Egurra ezker espainolari
Egurra ezker espainolari –
Axola ez badizue, utz iezadazue Hibai Arbide kazetariaren txio batekin hasten. Gustatu zait-eta. Honelaxe dio: “Zinez argia zara eta zure analisiak bikainak dira, baina zure hautagaitzak ez du Tato* ere konbentzitzea lortzen. Agian, bada ordua jakin dezazun hauteskundeetako gakoa ez dela arrazoia izatea”.
Yanis Varoufakis politikari greziarra zuen buruan Arbidek hori idazterakoan. Izan ere, Varoufakisek porrot galanta izan zuen igandeko Europako hauteskundeetan. Greziarra izanagatik ere, Alemanian aurkeztu zen, han aukera gehiago izanen zituela pentsatuta, eta botoen %0,3 baino ez zuen lortu.
Eta Arbidek Varoufakisen gainean errandakoa aplika dakioke sektarismoz eta egolatriaz jantziriko ezkerreko edozein mugimenduri. Eta, bai, bai, zuek guztiok buruan dituzuen horiek ditut neuk ere buruan: Nafarroako Aldaketaren gobernuetan nahitaezko zutabe osatzen zuten ezker espainoleko taldetxo horiek guztiak. Podemos eta Podemosen frankiziak, badakizue. Atzeguardiarik gabeko abangoardiatxo horiek.
Ados, ados. Dozenaka faktorek ekarri dute Desaldaketa, duela lau urte ere dozenaka faktorek Aldaketa ekarri zuten modu berean. Eta, ados, ados, ez da sobera dotorea halako kolpea jaso duenari bertze kolpe bat ematea, eta ez du zentzu handirik gutxi gorabehera gertu duzun esparru ideologiko bateko taldeak, aurrerantzean aliatuak izan beharko luketenak, egurtzea.
Baina zer nahi duzue erratea. Ni ez naiz argia. Nik ez ditut analisi bikainak egiten. Nik ez dut Tato konbentzitu behar. Eta nik ez dut arrazoirik.
[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2019ko maiatzaren 28koa]
Aranzadiko Zerrendaburua, Andoni, laguna dut. Asko estimatzen dut, militante paregabea, zintzo eta konprometitua. KEM-MOC mugimendu antimilitarista aritu ginen gehienok aktibo jarraitzen dugu nola edo hala; eskertzekoa da ibilbide koherentea. Baina…politika instituzionalera igarotzen denean, ondo baino hobeto aztertu behar dira jokuzelai horren baldintzak, aukerak eta mehatxuak eta bistan da lagun hauek ez dutela asmatu.
Eta Tato delako hori zertara ote dator?
Neronek ere ezagutzen dut. Erdalduna. Militante, Zertan? Antimilitrista izateak ezer berezirik al dakar? Más ehpalol que un botijo. Pero antimilitarista. Hori, definizio hori zer ostia da? Jokuzelaia? Ez ba! Bada garaia, aspaldi egiaren aitortzeko, umemoko izateari uzteko.
Espainolista, ezkertiarra izanda ere, espainolista da azken finean. Geure herriaren etsai. Utikan jende hori