Erramun Landa eta literatura
Pamiela argitaletxeak Lewis Carrollen Aliceren abenturak lurralde miresgarrian eta Ispiluan barrena Manu Lopez Gaseniren itzulpenez argitaratu zituenean (1989-1990), Erramun Landaren azal liluragarri birekin agertu ziren; kutxa artistiko bat zen sortzez, collage paregabeekin.
Erramun Landak harreman estua izan du beti literaturarekin. Hemen eskaintzen dizkizugu, beste bi adibide. Lehendabizikoa, (hemen azpikoa), Xabier Iñarrairaegik eta Karlos Erize k 2005ean egindako bideozko erreportaje bat: Denbora ez da distantzia erakusketakoa, Edorta Jimenezen testu poetikoekin.
Bigarrena, 2007ko grabatuak, Salvador Puig Antich anarkista gogoan zuela eginak: Harresi ostean pareta, Koldo Izagirreren poema errezitatuekin eta Nora Ancarolaren bideoarekin.
Erramun Landa eta Saioa Agirre Basurtuko erietxera eraman dituzte.
Ez da broma gero!
Eskerrik asko.
Senideek jakinarazi digutenez, krisiak jota eroan dute Erramun urgentzietara. Bere osasun egoera dela-eta, HABEAS CORPUSa aurkeztu badute ere, oraindik ez diete ezer erantzun eta okerrena dena, Madrilera eroan ei dituzte. Erramunen etxekoartekoak biziki kezkatuta daude Madrilera eroanez gero, Erramuni edozer gerta dakiokeelako. Bitartean, Espainiako gobernuko ordezkariak gezurretan ari dira, El Mundok , El Paisek eta El Correok Erramuni buruz esandakoak gezur hutsa dira.
[…] zuzeu […]
[…] ERRAMUN LANDA | HARRESi OSTEAN PARETA | KOLDO iZAGiRRE. Susa, 2008 >> zuzeu.com: Erramun Landa eta literatura zabaldu | […]
Erramun libre dago!
[…] Landa eta literatura https://zuzeu.eus/2010/04/15/erramun-landa-eta-literatura/ […]
[…] – Zuzeu, noticiario horizontal de internet (en euskera), publicó, entre referencias a otras noticias, este hermoso artículo: https://zuzeu.eus/2010/04/15/erramun-landa-eta-literatura/ […]