Ernaik Beasaingo batzokira bisita egin du

Ernai antolakundea jaio eta astebetera Beasaingo jeltzaleek haien hormetan jaso dute ongi etorri berezia. Iñigo Urkulluren gobernuak abiatuko dituen murrizketak errefusatzen dituzten pintadek apaindu dute batzokia.

Ernaik Beasaingo batzokira bisita egin du
‘Non dago Urkulluren hitza?, dio margolanetako batek. Ziur aski lehendakarigaiak zenbait alorretan, euskararenean kasu, kanpainan emandako hitzaren aurka egingo dituen mozketei egiten zieten erreferentzia. Beste horman ‘Murrizketaik (sic) ez’ pintatu dute Ernai ezker abertzaleko gazteek, hala irudikatu baitute ondoan logo berriarekin, ez dadin egiletzaren inguruan zalantzarik egon. Orain dela aste gutxi bildu zen jaiotzear zen Ernaiko ordezkaritza bat eta EGIkoa.

Gaur gaurkoz ez dira gutxi pintura gorriaren aztarnak dituzten Euskal Herriko batzokiak. Horrelako gertaerak errepikatzen hasiko diren kezkaz idatzi dute batzuek Twitterren.

 

 

51 pentsamendu “Ernaik Beasaingo batzokira bisita egin du”-ri buruz

  • Galder Gonzalez 2013-03-10 15:40

    Batzuek nahiago dute Euskal Herria porlanez bete, errauskailuak egin, inondik inora doazen tren ultragarestiak egitea edo diru publikoarekin angulak jatea, kritika politikoa onartu baino.

  • Nei pintaden kontu hau ez zait hainbesterako iruditzen… Azken finean ernaieko gazteak PNVko politikarekin guztiz desados badaude, protestatzeko era zilegia iruditzen zait, baina kontu bat ez zait gehiegi gustatzen… Ernai Sorturen oso menpeko ikusten det, sortu den une beretik (Joseba Albarez izan zen aurkezpenean, Ainhoa Etxaide…). Ondo iruditzen zait Independentzia eta Sozialismoa helburu izanik, Sorturekin estrategian bat egitea, baina alderdi bateko gazteria izatea, ez zait gustatzen eta badirudi egiten diren gauzak ere sorturen mesedetan egiten direla eta ez gazte antolakunde bezala, gazteen eta aurretik aipatutako estrategien alde…

  • Gauzak argi. Porlanaz hitzegin behar, denean, porlanaz, ta pintadetaz egin behar denean, pintadetaz. Pintada hauek guztiz soberan daude, eta ez dute erantzuten usteko denbora berri edo estrategia aldaketei. Ta kontua ez da kritika politikoa ez onartzea, kontua da gazte erakunde guztiek berdina egin balute, egunero egongo liratekeela herriko taberna, alkartetxe, casa del pueblo ta abarrak marraztuta. Kritika politikoa egiteko beste moduak daude, serioak izan gaitezen.

  • Guztiz ados Ugutzerekin. Pintaden afera honek ez dauka zerikusirik errauskailu, angula edo superportuarekin. Horiek beste eztabaida bat dira. Ezin da onartu Euskal Herrian, edozein aitzaki politiko dela eta, batzuek egiten dutena: kaleak pintadez, pankartez, kartelez,.. josi. Aste honetan bertan gertatu da, Chavezen heriotzarekin, edo udan Uribetxeberriarekin…. gure herrietako eta hirietako kaleak garbi!

    • Bestalde, azken aldian ikusten diren Korrikaren aldeko pankarta, kartel eta pegatinak ere zikinak dira edota gustatzen ez zaizkigunak bakarrik??

  • Jarry Zikina 2013-03-10 17:03

    Alaaaa ze bortitzaaaaaaaaa!

    Zergatik egin diote hau gure etxeak eta lana kentzen dizkiguten bankarien eta enpresarien ordezkari politiko zintzo eta jatorrei? Ene bada! zibilizatuak eta baketsuak izan gaitezen!
    Inor molestatu gabe gela batean suizida gaitezen etxebizitzatik desjabetzen, lanetik botatzen edo oinarrizko zerbitzu publikorik gabe uzten gaituztenean.
    Bakea da bidea !!!!!!

  • Jarry Zikina, demagogia merkerik ez, eskerrik asko.

    Manifestatu gaitezen batzokiaren aurrean, Sabin Etxe aurrean, adieraz dezagun euren politiken kontra gaudela!

    Imajinatzen duzu Sortuko edo Bilduko egoitza guztiak margotuta agertuko balira, “ATEZ ATEKORIK EZ”, “GARITANO GEZURTI”… zer esango luke orduan ezker abertzaleak?

  • Basura poltsak balkoietatik zintzilik jartzea zibilizatuago, zintzo eta garbiagoa da, nola ez. Edota arratoiak agertzen diren pegatinez herria jostea. Batzuk herritar zintzoak dira eta besteak biolento eta terroristak…

    • Jarry Zikina, pentsatzen dut Bilduko alderdien egoitzetan ere onartuko dituzula pintadak ezta? ala Bilduko alderdiak… oraindik oposizioan al daude?
      Zenbat etxe jarri dituzte desjabetuen eskura Bilduko udalek? Zenbat udal planeamendu aldatu dituzte alokairu publikoko etxeak egiteko boterean daudenetik? eta boterean zeudenean 80. eta 90. hamarkadan? eta zeinek bozkatu ditu hainbat eta hainbat Lurraren lege Legebiltzarrean? Alternatiba eta EA non zeuden orduan? Ze lege egiten zituzten? Zein Sail zituzten Jaurlaritzetan? Eta ezker abertzaleak hamarkadatan agindu duen udaletan zenbat alokairu publikoko etxe daude jendearen, gazteen, etxegabetuen, baliabiderik gabekoen, kalean bizi direnen eskura? Eta zenbat lan publiko bermatu eta berri sortzen dute euren udaletan eta euren menpeko aldundian gaur egun? Zer bozkatu dute Bilduko alderdien ordezkariek Aurrezki Kutxetan azken 30 urteetan? Ez baduzu sorpresarik ematen zure erantzunetan, pentsatzen dut beraz pintadak berdin-berdin espero dituzula horien guztien egoitza politikoetan.

    • Ez duzue espabilatzen eh! Ez daukazuela gazte nazien gisan segitzerik… Pintada eta zeharkako mehatxuak ez ditugula nahi herritarrok…!! PNV beti-betikoa bai, baina zuendarrak ere zer kristotan ari zarete bandera espainolak mastetan igota, edota herri-galdeketarik egin gabe atez atekoa dela eta,…. edota pelotazoak eta txantxulloak direla eta, zuen Garbitania zer da ba? Utzi umekeriak eta hasi politikan. Eta demagogia merkerik ez, faborez.

      • Harrieta Zur 2013-03-12 16:44

        Naziak, mehatxuak, bandera espainola, atez-atekoa… ah! baina demagogiarik ez eh! xD

  • Urtzai, pintadei buruz iritzia ez emateaz gainera, justifikatzeko-edo adibide batzuk aipatu dituzu. Basura(?) poltsak nik dakidala norberaren etxean jartzen dituzte jartzen dituztenak ta ez herriko tabernetan edo Garitanoren etxeko atarian. Korrikaren aldeko pankartei buruz uste dut ez dela ezer esan behar, ez bazara gai ezberdintasuna zeuk bakarrik ikusteko ezin izango dizut nik azaldu.

  • Urtzait, iruditzen zait berriro ari zarela gaia desbideratzen. Norberak bere etxeko balkoian ipintzen duena norberaren arazoa da. Izan zabor poltsak, “euskaraz bizi nahi dut”eko banderola zein presoena. Arratoien pegatinekin herria zikintzen dituztenak eta ernaiko graffitero hauek berdin jokatzen dutela eta, berdin iruditzen zaizkit gaitzesgarriak. Duela gutxi nire herriko udalean (Bilduko alkatetza), alkateak Espainiako bandera eskegi du. Zer irudituko litzaizuke herriko tabernako atean nik “BILDU ESPAÑOL” margoztuko banu? Faxista bat izango nintzateke, ziur asko….

    • Pintadak herri honetako ondare kulturala dira.

      • Bai, ehunka urte dituzten monumentu historikoetan egiten direnak batez ere..

        • Txixa egitea berriz, behar naturala da. Baña, kulturala-naturala afera alde batera utzita, nahi nuke galdetu “egunkaria aurrera” leloarekin egindako pintadak berdin baloratzen dituzuen.

  • Pintadak ez zaizkit gustatzen, uste dut badaudela beste bide batzuk. Nik adierazi nahi nuena da, neu edota Ugutz-ek esaten dutenaren kontrara, protestak zilegiak eta beharrezkoak direla, baita kalean ere. Zer esanik ez, krisi garai batean… kaleak “garbi eta ixilik” egongo balira, seinale txarra nire ustez. Kartelak zikinak direla esaten dutenek, hoiek ikusi nahi ez dituztelako da. Era guztietako kartelez eta pankartaz josita egoten dira kaleak eta nire iritziz hori sanoa da. Ez gara iupiren munduan bizi. Ezin dut ulertu, nola Korrika edota Egunkariaren aldeko kartelak “ez duten zikintzen” eta bestelako aldarrikapen edota kritikek bai. Ugutz, bi kartel mota horietako desberdintasun bakarra bakoitzak esaten duena da. Berriz diot, gustatzen ez zaizkigunek zikintzen dute?

    Pindata ez da onargarria, baina mezua bera, beste formatu batean erabat zilegia iruditzen zait.

    • Galder Gonzalez 2013-03-11 12:20

      Are eta gehiago! PNVri ondo iruditzen zaio publizitatea leku guztietan egotea, baita publizitate sexista ere. baina hori bai, ezin da idatzi ezer ere ez, hori zikintzea delako. Hori dirudi hemengo argudiaketa nagusiak.

      • Ba bai, pintadak zikinkeria dira. Niri ez zait gustatzen kartelez eta pankartaz betetako aldarrikapen sistema, baina hori berez erori edo atzera kendu egiten da eta ez dakar estetikaz hareagoko kalterik (eta estetika gauza oso subjetiboa da).

        Baina pintadak hor geratzen dira eta badira “hilaren 23an denok Bilbora” dioten pintadak, total ez dakizu ze hilabete eta ze urtez ari diren. Horiek garbitzeak kostu bat du, eta zer esanik ez, lehen esan moduan, pintadak eraikin historikoetan egiten direnean.

    • “Pindata ez da onargarria, baina mezua bera, beste formatu batean erabat zilegia iruditzen zait”. Erabat ados, hori da hasieratik esaten nengoena ta zuk ez zenuena eztabaidatu nahi. Azkenean plazaratu duzu pintadei buruzko iritzia, baina ezin dut ulertu zergaitik ez duzun zure aurreko bi iruzkinetan aipatu.

  • Ba niri pintadak baino askoz, askoz, askoz ere okerragoa iruditzen zait murrizketak kulturan, hezkuntzan, euskaran… egitea eta tren azkarrari milioiak ematen segitzea, eta hemen inork ez du ezer esan horri buruz.

    • Bai Jaime, ta hori baino askoz askoz ere okerrago iruditzen zait norbaiti pilotakada bat edo bi tiro buruan ematea ta inork ez du ezer esan horretaz. Eta ondo pentsatuta, agian ez dira aipatzen jorratzen ari garen berria pintada batzuei buruzkoa delako. Agian.

  • Beno, jada badakigu nori pasatu behar dioten garbiketaren faktura.
    Zergatik atera behar da garbitzeko dirua zerikusirik ez duten pertsonen poltsikotik? Egindako kaltea ernaikoek ordain dezatela.

  • Pintadek koherentzia politikorik ez izatea gogorra da, baina gainera akats ortigrafikoak izateak eta estetikoki duten itzura tamalgarriak, gure herriaren egoera PENAGARRIA isladatzen dute.

    • Lasai, lehenengoak izan dira. Datozenak estetikoki politagoak, landuagoak, koloretan eta gehiago izango dira. Noski, betiere kulturan murrizketak egingo dituztenez, kaleko kultura handituko dute.
      Ala ere kontua da, pintada horietan zer jartzen duen. Murrizketarik ez balego etzen pintada hori egingo. Arazoa ez da pintada, arazoa PNVren murrizketak dira. Eta horren inguruan hitz egin beharko genuke. Etxekaleratzeez, garapen ereduaz, langabeziaz… puntu pila daude hitz egiteko eta jorratzeko, benetan garrantzitsuak direnak.

