Martxoaren 31 Durangon

Martxoaren 31 Durangon

1937ko martxoaren 31ko Durangoko bonbardaketari buruzko ikus-entzunezkoa aurkeztu du Gerediaga elkarteak, “Aztarnak”.

“Durangoko bonbardaketako aztarnen ibilbidean oinarrituta, lehengo eta oraingo irudiekin osotuz, 1937ko Martxoaren 31ko gertakaria azaldu eta gogoratzeko balioko duen ikus-entzunezko laburra ekoiztu dugu”, dio Gerediaga elkarteak Bideografikek egin duen lanari buruz.

.

Durangoko bonbardaketa gogoratzeko ekitaldiak

Martxoaren 31 Durangon

Udalarekin bat, Durangoko Bonbardaketaren 79. urteurrena gogoratzeko egitaraua antolatu du elkarteak, gaurko Oroimen ekitaldiarekin hasita (20.00etan Andra Mari elizpean).

Ekitaldi hauek mahai-inguru bat hartuko dute bihar, apirilak 1, “Gertutik: Errefuxiatuaren bidaia luzea” berbagai eta Nerea Mujika (Gerediagako presidentea), Mateo Agirre (Jesuis Refugees Service-Alboan), Hodei Arrausi (EiTBko kazetaria) eta Itsaso Egia (CEAR-Euskadi) parte hartzaile dituela (19.00etan Kurutzesantu Museoan -gazteleraz-).

«Gerra zibilak gu ere errefuxiatu izatera behartu gintuen. Azken hilabeteetan batez ere Siriako gatazkatik ihesi dabiltzanen egoerak kezka handia eragin du gizartean. Bidaia luzea eta gogorra egiten dute askok. Gertutik egoera ikusi, bizi eta ezagutu dutenen ahotik jaso nahi dugu egungo errefuxiatuen egoeraren berri».

Asteburuan berriz, apirilak 2 eta 3an, ordu eta erdiko bisita gidatuak egingo dira oinez herrian zehar, “Durangoko bonbardaketaren aztarnak”. Sei geldiune nagusi ditu ibilbideak: Kurutziaga kalea, Komentu kalea, Andra Mari basilika, Ezkurdi plaza, Etxezarreta Jauregia eta Nevers ikastetxea. Ordutegiaren arabera euskaraz zein gazteleraz prestatu dira bisitaldiak, eta dagoeneko bete ere egin dira hauetako asko. Lekua hartzeko izena aurrez eman behar da 94 681 80 66 telefono zenbakira deituta.

Martxoaren 31 Durangon

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.