Eredu filosofikoak garatzen

Aste honetan, filosofiako klasean Platon eman dugu. Ohartu naiz, lehen gauza askorekin bat netorren bezala, orain, gauza bakarrekin natorrela bat; dualismoarekin. Hori dela eta, aurrekoan, pentsatzen jarri, eta Platonen Ideien eta Irudien munduetan oinarrituta, nire teoria propioa garatzea otu zitzaidan.

Nik ere, bi mundu izendatu ditut; MUNDU IKUSGARRIA eta MUNDU IKUSEZINA.Eredu filosofikoak garatzen

Mundu Ikusgarrian, ikusi daitekeen oro sartu dut; pertsonak, objetuak, animaliak… Naturan dagoen oro, eta naturak emandakotik sortutako oro, finean.

Mundu Ikusezinean berriz, ikusi ezin daitekeena. Sentimenduak kokatu ditut lehenik eta behin; denok baitakigu ikusten ez ditugun arren hor daudela eta existitzen direla. Hortik aurrera, ikusten ez dugun baina existitzen dela sinesten dugun oro ere hemen sartzea erabaki dut: Jainkoa, arima… Horrela, pertsonaren sinesmenaren arabera, gauza asko egon daitezke mundu honetan, edo sentimenduak bakarrik.

Eredu filosofikoak garatzen

filosofia, mundu ikusezina, mundu ikusgarria, Platon
Maddi Etxeberria

Sentipenak borborka, hitzak borborka. // Emakumearen kurbarik ederrena, bere irribarrea da. EGIN IRRI!

2 pentsamendu “Eredu filosofikoak garatzen”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude