Luc Besson zuzendariaren azkena: "Adéle Blanc-Sec-en abentura ikaragarriak"

MTk5Mw==

Ematen du komikietan ezagututako hainbat pertsonaiak, zeluloidea duela maite: Lucky Luke, Asterix eta Obelix, Tintin, Vaillant… Orain, Jacques Tardik 1976an asmatutako kazetari eder batena da txanda, Adéle Blanc-Sec ibiltari aske eta ausartarena.

Bessonen aurreko lanei begiratzen jarrita, ezin ukatuko da jaun honek film komertzialetarako duela joera, baina, hala ere, baduela dotorezia eta narratibotasun handia zinea egiteko eran: Le Grand Bleu, Nikita, Léon, Le Cinquième Élément eta Jeanne d’Arc.

Protagonista nagusi, Adéle Blanc-Secen papera egiten, telebista pantailetatik ezaguna zen Louise Bourgoin, Canal Pluseko egraldiaz arduratzen zen missa.

Argumentua, ostera, komikietatik ateratakoa: 1912garrenean, kazetari gazte eta eder batek, momia bat aurkitu du eta baita pterodaktilo arrautza bat ere, 136 milioi urtekoa…

Kritikak epel hartu du Bourgoinen interpretazioa (Figaro), pertsonaien sakonera eza ere aipatu izan da (Nouvel Obs), eta dialogoen kaskarra ere azaldu dute (Le Monde). Alabaina filmak abarrotsa piztuko duela segurra da, besteak beste, Louise Bourgoinen erakarmenean baitu oinarri.

Izanak izan, trailerra dakarkizugu hona, zertaz dihardugun uler dezazen. Pantaila handiturik, hobeto. On egin.

 

HTML Kodea

 

 

 


Airetik bizi naiz. Ia.