Eskubideak eta jokabideak nazioartean zein naziogintzan
Eskubideak eta jokabideak nazioartean zein naziogintzan –
Giza eskubideen babeserako nazioarteko sistema aztertzen duen master batean partaide izan naiz oraintsu unibertsitatean. Paradoxa lazgarria agertu zaigu bertan. Alde batetik, Nazio Batuen sistema unibertsala deituak lortu du, maila arauemailean bederen, goren gradua kontsidera daitekeena; hau da, mundu mailan badugu nahikoa kode, arau, erakunde eta batzorde gure planeta honetan gertatzen den gatazka, injustizia, zapalkuntza edo bidegabekeria oro aztertu eta konponbidean jartzeko aukera ematen digutenak. Baina Nazio Batuen Erakundeak berak ez du arau zuzen horiek indarrean jartzeko behar adinako aginterik.
Bigarren Mundu Gerra deitu zen izugarrikeria hura gertatu eta berehala eratu zen nazioartean, halabeharrez, Nazio Batuen Erakundea deitua, berriro ere munduan era hartako gerra suntsitzailerik gerta ez zedin antolatua. 1945 urte berean abiatu, eta Giza Eskubideen Nazioarteko Aldarria edota Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Itunak finkatu zituen, nazioarteko zein estatuen barruko istilu eta gatazka larrienak ere modu baketsu eta demokratikoan konpontzeko moduan. Baina joan dira ordutik 75 urte luze eta ezin esan aurrerapen handirik egin dugunik. Inork ez du horrela aitortu nahi, baina inor gutxik uka dezake egunotan hirugarren gerra zabal eta are suntsigarriago baten atarian egon gaitezkeela.
Zer gertatzen zaigu gizakioi? Eskubideen arautze horretan emandako urratsez harro agertzen gara, zibilizazioaren eta gizalegeen eredutzat agertzen ditugu nazioarteko arauok, norbere estatua ere demokraziaren eredu agertu nahian. Baina eskubideetatik jokabideetara dagoen lubakia gero eta handiagoa da. Ahoz goraipatzen diren eskubideak berak zapuzten dira, ahapeka edo disimulurik gabe, modu nabarian. Demokraziaren tenplua omen zena bidegabekeriaren erresuma bihurtzen da, guztion larridurarako.
Eskubideak aldarri, baina pragmatismoa deitua nagusi. Politikaren eremua inkoherentziaren agertoki bihurtu zaigu, etxe barruan ere bai.
Printzipio demokratikoak egun seinalatuetako aldarri ditugu, independentzia edo burujabetza, naziogintza edo euskalduntzea, errepublika edo aniztasuna, Korrika edo Euskaraldia, baina iskin egiten diegu horiei guztiei aliantza taktiko tentagarri baten eskaintzaren aurrean. Eta horrela jokabideak eskubidea bazterreratzen du, hurrengo baterako utziz. Erabakitzeko eskubidea omen dugu, baina besteen erabakietara batzen gara.
Agian oinarrizko printzipio bat ahaztu dugu, eskubideak unibertsalak izanda ere, horien gauzatzeak konkretua, zehatza, partikularizatua behar duela izan. Demokrazia ez da inoiz errealitate metafisikoa izango, komunitate zehatz bateko praktikatik at dagoen itun sakratua. Komunitate demokratikoak orube zehatz, material, konkretua behar du. Nork bere etxea behar du antolaketa demokratikoaren oinarri. Gure etxea Euskal Herria da, eta horren gainean eraiki beharko dugu nazioa den sistema demokratikoa. Barruan eraiki eta nazioartean kokatu.
Pragmatismo politikoa deituak, gurean, ahaztu egiten du oinarrizko faktu zientifiko hau, eta nahasi egiten da besteen eraikuntza amaituetan, gure etxe propioa planoetatik errealitatera eramateko ahaleginik egin gabe. Eta nahaste horretan ipintzen ditu galbidean gure etxe propioaren oinarri beharko luketen hainbat zutabe: euskara, lurraldea, errepublika, gutasun espezifikoa. Itzulpenean galtzen du gure euskalduntasuna.
hala da Karmelo,
NBEa aski mamu idurizen zait gaur egun, eta normala, jakina herri “eskubide” aitoRtuak itzalpean geratzea halako mekanikan edo pragmatikan.
Zergatik?
Zeren gaur egun beste errealitate batetan bizi garelako, aurrekoaz GUZTIZ diferentean.
Hala uste nik behintzat.
Jada III. Mundu Gerran bizi gaituk, nahiz eta gerra ez-deklaratuan, ezen orango gerrak ez baitira “deklaratuak”, eta jada urte batzuetatik honantz, behintzat 2.019tik geroztik EZ DA EXISTITZEN ETIKA, ez gerre-printzipio humanitaiorik, ez horrelako ezer.
ETIKAri leheRgailua jarri dio ELITEak, eta oraian galaxetan zehar baitoa handik nonbaitetik alderraian,…
Konketuki, Eliteak Plandemian, gaixotasun bat zela-eta, hartaz baliatzea erabaki zuen, bere makronegozioa muntatzeko. Orduantxe jarri zion lehengalua Etikari.
Eta gaur egun ere hartan dihardu Ukraina gudu zelai duenean, OTAN armazale porrokatua delarik gidari, AEBen eskutik, armamentismoan oinarritua, eta gerrak ezinbesteko dituena (euren lurraldetan ez izatekotan, beste edozein lekutan: Siria, Afganistan, Libia, Arabia, Palestina…, edozeinetan)
Eta AEBek gidaturiko OTANek gudu-zelai aproposa du Ukraina: bere lurradetik urruti, Europa izorra dadin aproposa, Errusiako atarian bertan…
ETIKA?…bah, hori antzinako kontua.
Halako egungo giroak ez dauka orain artekoaren zer ikusirik. Beste gizateria mota batean bizi gaituk…
Askoz okerragoa. Nik uste DARWIN jaunaren Eboluzio kontzeptuan, ATZERANZKO JAUZI KUALITATIBO BATEAN sartuak garela.
Darwin jaunak bai esan zuela Eboluzioan jauzi kualitatiboak ere gerta zitezkeela, hori bai, goranzko jauziak; baina Darwin jaunak, bere garaiko seme izanez, ezin aurreikusi ATZERANZKO jausi kualitatiborik gerta zitekeela.
Hemen gaude gu, horren lekuko, XXI. mende zorigaiztoko honetan.