Zinemako 50 aipu gogoangarri

Zinemako 50 aipu gogoangarri

Zinemako 50 aipu esanguratsuenetakoak jasotzen dituen bideoa duzue honakoa. Hautaketa gustukoa izan ala ez izan, ezin ukatu eszenen muntaketa bikaina dela, film guztiak soka berean lotuz…

Berrogeita hamar aipu asko dira eta guzti-guztiak itzultzeko zure laguntza behar dugu. Horixe da proposatu gura dizugun joalasa, ea denon artean 50 aipuak euskaratzea lortzen dugun.

.

Guk, hasteko, hamar hautatu eta ekarri ditugu euskarara:

  • “La vita è bella” –Bizitza ederra da- (1997): “—Egun on printzesa! Bart zurekin egin dut amets”.
  • Forrest Gump” (1994): “—Korrika egin, Forrest, korrika egin!”.
  • Dr. No” (1962): “—Bond, James Bond”.
  • 300” (2006): “—Hau Esparta da!”.
  • Terminator 2: Judgment Day” (1991): “—Ikusi arte, panpina!”.
  • ET the Extra-Terrestrial (1982): “—ET, deitu etxera”.
  • Some like it hot” -Batzuei bero gustatzen zaie- (1959): “—Gizon bat naiz!                            —Ondo da, inor ez da perfektua”.
  • Apocalypse Now” (1979): “—Maite dut napalm usaina goizean”.
  • Braveheart” (1995): “—Gure bizitzak har ditzakete, baina inoiz ez dute hartuko gure askatasuna!”.
  • “Casablanca” (1942): “—Louis, uste dut hau adiskidantza eder baten hasiera dela”.

.

Zinemako 50 aipu gogoangarri

Zinemako 50 aipu gogoangarri