Entzun Marotoren amorrazioa Bilduk Herrira-ren sarekada salatu duenean

maroto-mjgKike Fernandez de Pinedo Bilduko zinegotziak Javier Maroto alkatearen haserrea piztu du Gasteizko Udaleko osoko bilkuran, Herrira-ren aurkako sarekada salatzeko mozio urgentea aurkezten saiatu delako. Mikrofonoa itzali dio PPko agintariak, eta bilkura bertan behera utzi du. Bilduko sei zinegotziek aretotik alde egin dute.

Ser irratiak unearen audioa jaso du (gaztelaniaz):

Euskal Herrian atxilotutako 18 lagunetatik bi Gasteizko Herrira-ren egoitzan harrapatu dituzte. Espainiako Gobernuaren arabera, Ane Zelaia eta Gorka Gonzalez dira Guardia Zibilak atxilotutako lagunak.