'Egunkaria'-ren aldeko manifestaldia komunikabideetan

OTg3

El Paísen, EAJko buruak bertan egotea iruditu zaie aipagarriena. ‘Más de 20.000 personas exigen la absolución en el ‘caso Egunkaria’‘, izan da gertakariari ipini dioten titularra.

Miles de personas marchan en Bilbao en apoyo a los procesados de Egunkaria’ titularra, ordea El Mundoren kasuan.

Toki txikia eman dio, ordea, atzo Bilbon gertatuari. Euskal Herriko atalaren baitan, edizio digitalean, aurretik jarri ditu honako albisteak: Munillaren izendapenarekin sortu den eztabaida, tenperatura baxuak, EAJk PSEri eta Patxi Lopezi egindako kritikak, istripu baten berri ematen duen gertakaria, Espainiako gobernuak ETAri “erakunde terrorista” deitzeko eginiko eskaria, Covitek legebiltzarrera egingo duen bisita edota, Patxi Lopezen bidaia ofizialak Brasil eta Shangaira. Garrantzitsuagoak iruditu zaikizko nonbait, horiek guztiak.

Garrantzia PSE eta PP ez joan izanari eta EAJren presentziari eman dio El Mundok. Bertan izandako gizarte eragileen hitzak ere bildu dituzte, Joan Mari Torrealdaik amaierako hitzaldian esandakoak bezalaxe.

La Razonek, oso gutxi landu du berria. ‘Marcha en Bilbao a favor de “Egunkaria”’ titularra eman dio eta bertan izan ziren politikarien zerrenda egitera mugatu da.

Publicok ere ez du edizio digitaleko azalera ekarri, are gehiago, prioritate oso txikia eman dio berriari. ‘Miles de personas marchan en Bilbao a favor de los procesados de Egunkaria’ titularra ipini diote. Azpititularrean Urkulluren hitzak bildu dituzte: “Guztia ez da ETA”. Eztabaida sortu duen albistea, behinik behin, izan da, iruzkin asko egin baitituzte irakurleek.

Gertuago. Honelaxe tratatu dute informazioa inguruko komunikabideek:

Eguraldia dute Eitb-n albiste nagusi uneotan eta hotz eta elurteen azpian ageri da Egunkari auziaren berria. Juan Mari Torrealdairen hitzak ekarri dituzte titularrera: ‘Absoluzioa, injustizia eta bidegabekeria konpontzeko era bakarra‘.

El Diario Vascok hauxe dio. Noticias de Navarra egunkarian honela eman dute albistearen berri.

‘Egunkaria libre!’ aldarrikapena ekarri du Deiak titularrera.

Azkenik, ezin aipatu gabe utzi, ABCk titularrerako hautatu dituen hitzak: ‘El PNV se echa a la calle con Batasunos en defensa del “Egunkaria”‘.

Egunkaria
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Zer duzu buruan “'Egunkaria'-ren aldeko manifestaldia komunikabideetan”-ri buruz

  • Pariseko komunikabideetan fitsik ez, ez bada hau, Le Monde egunkarian. Bilboko berriak, Madriletik idatziak, telebista begiratuz eta egunkariak irakurriz.

    19.12.09 | 20h01
    Espagne: manifestation de soutien à des responsables d’un journal basque

    Des milliers de personnes ont manifesté samedi à Bilbao (Pays Basque espagnol) pour soutenir cinq responsables d’un journal en langue basque, Egunkaria, jugés pour des liens présumés avec l’organisation indépendantiste armée ETA.

    Les manifestants ont défilé dans les rues de Bilbao, le centre financier du Pays Basque (nord de l’Espagne), derrière une large banderole noir et blanc sur laquelle on pouvait lire “Liberté pour Egunkaria”, selon des images diffusées à la télévision.

    En février 2003, la police espagnole avait fermé le journal Egunkaria – mot qui signifie “journal” en langue basque – et arrêté les cinq responsables de la publication, dont le rédacteur en chef.
    Leur procès a commencé au début de cette semaine à Madrid devant l’Audience nationale, la plus haute instance pénale espagnole.
    Selon les autorités espagnoles, Egunkaria a été créé et financé par l’ETA qui s’en servait pour blanchir de l’argent obtenu grâce à des enlèvements et à propager l’idéologie du groupe armé.
    L’organisation ETA est tenue pour responsable de la mort de plus de 800 personnes en 41 ans de lutte armée pour l’indépendance du Pays Basque dans le nord de l’Espagne et le sud-ouest de la France.
    Trois anciens dirigeants du gouvernement régional basque – Juan Jose Ibarretxe, Jose Antonio Ardanza et Carlos Garaikoetxea – de même que plusieurs écrivains basques connus ont pris part à la manifestation, selon l’édition online du quotidien El Mundo.

    http://www.lemonde.fr/web/depeches/0,14-0,39-41223578@7-58,0.html

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude