Egigurenen liburua itsas-lamiaren doinu berria

Egigurenen liburua itsas-lamiaren doinu berriaEz dut uste Egigurenen liburua irakurriko dudanik eta irakurri gabeko lan bati kritika egitea batere txukuna ez dela jakin arren, lerro batzuk egitera ausartu naiz, dagoneneko liburuaren gako nagusiak plazatu baitira.

Egigurenek eta PSEko beste militante batzuek, aspalditik, PSOEren barruan ustezko korronte “vasquista” bateko buruak direla sinarazi nahi izan digute. Taktika hori oso baliagarria izan zaie zenbait herritan, izan ere, etiketa estetiko hori dela medio, hainbat alkate urte luzez aginte makilari eutsi ahal izan diote. Etiketa huts horretik arago ez dut inoiz mamirik ikusi ordea.

Aitortzen dut” vasquista” hitz horrek zer esan nahi duen ulertzeko zailtasunak ditudala. Bai PSOEren ahotik ateratzen denean, baita Nafarroa Garaiko ezkerreko beste sektoreen eztarritik aditzen dudanean ere. Ez dakit “vasquista” horrek euskalzalea esan nahi duen, euskal naziotasuna onarpena dakarren, edo elastiko baterako lelo koloretsu baterako ikurra ote den. Oraingoan , Egigurenek, beti erne, “navarrista” adjetiboa ere gehitu dio, pitzadura berri batzuk hedatzeko parada duela ohartu baita.

Prentsaren bidez politikari aizarnatarraren lelo berri batzuk ezagutzeko aukera izan dugu. Zer esanik ez, horietako batzuk interresgarriak dira. Gehiago esango nuke, bota dituen argudioetako batzuk tentagarriak dira ezkerreko euskal independentismoa berritzeko interesa dugunontzat: Nafarroako zentralitatea, PNVren diruzaletasuna eta neozentralismoa, sektore berrietara iristeko beharra, lurraldetasunaren garrantzia…Aldiz, susmo txarra ere hartu diot bere burutazio berriari, izan ere, beste garai batzuetan ere, Egiguren jaunak kanta gozuekin etorri zitzaigun, itsas-lamia balitzan, ezkerreko independentismoak Zapaterorengan konfiantza izan behar genuela esanez.

PNVren azkeneko kartutxoa erabiltzen ari zelarik( Ibarretxeren proposamenak) Egiguren solaskideak Madrilera begiratzeko proposatu zuen. Ezker Abertzalearen gidaritza politikoak sinestu nahi izan zion, eta geroztik, hainbat sektoretan Egigureren hitzek ,azti baten iragarpen moduan, oihartzun zabala izaten dute.

Haatik, Egigurenek ez du sekula inolako sektorerik ordezkatu. Euskal Herriko PSOEko militante euskaltzaleak 1937ko lubakietan hil ziren gudarien ondoan. Franco hil ondorengo PSOE beste alderdi berri bat izan zen, Catalunyako PSCrekin antzik ez duen PSOEren sukurtsala, alegia.

Egigureni , berriz, ezin diogu ukatu ausardirik. Aurreko fase politikoan, non jardun politikoa egiteak benetako arrisku larriak erakartzen baitzituen (orain batzuentzat ez dira bukatu) , bere rol hartzea ez zen erraza, beste politikari franko askoz erosoago ibili dira arrisku eta konpromiso guztietatik at. Baina ausarta izateak ez du sinesgarritasunik ematen eta orain, berriz ere, Loiolako prozesuaren garaietan bezala, Egigureren proposamenak liluratu, despistatu eta zorabaitu nahi gaituen itsa-lamien kanta gezurtia da.

Ezkerreko independentismoak sektore berrietara iristeko premia du. XXI.mendeko independentismoak bere propsamena berritu behar du, baina beharrezkoa den hazkunde hori ez da iritsiko aurreko fasea kudeatu duten bi alderdi nagusiekin balizko akordio estrategikoren menpe jartzen bada.

Erretiroaren atarian dagoen politikari profesional baten hitzei hauspoa eman beharrean, ezkerreko independentismoak bere begirada beste lekutara bideratu beharko duela uste dut. Euren herriak independentziaren bidean jarri dituzten eragileengana so egiten, sistema sozioekonomikoa iraultzeko ahaleginetan ari diren proposamen berritzaileetara, ezkerreko sektore berrietara iristeko gaitasuna izan duten indar soziopolitiko independentisteengana…PNV eta PSOEren politikariekin inora eramango ez gaituzten biribilgunetan galdu aurretik, mintza gaitezen gure herrikideekin eta tresnak sor ditzagun aldebakarretasunetik independentziara eta eraldaketa sozioekonomikoaren bidean jarriko gaituen jardunari ekiteko.

