Donostiako metroarentzako meme kontu bat
Donostiako metroarentzat meme kontu bat –
Donostiako Zubieta kalean beste zulo bat agertu da. Albisteetan agertu hitza erabiltzen da, oraindik ez baitakigu metroko lanek zerikusia duten ala ez. Nik ere, Donostian behar ez dugun metroko lanek beste zulo bat eragin dute jarri ordez, agertu hitza errespetatuko dut, oraindik argitzeke dagoen zulo horren eragile misteriotsua nor den aurkitu arte.
Satorralaia mugimenduak azaroaren 14an egin zuen manifestazioa, metroko lanak behin betiko geldi zitezen. Zer gehiago gertatu behar da? galdetu zuten, eta hara, beste zulo bat daukagu orain. Baina bitartean sareetan asko dibertitzen ari naiz eta horregatik, Donostiako metroko lanei meme kontu bat irekitzeko eskatu nahi dut.
Bizilagunekin plataformak Donostiaren turistifikazioa salatzeko meme lehiaketa bat habian jarri du (#turismeme), eta bertan, umore handiz, donostiarren arazo diren hainbat gai jorratzen dira: hotelak, alokairuen prezioak eta abar. Eta nola ez, metroko lanak. Eta nik, gertaerak nola doazen ikusita, metroko lanentzako sekzio bereizi bat eskatu nahi dut hemendik.
Hona hemen irakurri ditudan onenak:
Ate dimentsional berria ireki da Donostian. pic.twitter.com/fF5y1pVbIy
— ATOPIArpg (@ATOPIArpg) November 17, 2020
#Donostia #turismeme pic.twitter.com/NfUHbCtkeF
— ZigorEtxeburuaUrbizu (@ZEtxeburua) November 17, 2020
?(Donostiako metroa) putzu sakon eta ilun bat zen… pic.twitter.com/Z9AJoXD39Q
— Mikel Otero (@otero_mikel) November 17, 2020
Donostian altxorraren bila jolasten ari dira!!!! #turismeme pic.twitter.com/Q2T05SwbIg
— –Txipi– (@ttipilekitto) November 17, 2020
Gauzak umorez hartzea ezinbestekoa delako, eta Donostian badugu irri egiteko motibo.
Donostiako metroarentzat meme kontu bat –