Gazteek etorkizun iraunkorragoa eta anitzagoa irudikatzen dute

Gazteek etorkizun iraunkorragoa eta anitzagoa irudikatzen dute –

10.000 gaztek baino gehiagok hartu dute parte ‘The Future Game, bihar zer?’ inkestan, Euskal Herriko belaunaldi gazteenek atzemandako etorkizuneko erronkei buruzko lehen aztarnak eskaintzen dizkiguna.

Lehen premisa horiei jarraiki, The Future Game, bihar zer? ekimenak beste urrats bat eman du, eta 15 eta 30 urte bitarteko 100 gazte ‘2050 Esperientzia’ bizitzera gonbidatu ditu. Identifikatu dituzten erronka horietara nola hurbildu aztertzeko esperimentazio eta ikasketa prozesua da hau, eta bertan parte hartzeko hemen eman daiteke izena.

.

Etorkizuneko erronkak

Inkestan jasotako erantzunen arabera, Euskal Herriko gazteek etorkizuna honela irudikatzen dute:

  • Gazteek etorkizun iraunkorragoa eta anitzagoa irudikatzen duteKlima-aldaketak markatzen ditu hemendik 2050era biziko liratekeen eraldaketei buruzko itxaropenak: euskal gazteen erdiek baino gehiagok uste dute desagertu ahal izango liratekeela plastikoak supermerkatuetatik, eta %46k uste du beranduegi izan daitekeela itsasoaren mailaren igoerari aurrea hartzeko, hala balitz, kostaldeko hiriak desagertu ahal izango lirateke.

  • Belaunaldi barruko konfiantza handia dago, eta horrek pentsarazten digu belaunaldi horrek boterea lortzen duenean errazago zainduko dela planeta, eta klima-aldaketa moteltzeko beharrezko neurriak hartzea egingarriagoa izango dela.

  • Belaunaldi barruko konfiantza handia kuadrillaren pertzepzioan errotuta dago, eta argi dute etorkizunean eta lurraldean kuadrillak elementu garrantzitsu izaten jarraituko duela; %86ak irudikatzen du bere burua, 2050ean, Euskal Herrian bizitzen.

  • Beren mugak argi dituzte. Erdiek baino gehiagok esan dute armak eta eskuin muturreko alderdi politikoak debekatuko lituzketela; eta %40k baino gehiagok apustu-etxeak, tabakoa eta prostituzioa eragotziko lituzke.

  • Etorkizuneko hiriak parke eta ingurune natural gehiagorekin eta aniztasun handiagoarekin irudikatzen dituzte. Era berean, kale-kontrol eta zaintza gutxiagorekin.

  • Borrokarako prest dagoen gazteria da, eta bizi-kalitatea da iraultza egiteko arrazoi nagusia. % 60k baino gehiagok adierazi du merezi duela protesta egitea etxebizitza eta enplegu duina eskuratzeko zailtasunei erantzuteko, argiaren prezioagatik eta —ingurumen-balioekin bat— klima aldaketagatik.

  • Ez dute sentitzen adimen artifiziala demokraziarentzat arriskutsua denik. %39k uste du robotizazioak bizi-kalitatea hobetzen lagunduko duela, baina ez dute espero irakasleak plataforma teknologikoekin ordezka daitezkeenik, eta ez dute begi onez ikusten laneko nagusia robot bat izateko aukera (%13,2).

Etorkizuna horrela irudikatzen dute, eta orain zer? Zer egin daiteke erronka horietara hurbiltzeko?

.

Etorkizuneko kuadrilla irudikatuko dugu

‘2050 Esperientzia’ sortu dugu erronka horietan gehiago sakontzeko. Iraunkortasunarekin sentsibilizatuagoa dagoen eta anitzagoa den kuadrilla irudikatzen dugu, baina nola?

‘2050. esperientzia’-n, etorkizuneko kuadrillei buruz hausnartu nahi dugu, 15 eta 30 urte bitarteko 100 gazterekin batera. Gogoeta horretan, gainera, osasun mentalak leku garrantzitsua hartuko du.

.

Lau astez, hitzordu ugari

Lau asteko epean (azaroaren 19tik abenduaren 19ra), “2050 esperientzian” parte hartzen duten 100 gazteak diziplinarteko talde bateko kide izango dira. Hauek izango dira esperientziaren osagaietako batzuk:

  • Astero elkarrizketak egingo dira Twitch-en, etorkizuneko ahotsak izango diren protagonista batzuekin.
  • Hiru ekitaldi presentzial izango dira, ustekabez beteak: BBK Kunan (Bilbo), Badalaben (Orereta) eta azkena EITBren Bilboko egoitzan.
  • Discord komunitateak etorkizuneko edukiak izango ditu, gazteen jakin-mina asetzeko.
  • Euren ekimena garatzen lagunduko dien eragile-sarea izango dute gertu.

.

Aniztasunean oinarritutako bidaia

‘2050 esperientzia’ programak gazteen askotariko ahotsak bildu nahi ditu, euskal gazteen aniztasuna islatzeko. Baldintza bakarrak dira 15-30 urte izatea eta parte hartzeko gogoa izatea.

Hemen eman daiteke izena.

Gazteek etorkizun iraunkorragoa eta anitzagoa irudikatzen dute

4 pentsamendu “Gazteek etorkizun iraunkorragoa eta anitzagoa irudikatzen dute”-ri buruz

  • Oso adierazgarria da. Euskara eta Euskal Herria ez dira kezkagai. Hauek bai: aldaketa klimatikoa, bizi-kalitatea.
    Ez dago hizkuntza-arazorik eta politikorik ere ez.
    Galdetu ere ez zieten egingo, ezta?, ez da guai!

    • The Future Game 2021-11-16 11:39

      Kaixo Patxi!
      Mila esker ekimenean interesa adierazteagaitik. Inkestan hizkuntzaz, politikaz eta Euskal Herriaz ere galdetzen zaie; erregistratu eta bertan ikusiko dituzu galderak eta erantzunen portzentaiak: https://2050.thefuturegame.org/eu

  • Nik oraintxe bertan egin dut.

    “Zure belaunaldia boterean badago 2050ean zer hobetuko litzateke?” galderaren erantzun posibleetako bat “Euskararen babesa” da. Azken bigarren tokian sailkatzen dute gure gazteek. Hau da, euskara ez lukete babestuko, horretarako boterea izanda ere.

    Bestalde, argindarraren prezioagatik borrokatzea Euskadiren independentzia baino garrantzitsuagoa dela uste dute gure gazteek.

    Halaber, 2050ean parke eta ingurune natural gehiago izatea kalean euskara gehiago entzutea baino hobea litzatekeela diote.

    Hor duzue, porrotaren argazkia.

  • Koitadu eta koitadeak…ez dakite zer datorkien gainera.