Nick Gardner: “Autoflagelazioa gustatzen ote zaigun galdetu zidaten”

Nick Gardner: “Autoflagelazioa gustatzen ote zaigun galdetu zidaten”

Nick Gardner

Cambridge-eko Unibertsitatean Erdi Arokoak eta Modernoak deritzaien hizkuntzak ikasi zituen Nick Gardner -ek (1953, Londres). “Ibilbide bihurri baten ostean”, jatorri are zaharragoko batekin egin zuen topo: euskararekin. 1970eko hamarkadan Euskal Herria zapaldu zuenean, ingelesa irakasteko aitzakian, ez zuen pentsatuko hau bihurtuko zenik bere bizileku. Euskal munduan pixkanaka sartu zen, besteak beste, Paulo Agirrebalzategi apaizari esker; baita hizkuntza ikasi ere, Bilbon ia entzuten ez zen garaian. Hizkuntzetarako trebeziak eta jakinminak bertako kulturan murgildu zuten Gardner. 1981etik 2007ra nagusiki Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailean egin zuen lan, besteak beste, EGA azterketaren diseinuan. Ingelesa ama hizkuntza duenez gero, euskararen egoeraz atzerrian hitz egiteko pertsona egokia izan da Gardner. Hartara, hainbatetan izan da Galesen, bertako esperientziatik ikasteko, eta geurean landu den hizkuntza politika azaltzeko. “Ikusi eta ikasi”. Gaur egun, Euskaltzaindiaren baitan, Euskararen Historia Soziala proiektuan dabil buru belarri.

ELKARRIZKETA GALDERAZ GALDERA

1. Euskararen egoerari buruz zerk harritu ditu gehien Galesen?

Nick Gardner:”Cardiff Bilbo da”

2. Badaukagu galesari, Eskoziako gaelikoari eta irlanderari inbidia izateko arrazoirik?

Nick Gardner: “Arriskua dago tradizionalki euskaldunak izan diren komunitateak ahultzeko”

3. Euskararen edalontzia erdi beteta ala erdi hutsik?

Nick Gardner: “Hilabeteak pasa ziren Bilboko kaleetan euskara entzun nuen arte”

4. Nola heldu zara Ingalaterratik Euskaltzaindian lan egitera?

5. Eleanitza zarenez gero: euskara bereziki zaila da ala mitoa da?

6. Zer da Euskaltzaindian lantzen ari zareten Euskararen Historia Soziala?

ELKARRIZKETA OSORIK

Nick Gardner: “Autoflagelazioa gustatzen ote zaigun galdetu zidaten” Cambridge-eko Unibertsitatean Erdi Arokoak eta Modernoak deritzaien hizkuntzak ikasi zituen Nick Gardner -ek (1953, Londres). “Ibilbide bihurri baten ostean”, jatorri are zaharragoko batekin egin zuen topo: euskararekin. 1970eko hamarkadan Euskal Herria zapaldu zuenean, ingelesa irakasteko aitzakian, ez zuen pentsatuko hau bihurtuko zenik bere bizileku.Euskal munduan pixkanaka sartu zen, besteak beste, Paulo Agirrebalzategi apaizari esker; baita hizkuntza ikasi ere, Bilbon ia entzuten ez zen garaian. Hizkuntzetarako trebeziak eta jakinminak bertako kultura…

Kazetaria. Ezagutu, ulertu, kontatu. @inakilarra

5 pentsamendu “Nick Gardner: “Autoflagelazioa gustatzen ote zaigun galdetu zidaten””-ri buruz

  • 2007az geroztik….eta emaitzak non? Euskaltzaindiaren kontura ederki bizi…Inor engainatzen ez. Dimititu ezak hik ere….aprobetxtategiak fuera

    • Hi bezalako “kargante” gutxiago eta Nick Gardner bezalako “aprobetxategi” gehiago balego, euskararen egoera askoz ere hobea izango lukek.

  • Ez naiz Nick Gardner bezain jakintsu, ez eleaniztun, baina nerori ere euskaldun berria naizenez, eta zenbait hizkuntzarekin tratua izan dudanez, argi eta garbi daukat: euskararen zailtasun famatua mito ustela da. Euskaldun jendea lotsarazteko mito ustela, hain zuzen, nahiz eta aldi berean euskaldun askoren nartzizismoa ere elikatu izan duen. Euskara ikastea ez da erraza, noski, edo hobeto esan, ahalegina egitea eskatzen du. Beste edozein hizkuntza ikasteak ezkatzen duena, besterik ez… Nire eskamentu enpirikoaren arabera, euskarari zaila deritzon jendeak gaztelania baino ez daki jeneralean, eta hura ere eskas. Barka iruzkina, baina “zaila” eta “euskara” lerratuta irakurtzen edo entzuten ditudanetan amorru pittin bat sentitzen dut…

    • Euskara irakaslea 2013-12-07 14:07

      Euskarak bere zailtasunak eta bere erraztasunak dauzka ikaste unean.
      Hiztegia, adibidez, ez dut uste Europako beste edozein hizkuntzarena baina zailagoa denik, zeren, Nick Gardnerrek esan duen bezala, hitz asko partekatzen ditugu beste alboko hizkuntzekin.
      Egitura aldetik… bere zailtasuna da erabat desberdina dela inguruko beste hizkuntzekin alderatuta, baina egitura bera oso sinplea eta eskematikoa du. Adibidez, aditza koskarik zailena izan ohi da ikasleentzat, eta ia-ia biderketa-taula ikastea bezain erraza da, erabat eskematikoa eta erregularra, baita aditz irregularretan ere.
      Beste zailtasun bat ere badu, eta ez dagokio hizkuntzari berari, baizik bizi duen egoera soziologikoari. Ingelesa, adibidez, Inglaterrara joan arte eta hizkuntzaz erabat blaitu arte ez da ikasi ohi; baina euskaraz blai egiteko, nora joan? Baserri batera, barnetegi batera… baina horrek lana edo oporrak sakrifikatzea eskatzen du.

  • José María Sánchez Carrión Txepetx-en: LAS LENGUAS VISTAS DESDE LA HISTORIA VERSUS LA HISTORIA VISTA DESDE LASLENGUAS (O EL GIRO COPERNICANO DE UN NUEVO DISCURSO SOCIAL)

    http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/congresos/11/11089143.pdf