Elhuyar aldizkariaren "Ekinean" atala, barneratzaileago

Elhuyar aldizkariaren “Ekinean” atala, barneratzaileago –

2014ko abenduan, “Ekinean” atala sortu zuen Elhuyar aldizkariakemakume ikertzaile gazteen bizipenak jasotzeko helburuarekin. Hain zuzen, zientzia-sistemak askotan ezkutatu egiten ditu haien ekarpenak, eta bazterrera bultzatzen ditu. Horren aurrean, Elhuyar aldizkariak, EHUren Kultura Zientifikoko Katedraren laguntzarekin, erdigunera ekarri ditu haien ahotsak.

Orain, ikuspegi barneratzailean sakontzeko asmoz, atala beste batzuei ere zabaltzea erabaki du aldizkariak. Hala, tartean behin, emakume izan gabe ere, bazterrean dagoen ikertzaileren bat agertuko da “Ekinean” atalean. Gaur argitaratu da lehena.

Oier Lakuntza Irigoien da elkarrizketatua. 6 urterekin, Wolfram sindromea neuroendekapenezko gaixotasun arraroa diagnostikatu zioten. Kimikako lizentziatura bukatuta, ordurako itsu eta gorra izanik, Kimika Teoriko eta Konputazionaleko doktoretza egin zuen EHUn. Gero, bi urteko egonaldia osatu zuen Kimikako Ikerketetarako Institutu Katalanean (ICIQ), eta gaur egun, CIC Energiguneko ikerlaria da. Bere ibilbidean aurkitutako oztopoak nola gainditu dituen kontatu ditu elkarrizketan.

Elkarrizketa osoa, hemen: “Jakin-mina izan nuen kimika ikasteko akuilua”

Elhuyar aldizkariaren "Ekinean" atala, barneratzaileago

Elhuyar aldizkariaren “Ekinean” atala, barneratzaileago

Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko. Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Elhuyarren xedea hauxe da: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude