Egia eta eraginkortasuna
Egia eta eraginkortasuna
Euskal Herriaren independentzia egikaritzeko ahaleginean hainbat ikuspegi elkar trukatu dira azkeneko hilabete hauetan han eta hemen, aldez edo moldez. Ezaguna da independentzia nahia jendartean zabaltzeko intentzioz diskurtso berriek tira-bira bat baino gehiago hauspotu dutela zenbait sektoretan. Batez ere, euskalgintzaren esparru batzuetan eragin du ziztadarik mingarriena. Euskara edo Euskal Herriaren historia, kultura, edo dena delako hori independentziarako bidean nahikoa argudio ez delako, antza. Hori diote gela haizatzera datozen haize freskoek.
Hartara, bereizketa fin askoa egin zuen lehengoan Mario Zubiagak Gara-n, independentzia borondatetik hautematen dutenen ikuspegia dago batetik, eta independentziarenganako jarrera interesatua dutenen ikusmoldea, bestetik. Horregatik, Zubiagak zioen borondatean oinarritutako independentzia nahitaezkoa zela, bai, baina ez zela aski. Gehiengo batetara ailegatzeko independentzia interes koiunturaltzat daukatenen ekarpena ezinbestekoa litzateke. Hala, puri-purian dagoen ika-mika honetan nabarmentzen dira bi kontzeptuok: egia eta eraginkortasuna. Unai Apaolazak idatzitako artikulu batean adierazten da bi kontzeptuen arteko aldea.
Independentziaren eztabaidaren ertz batean daudenek egian oinarrituta aldarrikatzen dute euskal estatua: hizkuntza, historia, kultura, zereko zera hori. Eduardo Apodakak anomalia deituko lukeena. Beste bandokoek, aldiz, hala deitzerik baldin badago, egia alboratu eta eraginkortasunaren pean lan egitea lehenesten dute. Independentziaren desioa hedatzeko jendeari balizko euskal estatua sozialki justuagoa, aurreratuagoa, hobea izango litzatekeela adieraziz. Jai dago, bestela!
Nire iritziz ere funtsezkoa da bi kontzeptuak uztartzea independentzia lortzeko. Egia eta eraginkortasuna ardatz dituen independentzia aldarria ikusten dut guztien artean baliagarrien. Egia hor dago, edo egia erdia: hizkuntza, historia, kultura, herria. Ez da nahikoa, ordea! Gutxiengoa gara, zoritxarrez. Independentzia zaleak biztanleen artean nagusi izateko jendea konbentzitzea falta da. Euskal estatua eraginkorra izango litzatekeela erakutsi behar zaio gizarteari.
Egiaren eta eraginkortasunaren arteko lankidetza, baina, zaila izango da. Zaila izango da biek pisu bera eramatea prozesu osoan, susmoa baitut egungo gizartearen aldartearekin eraginkortasunaren aldera eroriko ote den balantza. Izan ere, indibidualizazioa laudatzen duen gizarte honek independentziaren alde kristorenak egingo ditu mespretxurik latzenak adierazten dizkion aldi berean, komenientziaren arabera beti ere. Gainera, eraginkortasunaren izenean hitz egiten baldin bada euskararenak egin du, euskara ez baita eraginkorra. Xabier Amurizak Euskadi Irratian esan bezala, latina izan zena bihurtzeko arriskuan dago euskara. Eraginkortasunetik urrun, alegia.
Era berean, egia zurrunegi babesteak nazionalismorik okagarriena azaleratzea lekarke. Ez da eskuzabala nor bere herria, hizkuntza, kultura hoberena dela pentsatzea. Neurria hartu behar zaio egiari, sineskeria hutsera mugatu gabe. Arrakastarako bidaiderik egokiena oreka izan ohi da, aurkitzen zailena ere bai, akaso. Horretan dago grazia!
Batzuk lan handia hartu dute nazioaren askatasunak ez duela zer ikusirik “sozialki justuagoa, aurreratuagoa, hobea ,…” horrekin.
Noiztik ? Zergatik hainbeste tematu ?
Nazio zapalkuntza ukatu beharra dago ” testuinguru liberal-demokratikoan ” bizi garela esan ahal izateko, Mario Zubiagak berriki idatzi duen moduan.
Horrela bereiziz; arazo nazionala ez dela gure herriaren lehen arazo soziala aldarrikatuz, alfonbra gorria jartzen zaie sistema inperialistari eta bere peoiei
( podemos,…) garai batean psoeri eta pce-ri jarri zitzaien bezala.
Halere, nahiz eta gure artean zatiketak eta despiste handiak sortu, independentismo norteñoaren ibilbidea, Ibarretxe planarena baino laburragoa dela iruditzen zait: Espainiako “ezkerreko” inperialismoaren estrategiaren menpekoak ezin bait du oso urrutira iritsi. Azkenean nazioa gara eta arazo nazionala da euskal herrian marra gorriak sortzen dituena, espainolek (eta frantsesek) ez dutelako euskal nazioaren esistentzia bera onartzen.
Bukatzeko, gutxiengo garela errepikatzen ari dira etengabe, esanez bezala herria espainiaren alde dagoela eta zilegia dela beraien gobernua.
Txalo bero bat: Ez dugu estrategiarik, ez dugu politika egin nahi, egoera demokratikoan bizi garela esango dugu inor ez konturatzeko estrategiarik ez dugula, nazioa folklorea dela esango dugu, ez dela batere modernoa, demokrazia honetan gutxiengoa gara, horregatik ez gara independenteak. Hara! pnvren diskurtsoa atera zaigu : ” hay arreglar la economía, las preocupaciones de la gente, hay que hacer país día a día,…” Ez da berria; txanpon beraren bi aldeak.
Nik gero ta gehiago harritzen naiz ustezko jakintsuak botatzen dituztenekin. ta orain ez naiz ari artikuluaren idazleriari buruz.
Abertzaleak, Euskaltzaleak, …. ez dugu txartoago bizi nahi, EHko ekonomia, gizartea, laguntza sozialak… interesatzen zaizkigu, euskaldunak gera ez atzeratuak.
Ta ustezko eraginkortasuna bilatzen duten hoiek zeri uko egiteko prest daude?
Ea konturatzen garen, hizkuntz bat ikastea herri bat askatzea baino errazagoa da, sakrifizio gutxiago eskatzen ditu, ez dezu (gaur egun hemen behintzat) zure bizia arriskatu behar…
Baina horri uko egin behar diogu , hizkuntz bat ikasteko esfortsu minimo bat egiteko prest ez daudenak, gurera erakartzeko? Eztakite ze ostia erraten duten.
Ta erakarri nor? Madrilen , estremaduran… jaio ta hezi dana? Hori ezinezkoa da, jende horren %99a Nazionalista Espainiarra bait da.
Beraien semeak erakartzeko? Ba gutxieneko errespetu gabe doaztela pikutara.Hemengo gazteleradun “basko” elebakarrak konbentzitzeko?
Doaztela pikutara.
Gehiengoa ez omen gara, ze gehiengo? Espainian jaiotakoa?
Ta nola dakigu ez bada galdetu?
Ta gehiengoa dira erakarri behar ditugunak gu gabe?
Ezta pentsatu ere, beraz gutxiengo bat erakartzeko euskalduntasunari uko egin behar?
Jende hori ekonomia ta gizarte gaiekin konbentzitu daiteke euskara derrigor izanik, beste guztiak berdin du, ez dituzu konbentzituko.
Kataluniako erreferendumean, “kasualitatez” Espainian jaiotakoak masan bozkatu zuten ezezkoaren alde, ta hori ziotela han Espainian jaiotaoak ere indepedentziaren alde zeudela.
Ze demostratu du Espainiak? 60 urtean behin kiebra jotzen duen Espainiak, gosea pasa du biztanleriaren zati haundi bat ia beti, ze du erakartzeko? Ezerrez.
Ta erakarri behar ditugunak ez dute hori ikusten? Edo ez dute erakarriak izan nahi?Edo gezurra erran behar diegu ta dena arrosaz margotu?
Euskaldun barik bai ez dagoela gehiengorik, ta eztakit besteak baina gure hizkuntzari muzin egiteko doaztela popatik hartzera.