      • Margarita gorria 2013-03-11 17:18

        Guztiz ados, aranburu_aritz!
        Ez dezagun gertakariez hitz egin, hitz egin dezagun horrekin adierazi nahi den ideien inguruan. Gauzek badute zergati bat. Zergati politikoa, politika ari baita ahulenen gain jartzen krisi eta pribatizazio prozesu hau. Zergati ekonomikoa, politikagatik jendea estu dabilelako. Ahulagoak ahulagotzen bihurtzen ari gera, eta boteretsuak boteretsuago. Ez al gara konturatzen pribatizazio baten barruan gaudela murgildurik? Jendartea aspertuta dago zapalduta egoteaz. Normala da horrelako erreakzioak edukitzea!!! Zilegi da!

      • Zuk esan duzu, hitz egin dezagun baina ez dezagun kalea zikindu.

        • Oso polita bai, hobe da kalea garbi mantentzea, amen egin eta lasai lasai bakoitza bere etxean geratzea. Kexak noski, eskutitz bitartez arartekoari eta jaurlaritzari bidaliko dizkiogu eta horrela denok gustora, burokraziak bere lana egingo baitu.
          KAKAZARRA! horrek ez du ezertarako balio. Jendea PNVren listan aurrena egongo balitz, ez litzateke murrizketarik, etxekaleratzerik… egongo. Beraz entzunarazi egin behar gara eta horretarako arreta deitu behar da lehenbizi. Etzaizue iruditzen nahikoa pertsona hil direla iada eta gehiegi daudela goseak eta etxe zein lanik gabe?
          Ez du ezertarako balio estetika finezko urrezko etxeak jendea kalean badago…
          Txartzen ari naiz, benetan…

          • Bat: gaia hasi duenak ez du ezer adierazi mezuaren alde edo kontra. Mezua plazaratzeko metodoaz hari da. (Behatzak aipatzea sobera da beraz)
            Bi: mezuarekin ados egotea edo ez irrelebantea da metodoa kritikatzeko edo ez kritikatzeko.
            Hiru: ikusi nahiko nuke metodoaren alde dauden hauen aurpegia, adibidez beren kotxea izango balitz mezuak margotzeko lekua

          • Ez, ez, aeropagita. Ez duzu ulertu. Aipamena ez, behatza omen zegoen soberan, spraia sakatu zuen behatza. Horregatik moztu zioten! Eta ilargia beti han…

    • Rotenmeier kanpora! 2013-03-11 17:16

      Ortigrafikoak? Itzura? Isladatu?!!!

    • Galder Gonzalez 2013-03-11 20:28

      Akats ortografikoak kritikatu behar badituzu, ez jarri “itzura”, arren.

  • Behatza moztu zioten, baina ilargiak han segitzen zuen.

  • Lehengo eguneko hildakoa alokairuan zegoen etxe batetik botako zuten pertsona bat izan da. Eta alokairuen prezioen egoeraren erantzuleak bi dira nagusiki: Lurraren legea (eta hortik datozen ondorio guztiak, udaletxetan onartzen direnak) eta Udaletxeek (eta gainontzeko erakundeek, baina nagusiki Udaletxeek) bideratzen dituzten edo beharko lituzketen alokairu sozialeko etxebizitzak. Gustura irakurriko ditugu Ernairen (eta bere alderdiaren) eta Bildu osoaren proposamenak horien harira. Ze bi gai horietan dagoen historia ezagututa, igual pintadak Bilduko alderdien egoitzetan egin beharko lituzke Ernaik.

  • bai, antigua eskola publikoko pareta ere dotoretu diate. igual igual jarraitzen diate. Zenbat diru publiko gastatu ote dan grafiti guzti hauek borratzen.?

  • Barkatu insistitzea, baina, pintadan mezua “egunkaria aurrera” balitz berdin-berdin kritikatuko zenukete?

    • Nik bai, bik pintada egitea kritikatzen dut: berdin zait mezua izatea Urkullu gezurti, ETA zoaz pikutara, Gora atez atekoa, Gora erraustegia, Viva Patxi Lopez edo Benedikto XVI itzuli.

      Pintadak zerrikeria galanta dira, denona den ondarea izorratzen dute, eta garbitzea nekeza da. Eta balio arkitektonikoko eraikinetan egiten denean, zer esanik ez…

      • Guztiz zilegi beraz orain arteko zure argudioak. Ni ez naute asko asaldatzen pintadek baina ulertzen dut zergatik diozun diozuna. Batez ere, monumentu eta eraikin baliotsuena.

        Niretzako pintadek historian zehar herri mugimendu baten ikono bihurtu izan dira, izan punka, izan sozialismo iraultzailea, izan ezker abertzalea, izan grafiteroak… eta niretzako badauka bere xarma. Orain, beti eskertuko diot pintadak egiten dituenari gustu estetiko eta kontzientzia arkitektoniko apur bat. Baina tira, hori izan deila okerrena.

        Eta amaitzeko, imajinazio handia eta lotsa txikia behar da pintadagileak eta etxe desjabetzeak argumentazio ildo berean sartzeko.

  • Duela ez asko Bilboko (beste herri askotako bezala) EAJk eta bere neska-mutilek gazteen etxera eta inguruko tabernetara bisita egin zuten, hori bai, ez zuten inolako pintadarik egin.
    .
    http://www.youtube.com/watch?v=iNKHEM5UjmE
    .
    http://www.youtube.com/watch?v=2pp2dZSaw7o
    .
    Orain, bisitatutako gazteek eta babesa erakutsi zietenek biribilketa alaian epaitegietara bisita egingo dute dozenaka. Zinismoa, barkatu, zibismoa esan nahi nuen, zer den ikasi behar dute.
    .
    “Kukutza eraistean atxilotutako bi gazteen kontrako epaiketa hasi da”
    http://gara.naiz.info/paperezkoa/20130312/392227/eu/Kukutza-eraistean-atxilotutako-bi-gazteen-kontrako-epaiketa-hasi-da
    .
    “NI ERE EGON NINTZEN” elkartasun kanpainarako blog berria

    http://kukutza.blogspot.com.es/2013/03/ni-ere-egon-nintzen-el-kartasun.html

  • “Pintadak zerrikeria galanta dira” diozue, baina gero Berlinera joan eta “mmm ze moderno, ze cool, hau bai hiri ederra.. holako dekadentzia puntu horrekin, paretak pintadez beteta..” MODERNETA FALTSUAK 😉

  • Ados nago. Mismo perro, distinto collar. Urkullu, Patxi Lopez… espainiar patronalaren zakur.

