Ekainaren 8an izango da Durangoko Euskaraz Bizi Egun txikia
Durangoko Euskal Herrian Euskaraz-ek deituta Euskaraz Bizi Egun txikia egingo dute ekainaren 8an. Espaloitik jaitsi ez eta euskaraz bizitzeko deia egin dute Durangoko euskalgintzan dabiltzan hainbat kiderekin batera. Horrat egitarau xume eta ederra.
Ezkurdi Plazan, goizean:
-Umeentzako parkea (tailerrak, gaztelu puzgarriak, globoflexia, pailazoak…)
– 3×3 saskibaloi txapelketa
-Pintxo eta sagardo dastaketa
Santanan:
– Bertso bazkaria
Eneko Abasolo “abarkas”
Xabier Silveira
Oihana Bartra
– Ostean, Espaloian tinko! deiadarra
-Kontzertua – Hanka hutsik taldea
-Poteoa Txomin bedarra taldearekin goienetik
Durangoko Euskaraz Bizi Egun txikiaren spot bikaina hemen ikusgai
Ez al da egun berean Uema Eguna Aramaion?
Bai, bada, eta Uema Egunera bertaratzeko deia egiten du EHEk. Areago, bertan izango da eragile euskaltzalea. Bestalde, Durangokoa tokiko ekimena da, ez dut uste larregi eragingo diotenik batak besteari.