Egigurenen liburua itsas-lamiaren doinu berria

Donostiarra Pasaiaratua.

8 pentsamendu “Egigurenen liburua itsas-lamiaren doinu berria”-ri buruz

  • Lehendakaria eta 12 ministroak - Andoni Errazkin Beratzadi 2014-04-12 18:30

    Agur Patxi Azparren jauna:
    ///
    Zure iritziarekin ez naiz bat etortzen. Jesús Egiguren jauna EAEko ezkertiar kolonialista bat da. Osoki koherentea da burutu duen proposizioa. Aunitzez ere definituagoa hainbatena baino. Ez da inolako lami-kantua. Gizasemea zintzoa da. Bera ez da soberanista. Bera ez da estatalista. Bera ez da konstituzionalista. Bera ezkertiar kolonialista da. Berak baskismoaren eta nabarrismoaren sinkretismo bat proposatzen du. Sinkretismo hori ez da berria. Alde batetikan, baskistak egon dira. Bertze alde batetikan, nabarristak egon dira. Nabarroa (NFEa) Euskaria (EAEa) da erraten zen 1970.eko hamarkadan, eta 2000.eko hamarkadan Euskaria (EAEa) Nabarroa (NFEa) da. Hori guztia lehenaldia da. Bukatu da. Sinkretismo berriak hau erraten du: Nabarroa nabarron lurraldea da, eta Euskaria gure nazio kulturala. Honi dio Jesús Egiguren jaunak beldur gehien. Alegia, Augustin Chao jaunaren eta Juan Iturralde jaunaren eta Sabino Arana jaunaren sintesia. Jesús Egiguren jaunak erraten du Bizkaia haundia ahantzi egin behar dela, baina Sabino Arana jaunari, eta bere nazionalismo arrazistari, Federico Krutwig jaunak egin zion kritika, eta nazionalismo linguistikoa proposatu zuen. Hau guztia nik sintetizatu nuen 2006-2007 ikasturtean, eta, noski, korronte ideologiko guztietatikan egotzi ninduten. Jesús Egiguren jaunak idazten duen hori orain zazpi urte proposatu nuen, eta froga gisa 2013ko udan Zu Zeu orainkarian eskegi nituen artikuluak dira. Jesús Egiguren jaunak proposatzen duen hori legitimoa da, eta koherentea: bera ezkertiar kolonialista da. EHBildu den koalizioak anbiguitatea erabiltzen du, bere proiektua Espainiako Estatu inperialaren 3. Errepublika delakotz. Nik arras ongi dakit zer den estatalismoaren bidea urratzea. Adibidez, jada, 2010-2011 ikasturtean artikulu hau argitaratu zidan BERRIA egunkariak:
    http://paperekoa.berria.info/iritzia/2011-05-07/010/002/ezezabsurdoa_naiz.htm
    ///
    Patxi Azparren jauna, nik ez diot Jesús Egiguren jaunaren proposizio kolonialistari inolako beldurrikan. Are gehiago, nik bera Euskal Herriko Estatuaren lehen gobernuaren ministro nagusi izendatuko nuke. Lehendakaria: Arnaldo Otegi jauna. Horrela, ministroak 12 lirateke. 4 PADkoak. 4 NFEkoak. 4 EAEkoak. 6 gizon. 6 emakume. Adibidez, EAEtikan Jesús Egiguren jauna, Oscar Matute jauna, Jone Goirizelaia anderea eta bertze emakume bat. Adibidez, NFEtikan José Luis Uriz jauna, Idoia Nieves anderea, Pernando Barrena jauna eta Uxue Barkos anderea. Adibidez, PADtikan Antxon Lafont jauna, Frédérique Espagnac anderea, Frantxua Maitia jauna eta Aurore Martin anderea. Hau izanen litzateke Nabarroko Euskal Hiriaren Lehen Politeiaren gobernu ideal bat. Zer iritzi duzu, Patxi Azparren jauna?
    ///
    Bertzalde, Arkhitektoon Biltzarrean zure lana, batzarren ingurukoa, irakurri genuen. Zu eta Pablo Sastre jaunak batzarren inguruan idatzi duzue. Ni hondarribiarra naiz, eta nire haurtzaroa eta nerabezaroa Donapaleun eta Beran nahiz Zarautzen iragan nituen. Ondorioz, PADko eta NFEko nahiz EAEko airea dut. Ni mugatar bat naiz. Mugaz haratagoko jendea sobera frantziarra nahiz sobera espainiarra iduritzen zait. Hau erran nahi dut ni “biltzarra” hitzarekin ohituta nagoelakotz. Argi bidean, “batzarra” hitza EAEkoagoa da.
    ///
    Hala ere, batzarrak auzo, herri eta hirietan, eta biltzarrak eskoletan eta fakultateetan. Guk, Arkhitektoon Biltzarra, Donostiako Arkhitektura Eskolako idiosinkrasiaren baitakoak gara. Guk gure buruok lehen biltzar meritukratiko konstituientetzat dugu. Gu Nabarroko Euskal Hiriaren Lehen Politeiaren alde gaude, eta PADa eta NFEa nahiz EAEa konfedera daitezen nahi dugu. Hau da gure nahia, eta borondatea.
    ///
    Info:
    https://www.facebook.com/arkhitektoonbiltzarra.architectsassembly?fref=photo
    ///
    BOTERE OSOA BATZARREI!!!
    BOTERE OSOA BATZARREI!!!
    BOTERE OSOA BATZARREI!!!

  • patxi azparren 2014-04-13 11:07

    Egun Andoni:
    Zintziliatu duzun lotura ezin dut ikus, barka.
    Egigurenek aspaldiko gai baten inguruko hautua egiteko erronka egiten duela ematen du: lurraldetasuna ala burujabetza. Promosamen pozoindua, independentziaren aldeko mugimendua, grina eta gogoa apaltzeko egindako proposamena eta zoritxarrez hainbat politikarik jan nahi duten amua.

  • Ez dut uste Patxi Azparrenen artikulua irakurriko dudanik eta irakurri gabeko lan bati kritika egitea batere txukuna ez dela jakin arren, lerro batzuk egitera ausartu naiz, dagoneneko artikuluaren gako nagusiak plazatu baitira.
    Ba, tira, horixe.

  • Vasquismoaren balioa
    Gezurra badirudi ere, EAEn adostasun handiak daude PPtik Bildu-ra: denak dute beren burua baskotako, denek dute beren banderatzat ikurrina, denek uste dute euskarak leku bat izan behar duela (beste kontu bat da zer leku) Administazioan, hedabideetan, hezkuntzan…
    Halakorik ez dago Nafarroa Garaian. Jende asko bizi da Sorian biziko balitz bezala: ez dute euskararekin kontakturik ez familian, ez eskolan, ez hedabideetan… Ezta euskal identitatearen inolako transmisiorik ere. Horrelako egoera batean, inportantea da “vasquismoa”: halako jarrera zehazgabe bat, euskara eta euskal kultura propiotzat dituena, batzuengan indartsuago, beste batzuentzat ahulago, batzuengan “politikoago”, beste batzuengan ez… Aldeko asko behar ditugu, inor ez dago sobran!

  • “Naparroan”:
    Kultur arloan diozunarekin bat nator, baina Egigurenen proposamena politikoa da eta kritika arlo politikoan mugatu dut oraingo honetan.

  • Jesus Egiguren= Bere burua euskal herritartzat baina ez euskaditartzat eta euskera dakien baina inposatzerik nahi ez duen eta esistitzerik nahi ez dauan estatu euskaldun baten hiriburua Nafarroan egotea nahi duen, baina aldi berean española ere ez dan eta batez ere independentziaren aurka dagoan ezkertiarra.

    KAKA!

    Nik Egiguren ikusten dudan bakoitzean, tipoa psikiatriko batera eramateko moduan dagoala sentitzen dot. Baina gero, esaten dituanak pentsatzen jarri eta tontakeria gutxi darabilela ulertzen dot.
    “YO NO SOY INDEPENDENTISTA Y ESTE PAIS SERÁ INDEPENDIENTE CUANDO LOS NO INDEPENDENTISTAS LO QUERAMOS ASÍ.”

    Txarrena da, herri honetako sektore bat engainatzeko bitarteko ederra dala.

    Harrapeik hori!!!