Ertzaintza eta Udaltzaingo aurkako gorrotoa

Ertzaintza eta Udaltzaingo aurkako gorrotoa – 

Kaleetan ohikoa da poliziaren aurkako pintadak ikustea. Estatu Batuetatik dator ACAB (All Cops Are Bastards), hau da, “polizia guztiak ergelak dira”. Oso ohikoa da hori ikustea. Modu sotil batean adierazten dute. Beste askotan “Fuck the police” irakur daiteke zuzenean (polizia izorra dadila). Euskal Herrian ere ikusten dira horrelakoak, baina ageriagoa da mugimendu hori. “munipak hormara”, “polizia gorroto dut” eta horrelakoak irakurri ditzakegu, baina ingelesez gehiago ikusi ditut, nik behintzat. Baina zer dela eta?

Ulertzekoa da, gatazka politiko bat dagoenean, eta estatuaren polizietatik errepresio zehatza dagoenean kolektibo baten kontra -bereziki gutxiengo bat denean-, gutxiengo horrek poliziaren aurkako jarrera izatea. Gure herrian, urteetan, polizia erakundeak ezker abertzale edo independentziaren aldeko mugimendua izan dute jomugan.

Baina horrelako gatazkarik ez dagoenean polizia jopuntuan izatea ez dut ulertzen. Batez ere ezker ideologiak polizia talde guztien aurkako jarrera hori ez dut ulertzen. Gorroto hori ez dut ulertzen.

Plano indibidualean, inori ez zaigu gustatzen aginduak jasotzea, zerbait txarto egin dugula norbaitek guri esatea edo isun bat jasotzea. Ezta horretarako autoritate legala duen horren aldetik bada ere. Hortaz, normala da polizia taldeak maitatuenak ez izatea. Baina beste aldetik, poliziaren egitekoa ez da soilik legeak betearaztea. Jendea laguntzea ere bada. Lapurreta egin digutenean, erasorik jaso dugunean, istripu bat gertau denean, hondamendia jasatean… poliziaren lana beharrezkoa da. Poliziak behar ditugu. Ertzainak, udaltzainak eta foruzaingoa beharrezkoak ditugu. Euren egitekoa hiritarrak babestea da, hiritar hori edonor dela ere. Badira polizia autoritarioak eta uniformearekin daudenean jarrera harroputza duenik eta gainontzekoen gainetik daudela uste duenik. Baina gehienak ez dira horrelakoak. Beren lanak arriskua ere badakar eta tentsio handiko egoerei aurre egin behar diete.

“Udaltzainak babestu”

Azken hamarkadatan, gainera, Ertzain eta Udaltzain asko euskal mundura gerturatu behar izan dira. Ertzain eta Udaltzain izateko euskara tituluak eskatzen dira. Hori dela eta, milaka dira euskaltegietara hurbildu behar diren udaltzain eta ertzainak (edo izateko asmoa dutenak). Askotan, AEKko ezker abertzaleko jarraitzaile porrokatuak, zerbitzuan dauden ertzainekin bat egiten dute. Polizia horietako batzuk soil-soilik titulua ateratzen dute, baina beste batzuek interesez ere ikasi edo hobetu nahi dute bere euskara maila.

Ertzain eta udaltzain horiek ere euskara berea dutela sentitu behar dute. Euskaraz gozatu behar dute, hizkuntzaren normalizaziora bidean.

Oharra: Hemen bildutako pintaketen argazkiak ez dira ohikoak. Hori dela eta, dokumentatuak gera bitez hemen.

“Udaltzainak ez iraindu”

 

Ertzaintza eta Udaltzaingo aurkako gorrotoa
“Ertzaintza aurrera”

 

“Ertzainak zain ditzagun!”

 

Ertzaintza eta Udaltzaingo aurkako gorrotoa
“Udaltzain, herria zurekin”

Ertzaintza eta Udaltzaingo aurkako gorrotoa

8 pentsamendu “Ertzaintza eta Udaltzaingo aurkako gorrotoa”-ri buruz

  • Txosten ofizialak 7.000 torturatu baino gehiago izan ditugula geronen herrian, zer herri da hori, auskalo! dio. Nor dira torturatzaileak eta beren lagunak? Vasco espainiarren kontua oso zaharra da, ertzain eta udaltzain espainolean baino anitzez zaharragoa. Nor sentitzen da geronen herrian seguru poliziak inguruan direlarik? Nire ezagunen arteko bakar bat ere ez.

  • Eta ez dator Estatu Batuetatik, seinale zerorren “herria” ez duzulako ezagutzen, zer “municipal subnormal” klasiko bat da Iruñean 1980ko hamarkadatik

  • Poliziaren aurkako kanpaina hori elite globalitarioek aurrera daramaten agendaren beste atal bat baino ez da. Ikusi besterik ez dago hedabide nagusiek eta plataformek nolako tratua ematen dioten gaiari. Haiek segurtasun pribatuari esker oso ondo bizi diren bitartean, herritarren artean segurtasun eza eta ezegonkortasuna hedatzea nahi dute, herritarrak gero eta babesgabeago sentitu eta horrela estatuaren menpekoago eta esanekoagoak izan daitezen.

  • Zer ikusirik ez duen beste kontu bat elite globalisten konspiraziorako: 1985an arautuako abortu wokea, feminismoa, queer txorrada hori, eta orain, poliziaren aurkako gorrota. Dena “2030 Agenda”ren baitan.
    Antza, Euskal herrian ez da inoiz polizia kritikatu agenda globalistak hala egitea agindu duen arte. Zipaio hitza Soros eta Gatesek asmatu dute, nonbait.
    Dena konspirazio global bat bilakatu nahi duzue. Atzo bertan, Eitbn, aurkezleak halaxe agurtu zuen: “Zipaio entzun, pim, pam pum!”.
    Erridikuluak zarete.
    Eta dena, eskuin muturraren diskurtsoa erosteko. Poliziak orain, aberatsen zerbitzura beharrean, sistemaren oinarria beharrean, aberatsen biktima dira. Esan behar da hori lotsagorritu gabe. Leitu behar diren pailazokeriak.

  • Nagore,

    Pamplonan, euscara normalean erraiten eta idazten ahal da :

    Municipal subnormal da.
    Municipal subnormal cen.
    Municipal subnormal balitz hala liçateque.

    Municipal subnormal içanen da (cen, balitz, liçateque).
    Municipal subnormal içaiten da (cen, balitz, liçateque).
    Municipal subnormal içan(du) da (cen, balitz, liçateque).

    Municipal subnormal badadi, hala daditeque.
    Municipal subnormal bacedin, hala ceditequeen.
    Municipal subnormal baledi, hala ledique.

    Municipal subnormal bedi

    Naffarrera hutsa !

  • Gure gaur egungo gizarteak polizia behar du, derrigor. Eta gizarte honek hartu duen bilakaera ikusita, are eta beharrezkoagoa. Gazte multzo batzuen artean poliziarekiko gorrotoa beti izan da, eta izango da, baina gazte gehiengoaren artean polizi irudia gure gazte garaian baino hobeto ikusita delakoan nago.

  • Mikel, kontuz ibili, pintadak egiteak isun garestiak dakartza!
    Gainera, edukiagatik, “colaboración con banda armada” leporatu diezazukete, eta 6 urteko kartzela zigorra ezarri!

  • Gehiago ere, izan badira, zer izena duen orok izana du berekin, baina oro ez da urre.