziari ezetz esatea, euskal herri izaten jarraitu nahi badogu behintzat. Edo esistitzen gara edo ez gara esistitzen (desagertuarazi gaituenaren seinale).
    Adibide sinple bat jarriko deutsut: Miloi bat pertsonak zu, Kepa Arrieta, esistitzen ez zarela bozkatzen badogu, zu ez zara esistitzen?

    • Kepa Arrieta 2013-05-10 15:02

      Beraz gutxiengo batek (ez det esaten minoria garenik) gizatearen gehiengo bati zeozer inposa diezaioke?

  • Fermin Galparsoro 2013-05-10 16:58

    Indarra badauka bai.
    Baina hori ez da nik plantetazen dodana. Zoritxarrez gehiengo eta gutxiengo bezalako kontzeptuak, boterea daukanak markatzen dauz, gurean espainia eta frantziak.
    Zuk euskal herria eremu geografiko bat bezala ikusten dozu (EAE+Nafarroa+Iparraldea), ein batean etsaiek daukiien ikuspuntu berbera daukazu eta nik berriz euskal herria, herri bezela ulertzen dot. Españolez esango deutsut: Zuk Pais vasco bezala ulertzen dozu euskal Herria, nik pueblo vasco bezala.
    Zure ikuspuntutik abiatuta, pais vasco-n bizi dan edozeinek bertan gertatzen dan edozein gauzataz erabakitzeko eskubidea dauka.
    Nire ikuspuntutik, pueblo vasco-a osatzen dogunok geure etorkizuna zein izan behar dan erabaki behar dogu.
    Bigarren ikuspuntu hau askoz demokratikoagoa dala iruditzen jata, ez bait deutsat inori ezer inposatzen, euskal herritarrok geure bidea eta españolek euren egitea nahi dot, bi auzokide on bezala.
    Zure ekuazioan euskal herria zapalduta dago eta gainera askatzen ahalengiduz gero biolentoa eta antidemokratikoa izango zara.

  • Izarpezelai 2013-05-10 20:43

    Nik ere independentzia eskatzen dut, Euskal Herri osorako, baina horretarako beharrezkoa ikusten dut euskal herritarron iritzia kontuan hartzea.
    Gure herria aske izango da hemengo gehiengoa independentziaren alde tinko eta era garbian azaltzen denean. Argi baitaukat Herri baten borondatearen aurka ez dagoela ez tankerik, ez armadarik herriaren nahia deusestatzen duenik. Europan azken urteotan beren burujabetasuna lortu duten hamaika Naziok gatazka horretatik pasatu dute, eta beti hiritarren nahia irabazle atera egin da.
    Zoritxarrez, gaur egun ez dut ikusten E.H.an independentziaren aldeko diskurtsoa alderdi politikoen agendan, ezta BILDUrenean ere. Eta zaila da kaleko jende abertzalea aktibatzea eta ilusionatzea gure alderdi abertzaleek burujabetasunaren gaiari lehentasuna ematen ez badiote. Oso bestelakoa da Kataluinako egoera, eta horren aurrean inbidia sanoa besterik ezin dut izan.

  • Zarauztarra 2013-05-10 23:32

    “Europan azken urteotan beren burujabetasuna lortu duten hamaika Naziok gatazka horretatik pasatu dute, eta beti hiritarren nahia irabazle atera egin da.”
    Aipatu erabakitze eskubidearekin independentzia lortu duen estatu bakar bat. Errferendumak inbaditzailea bere garaipena seguru duela ematen dira.
    Hemen euskaldunak eta espainolak daude. Inbadituak eta iinbaditzaileak. Inbadituak aukera eman inbaditzaileari? Irabaz dezakeela ZIUR dagoenean soilik. Eta nire herrikoa, Zarauzko udaletxe espainola da, erakunde espainiarra da.

  • Ni Keparekin ados nago. Independentzia lortzeko era bakarra herriaren gehiengo absoluto batek nahi izatea da. Horrela ez bada nik ere ez dut nahi, bestela inposatzailea izango zen.

  • Horrela oso gaizki zabiltza. Hemen inbaditzaileak eta inbadituak..? Ni euskalduna naiz eta ez naiz inbaditua sentitzen, ez alienatua

    • Noski, esklabuak ere ez daki esklabu dela askatasuna ezagutzen duenak kontatzen ez dion artean. Esnatuko gara egunen batean.

  • Ze gehiengoa beharko zan (inoiz ez digute galdeketa egiten utziko baina beno) Independentzia lortzeko? Norena? Nork izango zun bozkatzeko eskubidea? Ze hemen bizitzen diranak badira, erraz bozkatu zezaketen ehundaka mila beste erkidego batzuetatik etorritakoak.
    Duela 3 urte extremaduratik etorritakoa bozkatu ahalko zun? Eta hori bidezkoa da? Nola sentituko da extremaduran jaio eta hezitu dana?

    Beste adibide bat, Euskadi industrializatu zanean milaka eta milaka Espainiatar etorri zian, orain krisia dela eta, hemen ondo egiten badegu eta lana sortzen badegu, 6 milioi langabe daude erraz etor daitezkeenak, %10a etortzen bada, bozkatu ahalko zuketen?
    Erantzuna bai bada niri iruzurra irudituko litzaidake.

    Ez gea inbadituak izan? Nik eta historia baietz erraten dute.
    Ez gaude kolonizatuak? Nork bizi daiteke Euskal Herri osoan Euskaraz? Inor ez. Beraz kolonizatuak gaude (arrazoi ugari daude bainan horrekin nahiko da demostratzeko).

    Niri jo nazaten gustoko izango banu, eta nere bikotea egunero joko banindu, agian nik ez nintzateke maltratatua sentituko, baina maltratua izango nintzan.

    Beraz zentzua, historia, eguneroko bizitza, kolonizatuak gaudela diote, beste gauza da kolonizatzaileen boterea eta ekintzak, batzuk kolonizazioarekin gustora egon daitezen eragin izana.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude