Katalunia: nahia erabaki, ahal izateko

Heldu da eguna. Luze jo du, baina Kataluniak gaur dauka independentzia erdiesteko mugarri erabakigarria. Hitz hutsa zirudien erabakitze eskubidea gauzatuko dute, Espainiako estatu baldarrak utzi duen moduan. Hauteskunde autonomikoen zentzua aldatuz. Independentziaren aldekoek 68 parlamentari badituzte, 18 hilabete estatu indepedentea eraikitzeko. Hori da funtsezkoa. Bigarren mailakoa da oraingo honetan, botoetan gailentzea, Junts pel Sí-k zenbat eskuratzen dituen…

Parte hartze handia atzeman daiteke goiz goizetik herrietan, lehenbiziko orduan errenkadak sortu dira. Zerikusia izango du akaso bozkatzeko gogoarekin. Hauteskunde hauek luzaroan itxarotearekin, eta piztu duten itxaropenarekin (eta beldurrekin). Gizarte zatiketa gabe, baina tentsio politiko sano batekin.

Lasaitasun katalanarekin, baina irmotasun eta konbentzimenduz, hautestontziak beteko dituzte. Erabakiko dute, haien historiako erabakirik garrantzitsuena. Oriol Junqueras hautagaiak gaztelaniaz esan zuen: conjurémonos que nunca más diremos, más vale pajaro en mano que ciento volando. Nosotros queremos volar.

Soka luzea ekarriko dute emaitzek, edozer gerta ere. Zer nahi duten erabakiko dute gaur, bihartik aurrera nahi hori hezurmamitu ahal duten demostratzeko.

 

Katalunia: nahia erabaki, ahal izateko

Euskal Herrian eraginik izango ez dutela diotenek desio beldurti bat islatzen dute errealitate bat baino.

Katalunia: nahia erabaki, ahal izateko

Kazetaria. Ezagutu, ulertu, kontatu. @inakilarra

11 pentsamendu “Katalunia: nahia erabaki, ahal izateko”-ri buruz

  • Aitonamanganbeltz (PLETORIKOA, HARROTUA) 2015-09-27 20:34

    JUNTS PER SI GEHIENGO ABSOLUTUA.
    CUP ZAKARRONTZIRA BOTA DUZUE.

    ZORIONAK KATALUNIA.
    CUP DEN EUSKAL EZKER EMASKULATUAREN KOPIA GAINDITU DUZUE.

    GARAIPENA ZUENA DA.
    GURE MIRESMEN GUZTIA DUZUE.

    ZUEKIN GAUDE.

    (Egunen batean euskaldunok agian lortuko dugu gainditzea ezker sinplismoa eta politika egiteko gure modu obvioa.

    Egunen batean “independentzia eta sozialismoa txanponaren bi aldeak dira” bezelako txorakeriak esateari utziko diogu.

    Baina gaur katalanen eguna da. Guk ez dugu axola.

    Politika konplexua da.

    Gora Katalunia, eredu zarete.)

  • Interesgarria:
    ETB1 eta ETB2, bi-biak gauza bera ematen ari dira: Kataluniako hauteskundeen emaitzak eta, une honetan, ROMEVA-MASen adierazpenak.
    Desberdintasun txiki batekin:
    ETB1ean, euskaldunentzat omen den katean ez dute inolako itzulpenik ematen: katalanez entzuten egon gara.
    ETB2n, berriz, beste hizkuntza erromaniko bateko hiztunentzat omen den katean gaztelaniara zuzen itzultzen ari dira ROMEVA eta MASen hitzak.

  • Miquel Icetaren adierazpenak.
    ETB2k dena itzultzen ari da gaztelaniara. Zuzenean, noski.
    ETB1ean ez omen dute euskaratzailerik. Euskaldunok katalanez ulertu behar dugu (noziean behin esatari euskaldunaren laburpena tartekatuz, jakina)

  • 22,48: Lluis Rabell (Cat si que es pot) katalanez mintzatzen ari.
    ETB2: adierazpenak gaztelaniara itzultzen.
    ETB1: euskaldunok segitzen dugu euskaratzailerik gabe.
    Konklusioa (eta mirakulua):
    Hizkuntza erromanikoko hiztunek itzultzaileak behar dituzte ezinbestean.
    Euskaldunok hizkuntza erromaniko guztiak ulertzeko gaitasuna dugu.

  • Jakina, ALBIOLen gaztelania ezin hobeto ulertzen dugu ETB1eko ikusle euskaldunok, inori ez baitzaio haren hitzak euskaratzea bururatu.

  • Pozgarria da zein ondo ulertzen dugun ETB1eko euskaldunok DURAN I LLEIDAren katalanera!
    ETB2ko ikusleek, ordea, gaztelaniara itzultzeko beharra dute gizagaisoek.

  • Hauteskunde hauetan, ETB2koek hiruzpalau analistaren premia dute.
    Bitartean, ETB1ekoek nahikoa eta sobran dugu bakar batekin!
    Akojonanteak gara euskaldunok!

  • (23:05) Podemos-eko Pablo Iglesiasen adierazpenak. Luze, gainera.
    ETB1: zein ondo ikasi dugun gaztelania euskaldunok! Dena ulertzen baitugu, itzulpenik ere gabe.
    Euskaldunok ez dugu inolako begirune linguistikorik behar!

    KONKLUSIO BERRIA:
    Ez ote dago sobran ETB1 katea?
    Antza denez, euskaldun guztiok ulertzen dugu gaztelania.

  • Eta antza denez, gaztelania entzuteko pizten dugu ETB1 katea.
    Bai, gustura ari gara gaztelania entzuten!

  • (23:11) CUPekoen adierazpenen ordua. BARRIOS mintzo da.

    ETB2k gaztelaniara itzultzen segitzen du.
    ETB1eko ikusleok katalanera ulertzen dugu, ez baitago itzultzailerik

  • CIUTADANSekoak orain.
    ARRIMADA mintzo gaztelaniaz.
    ETB1eko euskaldunok gaztelania jasaten segitu behar dugu, ez baita euskaratzen ezer.

    KONKLUSIOA:
    Zer ostia ari gaituk ETB1 ikusten.
    Gaztelania entzuteko, banoa LASEXTAra!