1. saria eta ohorezko aipamena Bartzelonako XIX. Exporecerca Jove azokan Zientzia Azokatik joandako gaztearentzat

Exporecerca Jove azokan –

1. saria eta ohorezko aipamena Bartzelonako XIX. Exporecerca Jove azokan Zientzia Azokatik joandako gaztearentzat1. saria eta ohorezko aipamena jaso ditu Sodupeko Maitane Alonso Monasterio gazteak Bartzelonan martxoaren 22tik 24ra ospatu den Exporecerca Jove gazteen zientzia-proiektuen azokan, elikagaien inguruko ¿Cómo conservar los alimentos y no morir en el intento? lanarekin.

2017ko Elhuyar Zientzia Azokan jasotako sariaren bidez iritsi da Maitane aurtengo Exporecerca Jove azokara, eta Txileko zientzia-azokara joateko aukera irabazi du, han, beste behin, bere zientzia-proiektua aurkezteko.

Elikagaiak kontserbatzeko proiektu honetan bidelagun izan ditu gurasoak, familia eta hainbat enpresa.

Maitanek, saria jaso baino ordu batzuk lehenago, bere Exporecercako esperientziaren inguruan hitz egin zigun; hemen bideoa.

1. saria eta ohorezko aipamena Bartzelonako XIX. Exporecerca Jove azokan Zientzia Azokatik joandako gaztearentzat

Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko. Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Elhuyarren xedea hauxe da: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu.