Erregina eta errege asko ditugu baina ez dira frantsesak ezta espainiarrak ere

Erregina eta errege asko ditugu baina ez dira frantsesak ezta espainiarrak ere –

“Historia de Navarra”,  Pedro de Agramont 1632,  Mintzoa, liburuaren arabera:

Erregina eta errege Esku Nabarrak:

1.- Garcia Ximenez “Navarra seu Celtiueria et Vasconia”-ko I. erregea 716an izendatua, 758an hil zen eta S. Juan de la Peñan lurperatuta dago.
2.- Inigo Garcia II. Erregea, 758- 783. Orreagako bataila 778an.
3.- Garcia (II) Iñigo III. erregea 783- 802.
4.- Fortun Garcia IV. erregea 802- 815.
5.- Sancho (I) Garcia V. erregea 815-832.
6.- Ximeno Garcia VI. erregea 832- 839.
7.- Inigo Arista (Eneko Aritza) VII. Erregea 839- 867.
8.- Garces Inigez , abarca, VIII. erregea.
9.- Fortun IX. Erregea 882-905.
10.- Sancho X. Erregea. 905-926.
11.- Garcia XI. Erregea. 926-970.
12.- Sancho Garces Abarca XII. Erregea. 970-994.
13.- Garcia Sanchez,  el Tremulo XIII. Erregea. 994-999.
14.- Sancho Garces el Mayor (Antso nagusia) XIV. Erregea. 999 -1035.
15.- Garcia Sanchez Najerakoa XV. erregea (1035-1054.Naiaran lurperatua.
16.- Sancho el noble XVI. Erregea.1054-1076.
17.- Sancho Ramirez de Aragon XVII. erregea 1076-1094.
18.- Pedro XVIII. Erregea 1094-1104.
19.- Alonso el batallador, XIX. Erregea. 1104-1134.
20.- Garcia Ramirez  1134 -1150, XX: erregea.
21.- Sancho Jakintsua 1150-1194. (Eskumikatua).
22.- Sancho Indartsua 1194-1234, Tuteran hil zen, Orreagan lurperatua.  1200ean Itsas Nafarroaren konkista.
23.- Teobaldo I 1234-1253.
24.- Teobaldo II. 1253-1270.
25.- Enrique  I .1272- 1274.
26.- Juana I. 1274-1305.
27.- Luis Hutin 1305-1315.
28.- Juan I 1315.
29.- Felipe 1316-1321.
30.- Carlos 1321-1328.
31.- Juana II 1328-1349.
32.- Carlos II, 1349-1387.
33.- Carlos III, 1387-1425. (Iruñea)
34.- Blanca I, 1425-1441.
35.- Carlos IV, Bianako Printzea, 1442-1461.
36.- Juan II, 1442-1479.
37.- Blanca II, 1461-1464.
38.- Leonor I, 1464-1479.
39.- Francisco Frebo Bianako Printzea (1479-1483), Nafarroako erregea.
40.- Katalina I eta Ihoan III Albretekoa 1483-1517. 1512an (Nafarroa garaiaren konkista) Ihoan eta Katalina, Nafarroako Erregeak, Lescar-en (Pau ondoan) lurperatuak.
41.- Henrike II eta Margarita, Lescar-en lurperatuak. 1517-1555.
42.- Ihoana Dalbret eta Antonio. 1555-1572.
43.- Henrike III eta Margarita. 1572-1610.

Errege esku nabarrak lurperatuta ditugu Iruñean, Orreagan, Naiaran (Errioxa), Lescar-en, Oñan, S. Juan de la Peña-n… Zergatik?

Biarnon Eskiulatik 20 bat kmra dago Nabarrenkoze esku nabarron erregeek gotorlekua bihurtu zuten hiria… Biarnoko hiri buruan Pauen, errege esku nabarren gaztelu zoragarria…

Ondoan Leskar-eko katedral dotorean, lurpean, oraindik zain daude gure azken errege eta erregina esku nabarrak, nork eramango dituen Iruñeko katedralera, azken nahian idatzita utzi zuten bezala eta lurrean oroigarri batek dio:

“Ici sont inhumes les rois de Navarre de la familie des Foix-Bearn

Francois FEBUS roi de Navarre        + 1483
Jean D ALBRET                                 + 1516
Catherine de FOIX
reine de Navarre                                  + 1517
Francois D ALBRET                           + 1512
Anne D ALBRET                                 + 1532
Marguerite D ANGULEME                  + 1549
reine de Navarre et ecrivain illustre
Henry II D ALBRET
roi de Navarre                                       + 1555

Les amis des vielles pierres 1984 “

Erregina eta errege asko ditugu baina ez dira frantsesak ezta espainiarrak ere

12 pentsamendu “Erregina eta errege asko ditugu baina ez dira frantsesak ezta espainiarrak ere”-ri buruz

  • josu naberan 2022-01-06 17:57

    Zer da “Celtiueria”?
    Nafarroan ere Celtiberoak akaso?

    Eta zer da “Esku Nabarra”?

  • josu naberan 2022-01-06 18:31

    Eta ene ustez, zenbat eta errege gutxiago hobeto.

    Ez dituk emankor eta “pramatikoak” inon ere, eta bai koste handikoak. Behintzat, gerra denboran gudu-zelaiaren lehen lerroan ez badira.

  • Ez ziren espainolak izango, baina erruz erabili dituzu haien goitizen espainolak: el tremulo, el noble, el batallador…

  • >Zer da “Celtiueria”?
    >Nafarroan ere Celtiberoak akaso?

    Pedro de Agramont-ek “Historia de Navarra” liburua idatzi zuen 1632an, 1.500 bat orri ditu, 350 bat urte “ezkutatuta” egon ostean, Mintzoa argitaletxeak argitaratu zuen 1995ean, eskerrik asko, oso liburu interesgarria baita… Salgai dago nahi baduzu erosi, garesti samarra baldin bada ere.
    KM kulturunean (Donostia) eskura dago eta erregina-erregeen zerrenda egiterakoan “Navarra seu Celtiueria et Vasconia”-ko erregeak bezala izendatu zituen (oker ez banago) duela 380 bat urte. Ez dakit arrazoia.

    >Eta zer da “Esku Nabarra”?

    Esku Nabarra webgune bat zen Archive-n dago oraindik:
    https://labur.eus/m887e
    Ondo izan.

  • Bada Nafarroako 1238ko Foru Orokorrean jasotako oinordetza legeen arabera (eta 1789an Nafarroako Gorteek Iraultzaren presiopean eginiko oinordetza legeen aldaketa aintzat hartu gabe, ilegitimoa izateagatik), Mariel Gabriela Wittelsbach Bavariakoa da Nafarroako Erregina legitimoa, Luis IV.a Nafarroakoaren (Frantziako XV.aren) alaba zaharrena Luisa Elisabeteren bidetik. Nahi duena, joan bedi hari men egitera. Ni ez naiz joango.

    http://koeniglicherbeobachter.blogspot.com/2015/12/beerdigung-des-fursten-von-waldburg-zu.html
    (Bigarren argazkian erdian bastoiarekin dagoen emakumea)

  • Benat Castorene 2022-01-07 17:00

    Egun on Ba ote!
    Ez naiz zu bezain aditua dinastietan.
    Baina Louis XV.aren ondotik Louis XVI.a izan zen eta honek iduriz 6 haur ukan zituen. Beraz men egin beharreko ondokoa ez dateke zuk diozuna. Kontuz zure bizitza arriskatzen duzu.

  • Kaixo Beñat,
    Lo hartu ezin nuen gau batean wikipedian egindako ikerketa izan zen, eta akasduna izan daiteke, noski. Apuntatuta dudanagatik, horrela da kontua:
    Nafarroako Foruaren II. Liburuko IV. tituluak dioenez, seme edo alaba zaharrenak jasoko du Tronua, eta horien faltan, anai edo arreba zaharrenak.
    1620an Luis XIII.ak Pauen emandako Ediktuaren arabera, Nafarroa eta Frantziako Erresumak ilegalki batu zirenean, Frantziako oinordetza lege salikoa ezarri zen, eta soilik semeek jaso zezaketen tronua. Dena den, lehen dibergentzia Louis XV.a hil ondotik etorri zen. Izan ere, Louis XIII.ren seme Luis XIV.a, eta haren oinordeko Louis XV.a (Louis XIV.aren semearen semearen semea), kasualitatez, seme-alabetan zaharrenak izan ziren, eta gizonak.
    Louis XV.ak ordea, Luois XVI.a Frantziakoa baino zaharragoa zen alaba bat izan zuen, Louise-Elisabeth. Nafarroa eta Frantziako tronuak Louis XVI.ak jaso bazituen ere, Louise-Elisabeth zen berez, 1620ko ediktu ilegitimoari muzin eginda, Nafarroako tronura deitua zegoena.
    Eta Louise-Elisabeth horren atzetik, haren seme Fernando (ahizpa zaharrago bat izan zuen, baina ama baino gazteago hil zen, seme-alabarik gabe), haren alaba Caroline, haren alaba Amalia (seme-alaba gabe hil zena), haren iloba (ahizparen bidez) Augusta Fernanda Saxoniakoaren semea Loius (Bavariako Louis III.a izan zena), haren seme Roberto, haren semea Alberto, eta honen alaba zaharrena Mariela Gabriela Wittelsbach, oraindik bizi dena.
    Nahi duenak konproba dezala, agian nonbait hanka sartu nuen eta. Goizeko ordu txikietan edozer gauza.

  • Benat Castorene 2022-01-07 20:29

    Ulertu dut. Errua enea zen. Ahantzi nuen Nafarroako oinordetza lege zaharraren araberaNafarroako korona pasatu behar zela Louis XV.aren eskuetarik bere alaba zaharrenaren eskuetara ez eta gazteagoa zen Louis XVI.aren eskuetara.
    Beraz nik nuen ene bizia arriskuan jarri.
    Baina, baina galdera jiten zait burura. 1789k garai larri horietan Nafarroako nobleek, Povrel eta enparauek, erran zioten erregeari ez zela Nafarroako errege legitimoa?

  • Ba hara,, Beñat,
    Zuri erantzuteko 1789ko Nafarroako Gorteek Parisa bidali txostena berrirakurtzen, ikusi dut nire aurreko esanek ez dutela zentzurik eta ez direla egia. Ahaztu beraz Maria Gabriela Wittelsbach Nafarroako Erregina denik.
    Nafarroako Foruan ezartzen den legean, semeen faltan alabek jasoko dute tronua jaso, ez seme edo alaba zaharrena denik oinordeko. Hala diote Nafarroako Gorteek Parisa bidalitako idatzian.

    https://gallica.bnf.fr/ark:/12148/bpt6k5828144g/f123.item.texteImage

    Hurrengo batean lo ezin hartuta nabilela “ikertuko” dut lege horrekin noiz gertatu zen aldaketa, gertatu bazen. Aukeran euskal errepublika independentea nahiago dut, Erregerik batere gabea.

    Ondo segi!

  • Caixo.

    Naffarrec, 1789an Euscal Republica bat eratu behar çuten. Etienne Polverelec redactatu çuen textuac argui adiarazten çuen.

    https://zuzeu.eus/euskal-herria/independentziaren-protokoloak-1789-nafarroako-erresuma/

    Nere ustez, hemen eracusten den videoac osso argui açalcen du.

    Gaiari buruz, Zuzeun eztabidatu guenuen bere garaian.

    https://zuzeu.eus/euskal-herria/etienne-polverel-noble-naffarra/

    Adeitassunez

    Alexander

  • Benat Castorene 2022-01-08 09:16

    Ongi Ba ote! beraz ene galdera zerbaitetarako balio izan du. Horrela da aurreratzen egia, hau da, galdera eta erantzunen barna.
    Baina ez dut ongi ulertzen zure esaldi hau:
    “…semeen faltan alabek jasoko dute tronua jaso, ez seme edo alaba zaharrena denik oinordeko…”
    Zer esan nahi duzu? emaztekiek heredatzen zutela bakarrik haurretan gizonik ez zegoenean?
    Horren ondotik, mariela ez bada, geratuko zaigu jakitea nor litzatekeen gaurko Nafarroako errege nahia.

  • Beñat, trakets idatzia dago esaldia, bai.
    Esan nahi dena da gizonak lehentasuna zuela emakumearen gain, baina seme-alabetan, bai anai-arrebetan. Gizonezkorik ez zen kasuetan soilik hartuko zuen tronoa emakumeak. Baina alaba anaiaren aurretik zegoen, lege salikoak debekatzen duena.