San Tomas jaiak han eta hemen

OTkw

San Tomas eguna da gaurkoa eta Euskal Herriko hainbat herrietan zehar zabalduko da gaurkoan txistor usaina. Ospakizunak ere han eta hemen izango dira.

Baserritarrak beren lurren jabeei produktuak saltzera jaisten ziren eguna zen, San Tomas eguna. Azokan lortutako diruarekin txerria erosten zuten askok eta askok. Txerria hazi eta hiltzerakoan txistorra egin ahal izateko.

Egun ere baserriko produktuekin azokak jartzen dituzte hainbat herritan.

Baserritarrez janzteko ohitura ere izaten da egun honetan. Sagardoz, ardoz eta txakolinez bustitako eguna izaten da gaurkoa. Festarako aitzakia ederra.

Animalia erakusketak badira. Aurten Leitzatik ekarritako Igone txerria ikusi ahal izango dute Donostiara hurbiltzen direnek.

Irudia | Txerria | gato azul | Creative Commons By SA

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.