EiTB eta espektakuluaren apologia

Atzo pubikatu nuen sarreran sekulako eztabaida sortu zen eskararen normalizazioaren eta telebista publikoaren ereduaren inguruan. Nire tesiaren aurkakoek harrituta utzi ninduten erabili zituzten argudioekin. Zinez diotsuet.

DSC_0052

Hedabideak eta erantzunkizuna

Komunikabideen erregulazioan sinisten dut. Nahiz pribatua, nahiz publikoa izan hedabidea. 4. botereak funtsezko funtzioa betetzen baitu taxuzko edozein demokraziatan: herritarrak informatuta mantentzea, kultura bultzatu eta bertako erreferenteak sortu eta indartzeak eta hezkuntza prozesuko partaide izatea, besteak beste.

Baina behin espainiar eskenatokia onartu eta alderdi, zein lobby enpresarialek kontrolatutako hedabide pribatuen jarrera aldatzea zaila dela ikusita, “gure” hedabide publikoari begira jarri naiz. Nik ere finantzatzen baitut. Tira, goazen argudioetara:

  • ”Telezaborra euskaraz ere egin daitekeela erakustea hizkuntzaren normalizaziorarako aurrerapausoa itzela da’, dio batek segurki ironiaz. Zeren ironia finak ez badu lekurik esaldi horretan, akabo gara. Zoratu al gara? Ziur, esaterako, ekialde hurbileko exekuzio bat loop moduan jarrita, euskarazko hizkuntzaren normalizazioan aurrerapausoa litzatekeela? Zer demostratu behar dugu?
  • Gure jendarteko hurrengo belaunaldien erantzuleak geu gara, eta hezkuntza prozesu horretan sekulako eragina du telebistak. Badirudi, atzo idatzitako sarreran aipatu bezala, oso oker gaudela helburuak hautatzeko unean. Edukiak eta berauen balioak eta etika jomuga jarri beharrean, morboa lehia eta autodestrukzioa ipintzen baitira, audientzia lortzeko.
  • Ez dago EiTBko audientzia igoko duen kulturarik gugan, Kultura demokratikoa behar baita Euskal Herrian. Gainera aisialdia zapokeriak ikusten pasatzen badugu, are eta kultura demokratiko gutxiago izanen da. Hori ikasiko baitute gure seme-alabek.
  • Eta kultura demokratiko are gutxiago geratuko zaigu. Eta bukle bat horrela. Gran Hermano euskaraz ikusi arte, hori baita euskaldunek nahi dutena, eta “aurrerapauso bat baita euskararen normalizazioan”.

Utikan audientzia helburu izateari. Ez dut nahi EiTB akritiko bat, eta ez eta ere demostratu euskaraz eztakitze egin daitekeela, Gran Hermano, Mujeres y Hombres eta enparauak bezalakoxea. Noski egin daitezkeela euskaraz, a zer galdera. EiTBren heburuak kalitatezko edukiak sortzea izan behar du. Ez baitugu ahantzi behar hedabideek gizartearekiko duten erantzunkizunaz.

EiTB eta espektakuluaren apologia

16 pentsamendu “EiTB eta espektakuluaren apologia”-ri buruz

  • Jon Intxaurraga

    Egun on Nakor,

    Nik ez dut ulertzen euskaldunok daukagun joera, zeinak ingurukoengandik aldentzera bultzatzen gaituen. Orain dela mendebete, euskara purua osatzekoa zen helburua, orain, euskaraz egiten diren eduki “puruak” sortzea ei da, ordea. ETB1 kate publikoa izateaz gain, euskaraz egiten den telebista kate nagusia dugu (hegemonikoa ere esango nuke) eta katearekin gauza bi egin ditzakegu: jendea ETB1engana edo ETB1 jendearengana hurbildu. Euskadi Gazteak jendearengana hurbiltzeko ahalegina egin zuen eta arrakastatsua izan da apustua. Bada, euskal eta erdal hiztunak eduki oso antzekoak kontsumitzen dituzte eta audientziak hori besterik ez dute isladatzen. Niri ere BBC edo Canal + bezalako ETB1 izatea gustatuko litzaidake baina oso argi daukat Euskal Herriko gehiengoak ez duela bat egiten neure gustuekin.

    Ondo ibili

  • A. Osinalde 2014-10-02 10:22

    Urko Arisik dioenez, atzo ere EGURALDIA izan zen tarterik ikusiena


    Baina zenbat jendek ikusi zuen? Hauexek datuak Raitinga: 0’8 eta Sharea 2’5.
    Horrek esan nahi du, 18 lagun inguruk ikusi zutela eta mila telebistatatik 25 zeudela ETB1 ikusten. Horixe atzoko saiorik ikusiena. Horren azpitik beste guztiak, tartean audientzia erakartzeko egindako guztiak: ZUEK HOR ETA GU HEMEN, GU TA GUTARRAK, ITXUROSO…

    • Robin Food saioa estreinatu berri dute Tele5en, eta ETBn lortzen zituen ikusleen bikoitza lortu du EAEn. Saio berdin-berdina.

      Kontua ez da bakarrik saioa ona edo txarra den, baita marka propio bat lortzea ere urte askoren lanaren ondoren. Tele5 nik ez dut inoiz ikusten ez dudalako gustuko, baina marka jakin bat sortzea lortu du, eta EAEn jendeak gehien “erosten” duen marka da.

      ETB1ek ere marka bat eraiki du: Just for Laughs marka. Eta marka horren arabera ari da jasotzen ordaina. Ez da nahikoa bat-batean saio serioak egiten saiatzea, ze jendeak ez dauka ETB1 ikusteko ohitura eta, beraz, ez du kanal horren botoia sakatuko urrutiko agintean. Hori lortzeko, urte askoooootan egin behar da lan marka sortzeko.

      Beste egunean ETB1 piztu eta “Origin” filma ari ziren ematen. Ni flipatuta, ze aspalditik ikusi nahi nuen filma zen. Ez zitzaidan okurritu ere egin filmak euskaraz emango zituztenik ETB1en.

      Telebista pizten dudanean, kanal jakin batzuetara joaten naiz beti, badakidalako zer duten. Beste batzuk, berriz, ez ditut inoiz zapaltzen, ezta zapping egiteko ere. ETB1ekin jendearen artean ohitura hori sortzen ez bada, berdin dio bost urtetik behin benetako programen parrilla bat egiten saiatzen diren ala ez, ze ez dute lortuko jendea erakartzea.

      Amaitzeko, ez dut ulertzen euskaldunok zaborra ikustearen aurkako jarrera. Arazoa da
      ETB1ek ez duela telezaborra modu iraunkorrean sortzeko ahaleginik egin orain arte (Just for Laughs mutua aparte utzita noski). Ea oraindik aurrera txipa aldatzen duten eta ikusle kopuru dezenteagoa eskuratzen duen.

  • A. Osinalde 2014-10-02 10:23

    18.000 lagun inguruk, esan nahi nuen

  • Peru Dulantz 2014-10-02 10:41

    Zergatik ez ditu ETB1ek lortzen euskarazko irratiek lortzen dutena? Nire ustez, argi dago: euskarazko irratiek erderazkoen antzeko kalitate-maila eskaintzen dute. Horretarako ez da bitarteko gehiegirik behar. Horri esker, OHITURA sortu dute entzuleen artean. ETBk, berriz, gehienetan ez du lortzen kalitate-maila horietara iristea, bitarteko faltagatik batik bat; programazioa asko zabartu da, gora-behera ikaragarriekin, hutsunez betetako parrillarekin… jendeak ez du ohiturarik hartu telebista euskaraz ikusteko, edo galdu egin du.

  • Peru Dulantz 2014-10-02 10:59

    Eta ez dugu ahaztu behar ETBk erakunde bezala daukan paper erdaltzailea. ETB2 da ETB1ek daukan konpetidore natural eta kaltegarriena: gehienetan, ordutegi osoan, programa interesgarriagoa, aktualitateari lotuagoa eta hobea aurkitu dezakegu ETB2n ETB1en baino.

  • Juan Inazio Hartsuaga

    Gauzak ez dira hain sinple eta ereindako hazitik biltzen da gero beti. Zaborraren bidean barrena luzaroan ibili ezkero, zaborzaleak izango dituzu telebistari begira jarrita, eta gainerakoak beste zerbaitetan ariko dira. Bapatean eta ustegabean bestelako saio bat jartzen baduzu inor gutxik ikusiko du, horren ikuslegaiak aspaldian uxatu dituzulako telebista aurretik. Eta lehen saio parean oinarritzen bazara, segi ala bertan utzi erabakia hartzeko, kalitateko ezerk ez du inoiz aurrera egingo. Enpresa berriek, arrakastatsu direnean ere, dirua galdu ohi dute lehen urte parean, merkatuak haiek eta haien produktuak ondo ezagutu eta atseginez kontsumitzen hasi bitartean, Zaborrik merkeena saltzen duen hiper batean bapatean delikatessen batzuk jartzen badituzu apaletan, bertan egongo dira ukitu gabe hurrengo astean, Baina horrek ez du esan nahi delikatessen horiek saldu ezin direnik eta inork ere erosten ez dituenik gizartean. Denbora behar da, erostungaiak hiper horretan eros daitezkeela ohartu arte. Denbora eta epe luzerako estrategia. Tranpa da zaborzaleentzako programazioa luzaroan egin eta gero, kalitatezko programak audientziarik ez dutela argudiatzea. Eta tranpa da halaber aitzakitzat jartzea euskal gizartea espainiar gizartearen oso antzekoa delako, eskaini behar dela antzeko telebista. Ez al da egiago alderantzizkoa? Alegia, aspaldian telebista eredu bera eskaintzen zaielako gero eta antza handiagoa dutela biek? Duela hogeita hamar urte ETBk BBC hartu balu eredu, gaur diren bezain antzeko izango al lirateke biak?

  • Peru Dulantz 2014-10-02 12:24

    Haurren artean ere erdarazko kateak nagusi. EAEko iraileko datuak ehunekoetan:

    Clan 2, Boing 1,5, Disney Channel 1; ETB-3 0,8

    Erdarazko haurrentzako kanalak: 4,5
    Euskarazkoa: 0,8

    • ETB3 euskaraz da… segun eta non. Gure agintariek erabaki omen zuten beste hizkuntza batzuk “ere” ikasi behar zituztela gure haurrek (hain ongi dakite euskaraz), eta orain ETB3ko saio asko jatorrizko hizkuntzan ematen dira modu lehenetsian. Ez, ez pentsa ingelesez denik… Doraemon japonieraz, etab. Telebista piztean ETB3 osorik euskaraz ikusteko aukera bakarra telebistaren ezarpenak aldatzea da… baina hori ere ezin da egin telebista marka batzuetan.

      Gu bai modernoak, europarrak garenez beste hizkuntza batzuk ikasi behar ditugu. Non eta, ETB1en edo ETB3n. ETB2 ezta ukitu ere. Zer esanik ez gainerako espainiar kateak. Klaro, espainiarrak ez direnez modernoak…

  • Bastante konforme nago bai artikulu nagusiaren hariarekin, bai Asierrek eta Peru Dulantzik esandako gauza askorekin. Motzean, kalitate-parametro batzuen artean oszilatuko duen programazio-ildoa taxutu, eta epe ertain-luzerako akordioa lortu hori gauzatu ahal izateko modu iraunkorrean. ETB1ek iparra zeharo galdua zuen, eta ez da egun batetik bestera errekuperatuko. Entretenimendu-telebista beharko da (telezaborra izatea gradu-kontua besterik ez da), baina bestelako edukiak ere bai. Eta eskaintza hori modu iraunkorrean egin beharko da, taldeko erdal nahiz irrati telebistetan egiten den bezalaxe. Harrituta nago zeharo, Bilboko makroegoitza ikusita, dauzkaten baliabide teknikoak etab. ikusita, inoizko telebistarik kaxkarrena dugulako EAEn.

  • Amonamantangorri 2014-10-03 12:56

    “Espektakuluaren apologia” izena du goiko artikuluak. Niri goiburu hori “Espektakuluaren demonizazioa” iruditzen zait. Euskaraz espektakulu eta entertainment ona, kalitatezkoa nahi nituzke nik, ez orain dagoena.
    .
    ETB1ek beste kateen telezaborra imitatzea ez zait ongi iruditzen, aipatutako arrazoiez gainera, oker egon naiteke, baina iruditzen zait besteek eskaintzen duten produktuaren imitazio bat eskaintzen baduzu baliabide tekniko eta ekonomiko gutxiagorekin, gizon-emakume itsusiagoekin, grazia askoz gutxiagorekin, eta gainera, hizkuntza minorizatu batean… publikoak produktu originala nahiago izanen du.

    Behin kazetari batek -langabezian dagoena, prefosta- azaldu zidan zergatik diren orain hainbeste “debate” eta elkarrizketa saio telebista kate guztietan: nagusiki, merkea delako. Horrelako programetan ez da ia gidoilaririk ez antzezlerik behar, eguneko gaiez mintzatzen direnak bere kasa inprobisatzen aritzen baitira, eta maiz, ez edozein kontutaz aritzen dira puta idearik izan gabe; ez zaio kazetari plantilla bati ordaindu behar gaiak sakonki ikertzeko, ezta erreportajeak egiteko talde tekniko bat ere, eta abar. Gauza bera gertatzen da realityekin.
    .
    Arazoa ez da espektakulua bai ala ez. Espektakulu ona nahi nuke nik.

  • Euskaldunok telebista ikusteari uzteko momentua da agian. Ikusten duguna aukeratzeko momentua da. NFEkoek ETB interneten ikus lezakete, nola jarri jakingo balute, adibidez.
    .
    Aukera izateaz gain, oro har interneten topatzen duzun dokumental, filme, marrazki bizidun… hobeagoa da telebistako zabor guztiarekin alderatuz
    .
    Agian, momentua da euskaldunok elkartu eta interneten doako kanal bat egin dezagun. Kalitatezko euskarapen, saio eta filmeekin; eta baita ere edonork egindako saio, filme labur eta abar izango dituen atal bat. Kalitatea eta dibertsiatea elkartuko genituzke, eta nahi duenak nahi duena ikusi nahi duenean edozein herrialdetan. Zentsuratik at.
    .
    Hori bai, horretarako web diseinatzaile onak, kazetari zentimo kontatzailerik ez, eta euskaldunon (kalitate minimozko) parte hartzeko borondatea beharko genuen. Hauek ez ditugu eta beraz ezin da egin.

  • […] Nakor González, ZuZeu.eus, 2014-10-02 EiTB eta espektakuluaren apologia […]

  • oso debate interesgarria ekarri duzu webera, Nakor, eskerrik asko! orokorrean zuk esandakoarekin bat nator.
    Oso adoz baita Goobirekin (Euskaldunok telebista ikusteari uzteko momentua da agian), eta hori da nire jarrera. Irrati entzunle gisa sufritzen dut gehiago Nakorrek azaltzen diguna: euskadi gaztea? LOs 40 gustoko ez, eta euskadi gaztea gutxiago. Niretzat musika entzuteko erreeferentzia den irrati bat Radio3 da, gaztelaniaz den arren, kalitatea eskaintzen dutelako, eta kalitatea bilatzen dudalako, “musika entzun nahi dudanean”. Ados beraz, Jon-ekin ere (Niri ere BBC edo Canal + bezalako ETB1 izatea gustatuko litzaidake baina oso argi daukat Euskal Herriko gehiengoak ez duela bat egiten neure gustuekin.)
    Debatea interesgarria beraz, eta nire aldetik zerbait aportatzearren, filmeen inguruan zera esango nuke: zinemaren aldeko apustua egitekotan, izan dadila jatorrizko bertsioan. Ez dugu imaginatzen “bikoiztuta” dagoen kantarik, eta ez genuke bikoiztutako (euskara, gaztelania) filmeekin konformatu behar. Zinemaren inguuruko programa potente bat egin nahi dela ETB1ean? pelikualk jatorrizko bertsioan eskainita ere, pelikularen aurkezpena, hausnarketak, elkarrizketak egin daitezke euskarazko saio batean. Eta euskarazko pelikulei ere (kalitatea ardatz hartuta) bere lekua egiteaa saio horretan, noski.
    ala ba, jarrai dezala debateak!! gustura nabil goikoan irakurtzen!

  • barkatu goiko akats ortografikoak, ADOZ eta holako batzuk kolatu zaizkit azkar idatzi eta ez errepasatzearren..

  • […] jartzen dituena, madarikatua askatasun hori! Eta madarikatuak baita domatuta dauden gure burmuinok. Ezaguna da gai hau ZuZeun, EiTBren ereduaren inguruan egindako eztabaidetan aipatu izan da behin eta berriz. Zer da guretzat […]

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude