Duintasuna ala hil
Duintasuna ala hil –
Duela zortzi urte gazte suminduek planto egin zuten hiriburuetako plazetan. Espainian, Grezian, Portugalen eta batez ere herrialde arabiarretan suminduen loraldia ezagutu genuen.
Espainiar Estatuan maiatza zen, udaberria, gizadiaren suspertze edo pizkunde garaia. Stephan Hessel bezalako adindu asko ausartu ziren gazte haiek kontseilatzera: “Borrokatu, guk ere gauza bera egin genuen galtzear ditugun eskubideak lortzeko. Ernegatu zaitezte! Bestela jai duzue!” Sinpatikoa 90 gorako aitonaren aholkua; izan ere, aholkuak eman ez besterik, zer gehiago egin dezakete aiton-amonek?
Bada, gu ere ernega gaitezke. Gure pazientzia agortu daiteke eta gure indar urriak baturik plazak ez ezik kaleak ere dantzan jarri, botoa aldatzearekin mehatxu egin, eta dena hankaz gora jarri. Aholkuak eman ez ezik, egin.
Badaude “neguko” deitzen diren kirol jarduerak. Gurea ere negukoa da, udaberria eta udara, baita udazkena ere aspaldi atzean utzi genuelako; batzuk negu gorrian, besteak oraindik epelean, baina denok hotzez akatzeko arriskuan. Gurean ere ia gehiengoa diren emakume guztiekin batera planto egitea erabaki dugu.
Bai, guk ere, INSERSOk antolatzen dituen Benidorreko azken dantzaldi trakets eta ezinduetan gure indar urriak xahutzeaz gain borrokatu dezakegu, gure patxadaz beste eginez biziaren alde. Bizitza duinaren alde.
“Iraultza hala hil!” edo “Aberria hala hil!” Aldarriak ahaztuak ditugu. Duintasuna hala hil! dugu oraingoa. Oihu haiek baino askoz urbilagoa eta gizatiarragoa den aldarria! Eta beharbada errealistagoa, zinezkoagoa.
Ez nahastu motel, M15 eta “Udaberri Arabiarrak” deiturikoak goitik ondo orkestratu eta bideratutako mugimenduak izan ziren, krisia deituriko lapurretaren aurrean balizko herriaren erreakzioa moztu eta kontrolatzeko sortuak. M8ko greba bezala, inbertsio-talde handiek komunikabideen koberturaz lagundu zituzten protesta hauek, herria nahasi eta parte hartzaileak interes arrotzen aldeko txoke-indar gisa bihurtzeko.
Ez nago batere ados. M.15 eta Udaberri Arabiarrak delakoak oso modu expontaneoan, eta hiritarretan zegoen haserrearen adierazlea izan ziren. Beste upeleko kontua da ondorengo maniobrak eta nola bukatu zuten. Alabian hori ere ez zen gauzatu modu bertsuan toki guztietan. Gauza bera jubilatuen haserrean, diferentzi batekin, badire urte batzuk zeinbait talde lan hori bultzatzen ari direla (Duintasuna, horien artean)…eta betikoa, gauza nola bukatuko den eta nola maniobratuko duten batzuk eta beesteek ikusteke dago. Denaaden, abiapuntua inoiz ezin da izan: manipulatuko gaituztenez… Ez! Ez gaitzaten manipulatu azpitik gora antolatzea eta herritarren parteahartzea ahalik eta zuzena lortzea da antidoturik indartsuena.
Siriakoa ere gauetik goizera sortutakoa izan zela uste al duzu? Ogia garestitu zitzaiela edo halako zerbait esaten dute, ez?
Aurrean aipatu bezala: Arabiar udaberria delakoaren hastapena, kasuak kasu, sorrera eta eboluzioa desberdina izan zen. Babai. Hasieran Siriakoa ere diktatura baten aurkako errebolta demokratikoa izan zen, bukaera desastre totala. Izan ere, kanpo eta barne elementu desberdinak sartu ziren batez ere inguruko gatazketen ondorioz, eta dena nahastu eta desbideratu zen. Justu errebolta hasi zutenak, herritarrak izan dira kaltetuenak, kurduen kantonamenduetan izan ezik, talde armatu denak eta baita gobernua, kupidarik gabe saiatu baitira herritarren aurka. Ahaztu gabe, Iran eta Errusia alde baetik eta Arabia Saudi eta EEUU bestetik beren interesen alde jokatu dutela fakzio bati edo besteari lagunduz. Jakina, hau dena marra lodiz eta xeteasun gabeko iritzi bat da.