Gona

Gona –

Gona

Gure etxeko trastelekuan hamaika mozorro ditugu maletetan gorderik. Haietako asko garai batean jantziak ziren, baina mozorro bihurtu ziren modaren apetak direla eta. Gehien maite nuena soineko urdin estanpatu bat zen. Behin, etxean heldu dezente zirela, soineko hura janzteagatik irriak eta nire hautua irrigarri uzten zuten komentarioak jaso nituen mahaian ziren zenbait gizon helduren ahotik. Emakumez mozorrotzea ere!

Orain pentsa mutiko batek mozorrotzeko ez eta kalean ibiltzeko janzten duela gona. Klasera horrela jantzita joaten dela, eta ingurukoen irri eta isekak jasan behar dituela. Horrekin aski ez, eta matematikako irakasleak eskola gelditu eta psikologora bidaltzen duela. Eta psikologoak galdetzen diola: “Zer sentitzen zara: neska edo mutikoa?”. Eta erantzuten diola berdin zaiola, baina, derrigortuz gero mutikoen kutxatxoa markatuko zuela.

Bada gertatu da, Bilboko ikastetxe batean. Eta zenbait eskolatan elkartasun keinuak izan badira ere, hilabete barru mutiko batek ezinen du lasai eskolara edo kalera joan gona jantzita. Akaso inauterietan, eta, beti ere, emakumeez trufa egiteko bada.

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2020ko azaroaren 13koa]

Gona

BARDO GORRI NAFARRA

3 pentsamendu “Gona”-ri buruz

  • Derrigortuz gero?
    Biologiak derrigortzen du, ez bestek!

  • Oñatin ikastetxe osoak gonarekin joatea “erabaki” zuenean, zenbat mutil sentitu ote ziren koakzionatuta, nahi ez eta egin baharrarekin besteen aurrean ez gaizki gelditzeko? Istoria hau, argi eta garbi hor atzean dauden batzuk sortu dute beraien kausa bolo-bolo hor zehar komunikabideetan ibiltzeko. Kasurik ere ez, hoberena.

  • E: Ez dut nahi inoiz eta inolaz ere minbiziaren hatzaparrek harrapa zaitzaten, baina, halakorik gertatzera, zugandik espero ahal dudana da, koherentea izanen bazara koherentea, sofa eroso batean esertzea parka noiz etorriko zain, tratamendu medikorik gabe espetu ere, “biologiak derrigortzen baitu”.