Kode-poesia, edo kode eta poesiaren arteko hibridazioa

Kode-poesia, edo kode eta poesiaren arteko hibridazioa –

Kode-poesia irakurtzen duzun momentuan, zer datorkizu burura? Ezaguna egiten al zaizu?

Duela gutxi arte kontzeptu ezezaguna zen kode-poesia niretzako. Fakultatean kodea ahalik eta txukun eta argien mantentzearen garrantzia azaldu ziguten. Horretarako zergatia kode hori ia ziur etorkizunean berriro aldatu beharko genuela zen. Kode hori txukun eta irakurgarri mantenduta, errebisatu behar genuen hurrengo aldian errazagoa izango zen egindakoa ulertzea. Hortaz, txukuntasunaren arrazoia ez zen estetikoa, pragmatikoa baizik, programazioa helburu praktiko bat lortzeko modua zelako.

Duela urte t’erdi Belen Garcia Nietori egindako elkarrizketa hau irakurtzean izan nuen lehenengo aldiz kode-poesiaren berri. Elkarrizketa horretan azaltzen du programazio lengoaiak erabili daitezkeela edozein gairi buruzko poesiak egiteko (informatikaren inplikazio etiko eta politikoez ere jarduten da).

Labur azalduta, hauek dira kode-poesiaren ezaugarriak:

  • Programazio lengoaia bat erabilita idazten dira, eta kode-poesiak aukeratutako lengoaiaren sintaxi eta arauak jarraitzen ditu. Edozein lengoaia izan daiteke, baita sasikodea ere.
  • Idatzitako kodeak programazio lengoaiaren sintaxia jarraitu arren, ez da beharrezkoa funtzionatzea. Hau da, ez du zertan emaitza bat eman.
  • Errimatua izan daiteke, baina ez da beharrezkoa.
  • Luzera eta gai librea.

Programazio lengoaiak orokorrean ingelesetik eratorriak dira, eta bertatik hartzen dituzte lengoaia egituratuko duten hitzak. Horrek naturalagoa egiten du kode-poesiak ingelesez idaztea, baina beste edozein hizkuntzatan ere egin daiteke, euskara barne. Bi hizkuntzen arteko nahasketa bat izan daiteke, non programazio lengoaiaren berezko hitzak ingelesez dauden, eta gainontzeko guztia euskaraz. Kode-poesia honetan, esate baterako, ingelesez dauden PHP lengoaiaren berezko hitzak eta euskarazko hitzak nahasten dira:

Kode-poesia, edo kode eta poesiaren arteko hibridazioa

Azalpen laburra: Poesia eta programazioa gustuko baduzu, probatzeko gogoa duzun bitartean, parte hartu kode-poesia laborategian.

HTML itxurako beste kode-poesia honetan, ordea, dena euskaraz da:

Kode-poesia, edo kode eta poesiaren arteko hibridazioa

Azalpen laburra: Igande honetako (maiatzak 26) hauteskundeetan bokal bezala aukeratuak izan direnak, ezin mendira joan.

Bi adibide horiek sinpleak dira, baina nahi bezain besteko sakontasuna eman ahal zaio.

Euskarazko kode-poesiak ematen dituen aukerak deskubritzeko asmoz, kodepoesia.eus webgunea argitaratu dugu. Webgunea esperimentazio laborategi bat da, gogoa duen edonork nahi bezain beste ekarpen bidaltzeko pentsatua. Bidalitako kode-poesia horiek jaso ahala argitaratuko dira, interesa duen orok ikus dezan, eta guztion artean kode-poesiaren aukerak ikasteko.

Zuk ere parte hartu nahi baduzu, bidali zure kode-poesia! Ez dago kode-poesia egiteko modu zuzen edo okerrik, denon artean ikastea da helburua. Eta lotsa ematen badizu, pseudonimo batekin ere bidal dezakezu. Nork uste duzu idatzi duela ba Parte hartu! izeneko kode-poesia? ?

Esandakoa, kodea eta poesiarekin jolasteko gogorik baduzu, kodepoesia.eus da zure jolastoki berria.

P.D:Interesik baduzue, artikuluan aipaturiko Belen Garciaz gain gaiaren inguruko hainbat egitasmo egin dira ingelesez:

Kode-poesia, edo kode eta poesiaren arteko hibridazioa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.