Erramun Landa eta literatura

Pamiela argitaletxeak Lewis Carrollen Aliceren abenturak lurralde miresgarrian eta Ispiluan barrena Manu Lopez Gaseniren itzulpenez argitaratu zituenean (1989-1990), Erramun Landaren azal liluragarri birekin agertu ziren; kutxa artistiko bat zen sortzez, collage paregabeekin.

Erramun Landak harreman estua izan du beti literaturarekin. Hemen eskaintzen dizkizugu, beste bi adibide. Lehendabizikoa, (hemen azpikoa), Xabier Iñarrairaegik eta Karlos Erize k 2005ean egindako bideozko erreportaje bat: Denbora ez da distantzia erakusketakoa, Edorta Jimenezen testu poetikoekin.

Bigarrena, 2007ko grabatuak, Salvador Puig Antich anarkista gogoan zuela eginak: Harresi ostean pareta, Koldo Izagirreren poema errezitatuekin eta Nora Ancarolaren bideoarekin.

 

HTML Kodea

 

MTk5MQ==

Irudia | Erramun Landa | Zz | Creative Commons By SA
artea, Erramun Landa, Libertad Digital
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

8 pentsamendu “Erramun Landa eta literatura”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude