Elizak immatrikulatutako ondasunak berreskuratzearen alde

Elizak immatrikulatutako ondasunak berreskuratzearen alde –

Berrezkuratuz-Recuperando plataforma: Manifestua Elizak immatrikulatutako ondasunak berreskuratzearen alde.

Elizak immatrikulatutako ondasunak berreskuratzearen alde1946tik aurrera, frankismoaren hipoteka-araudiak Eliza Katolikoaren hierarkia Estatuarekin parekatzen zuen eta gotzainak notario gisa gaitzen zituen. Araudi hori Konstituzioaren aurkakoa da nabarmen, baina gobernu guztiek mantendu dute 1978tik 2015era arte. Are okerrago, 1998an, PPren gobernuak aldatu egin zuen, eta, gainera, gurtzarako kultura-intereseko ondasunak, ordura arte nahitaezko inskripzio ordenatutik kanpo zeudenak, bere izenean jartzeko baimena eman zion, jabari publikoko ondasuntzat hartzen baitziren. Gertaera honek, Elizari, behar zen dokumentu justifikaziorik gabe, finka kopuru handi batez jabetzea ahalbidetu zion.

2021eko otsailean, herritarren hainbat eskaerari erantzunez, Gobernu zentralak immatrikulazioen lehen zerrenda bat argitaratu du eta Kongresuari eman dio, zerrenda osatu gabea da batez ere bertan bakarrik 1998tik egindakoak agertzen baitira. Zerrenda horretan, guztira 34.961 jabetzarekin, egiaztatu ahal izan dugu eliza- administrazioek mota guztietako ondasunak bereganatu dituztela, ez bakarrik kultu-lekuak, baita higiezinak, plazak, berdeguneak, hilerriak, herri-lurrak ere, eta, oraingoz, inmatrikulazio horiek deusez deklaratzen dituen eta jabari publikoko ondasunak arautzen dituen legegintza-ekintza globalik gabe, ezin konta ahala auzira garamatzatela.

EAEren kasuan, 1998 eta 2015 urteen artean gure lurraldean atzemandako 88 finka daude zerrendan. Hala ere, duela 5 urte (2016) Eusko Legebiltzarrera bidalitako dokumentazioaren arabera, 1978tik 2015era 530 finka immatrikulatu ziren. Zifren arteko alde nabarmen horrek erakusten du Espainiako Gobernuaren zerrendan zorroztasunik ez dagoela, eta iradokitzen du benetako propietate immatrikulatuen kopurua askoz ere handiagoa izatea, hainbat ezaugarrirena izateaz gain.

Horregatik guztiagatik, inolako beldurrik gabe esan dezakegu jabetza publikoaren benetako arpilatze baten aurrean gaudela, agian gure oraintsuko historiako handiena. Gure ustez herriaren erantzuna merezi du, besteak veste, Gorte Nagusiei eta gobernu zentralari neurri legegileak eta ekintza politikoak eskatzeko, immatrikulazio horiek guztiak baliogabetzat jo eta jabari publikora itzul ditzaten.

Ildo horretan, herritarren eta elkarteen plataforma asko sortu dira Estatuan, Koordinakundea Berreskuratuz elkartuta, asmo berarekin. Nabarmenen artean dago Nafarroako Ondarearen Defentsarako Plataforma, erkidego honetako ia 200 udal biltzen dituena. Erreferente bat guretzat.

Jakin badakigu proposatzen dugun helburua anbizio handikoa dela eta bidean banakako erreklamazioak eta beste ekimen batzuk babestu beharko ditugula, hemendik aurrera gure babesa izan dezaketenak.

Hau irakurtzen ari bazara eta interesa baduzu, ez itxaron gehiago, jar zaitez gurekin harremanetan:

berreskuratuz@pm.me

Elizak immatrikulatutako ondasunak berreskuratzearen alde

Eliza Katolikoak immatrikulatutako ondasunak berreskuratzearen alde.