  • apa! berandu xamar bada ere, eztabaidan muturra sartu nahi nuke.
    lehenik eta behin, hauteskundeen aurretik Urkulluk Hezkuntza edota Osasungintza ukituko ez zituela ZIN EMAN ZUEN eta ondoren ez du bete hark esana. Gizarte politiketan 711 milioiko murrizketa. Beraz, baliteke pintaketa hau burutu zutenek zentzu horretna jarri izana “Non dago Urkulluren hitza?”. Beraz, bozetako hitza bete dezan galdegiten ari dira, besterik gabe.
    behin hori esanda hemen sortu den eztabaidan irakurri ditudan zenbait iritziren arabera, iruditzen zait maiz inozo samar jokatzen dugula. errealitateaz egiten den irakurketa honakoa da: iritzi ezberdinak ditugu eta denak errespetatu behar dira… eta abar eta abar eta abar, muturreko erlatibismoan jauziz (bakoitzak bere egia). Baina mundu honetan 13000000 milioi goseak ez daude iritzi ezberdinen eraginez, INTERES KONTRAJARRIEN ondorioz baizik. Botinek, De Guindosek, Barcenasek… eta guk INTERES ANTAGONIKOAK ditugu.
    ALCA edo ALBAren artean ez dago iritzien arteko borroka, interesen artekoa baizik. Aberatsei beharrean zergak BEZ bitartez herritar soilei igotzean, merkatu askearen alde egitean (era gordinean adieraziz, erabakiak elite finantzieroaren esku uztea), zor pribatua ordaintzea lehenesten denean… INTERESEN ARTEKO BORROKA DAGO, HOTS, KLASE BORROKA.
    Euskal Herriko egoerari so egin diezaiogun. Askotan ahanzten bazaigu ere, EHen ere patronalak eta langilegoak interes antagonikoak dituzte: langileak orduan eta eskubide gehiago, enpresariak orduan eta mozkin txikiagoa, orduan eta lan baldintza “”””flexibleagoak””””, enpresariak orduan eta mozkin handiagoa (bigarren hau eztabaidagarria da, kapitalismoak sortzen duen goiko/beheko polarizazioak ekartzen baititu krisiak. enpresari handiak aberastuko dira, txikiak aldiz txirotu). Eta patronalak, multinazional edota banketxeek ezinbestekoak dituzte titere izango diren agintariak, beraien INTERESEI dagozkien politikak burutu ahal ditzaten. Politika horietxek aberastu dituzte haiek eta txirotu gu. Orain urrats hori ere gainditu nahi dute, zuzenean teknokratak jarriz.
    Agintari eta ondorioz, ALDERDI TIREREAK NORTZUK diren jakiteko zenbait urrats eman daitezke. 1) Finantziazioa: alderdiak X enpresek finantzatzen badituzte, argi dago zerbaitengatik finantzatuko dituztela, hots, mesede truk. Era berean, ustelkeria kasuetan ere gauza bera gertatzen da: Barcenasek ezkutuko dirua eraikuntzako enpresa (enpresario) jakinei mesede egingo zien Lurzoruaren Legea ezartzean jaso zuen. Barcenasi emandako lapurtutako ogiaren apurrak besterik ez dira! EHn EAJk 22 milioi euroko “laguntza” jaso du azken hamarkadan
    (iturria: http://alternatiba.net/idazlanak/2369/opariak-eta-kudeaketa-publikoa). 2) Alderdikideek alderdia uztean zer egiten duten. Basagoiti Santanderrera joan da. EAJko Josu Jon Imaz PETRONORera. Zergatiik? Kasualitatez ala aurretik zenbait “mesede” egin izanaren truk??? 3) Hedabide nagusiek zer jarrera duten erreparatzea ere aski argigarria izaten da, hauek elite baten eskutan egonik, hauek adietasunez artatzen bazaituzte elite hori zure poltikekin gustura duzunaren seinale izango baita. 4)… ondorioa: KAPITALISMOAN USTELKERIA SISTEMATIKOA DA!
    Hau dena esan ondotik, zergatik egin ditu Urkulluk 711 milioiko murrizketak gizarte politiketan eta AHTari dirua aurreratzen dio? Zergatik egiten dio uko aberatsei zergak igotzeari (PPrekin bat) BPGren ia erdia %5aren esku dagoenean? Zergatik egiten dute errauskailuaren alde (ondorioz, 5. edukiontziaren alde), askozaz ere garestiagoa denean? Aurreko datuek argi erakusten dute: EAJ ere, PSOE, PP, CIU… lez elite horrek behar duen alderdi titerea delako.
    Horretarako ez dute soilik alderdi TITEREen laguntza soilik behar. Ikasle akritikoak sortuko dituen hezkuntza eredua, hedabideen monopolioa… baliatzen dituzte jendeak pentsa ez dezan edota haiei komeni zaizkien topikoak txertatzeko (iritzi sortzaileak dira): gure aukeren gainetik bizi izan gara, ez dago murrizketak egin beste biderik… ESTRATEGIA POLITIKO BATEN PEAN NOSKI!!!
    Horren aurrean, krisia jasaten ari garenok ere ezin dugu eskuak gurutzaturik geratu! Estrategia bat landu beharko da. Eta estrategia horretan pintada bat egin behar bada, pintada egingo da! POLITIKA EZ BAITA IRITZIEN JOLASA, BOTERE BORROKA BAIZIK!!! Eta ni behintzat, zapalduen altzoan kokatzen naiz!

  • eta ez ahaztu: BOTERE BORROKA HORI ERAKUNDEETAN, HEDABIDEETAN, HEZKUNTZAN…. eta KALEAN GAUZATZEN DA!!! ERAGIN DEZAGUN ESPARRU OROTAN!!!