Entzun Barcinak euskara estimatzeko erabili zituen lau hitzak
“Zoriónak Guztiói Nafarroáren egunéan”. Ez zituen Nafarroako presidente Yolanda Barcinak lau hitz baino gehiago behar izan Euskararen Nazioarteko Egunean Lingua Navarrorum-i aitortza egiteko. San Frantzisko Xabier egunaren baitan egindako sari banaketan gaizki-irakurri zituen hitzok. Eskerrak deabruak zazpi urtean ikasi ez zuen hizkuntzako lau hitz besterik ez zituen, eta gero Nafarroan beti izan den, den, eta izango den hizkuntza espainolera itzuli zen. Egia esan, bideoa ikusita, badirudi euskara irakurtzen ari zela falta zitzaion oxigenoa berreskuratu zuela erdaraz. Orduan bai: Felicidades a todos en el día de Navarra!
Barcinarentzako euskara mundiala motz gelditzen da: estralurtarra da.
Ikus-entzun Nafarroako presidentearen hitzak:
Barcinak lau hitz euskaraz 2013ko abenduaren 3an por dm_525be403ad3d5
EiTBren bideoa da. Bideo osoan entzun daiteke aurtengo San Frantzisko Xabier eguneko nobedadea: Espainiako ereserkia.
(Aurreko batean ere ausartu zen euskaraz: “Szczliwego nowego roku eta urte berri on!”)
Albako dukeak ekarritakoak dira hauek.