Enneco, haritzaren memoria
Enneco, haritzaren memoria –
- “Munduko gertaeren historia, funtsean, bere krimenen historia da”. Voltaire.
- “Edozeinek egin dezake historia; baina soilik handia den norbaitek idatzi dezake”. Oscar Wilde.
- “Historiak absolbituko nau”. Fidel Castro.
- “Gauza bat norberaren historiari jarraipena bermatzea da, eta beste gauza bat errepikatzea”. Benavente.
- “‘Historia’ izeneko eleberri horri dagokionez, oso maiz ahazten zaigu, garrantzitsuena izan arren, amaitu gabeko liburu bat dela”. Chesterton.
- “Historia… denboraren lekukoa, egiaren argia, oroimenaren bizitza, bizitzaren irakaslea, iraganaren narratzailea”. Ciceron.
- “Harritzekoa, horrelako jende eta zita inportanteen zerrenda horretan emakumerik eta euskaldunik ez izatea”. Nire ama.
Historiaren inguruko esaldi hau gehienok ezagutzen dugu: “Historia garaileek idazten dute”. Eta gure herria, mendeetan barna eta salbuespen loriatsuak salbuespen, herri garaitua izan da. Eskolan kontsumitzen dugu historia lehen aldiz edota kantitate esanguratsuetan, eta batxilerra amaitutakoan denok dakigu nor zen El Cid Campeador, Isabel eta Fernando, Colon…
Baina nor gara gu? Zer gara gu? Euskal Estatua sortu eta geure hezkuntza sistema propioa eraikitzen ez dugun bitartean, bestelako proiektu eta egitasmoak sortu beharko ditugu, eta horietako batek gaur ikusi du argia Sakanan, sukalde lan luze baten ostean: Enneco.
Enneco, haritzaren memoria, euskal estatuaren memoria historikoa berreskuratzeko helburuarekin jaio da. Memoria berreskuratzeko ezinbestekoa da ikerketa, hausnarketa, bateratzea eta kultur egitasmo partehartzeaile eta bizia sortzea. Bai guri baita kanpokoei ere gozatzeko parada emanen diguna eta garai historiko baten musealizazioa baino haratago joanen dena. Enneco-k egitasmoaren helburuekin bat datozen herri eta kultur ekimen guztiei babesa eman nahi die.