Donostiako metroa, funtsik gabea eta garestia?
Donostiako metroa, funtsik gabea eta garestia?
Donostiako metro proiektuaren aurka manifestazioa egin dute larunbatean eguerdiko 12etan, Satorralaia kolektiboak deituta. Metroaren aurkako argudioak biltzen dituen 100.000 liburuxka banatu dituzte donostiarren artean. Besteak beste azaldu dute, ez dela Donostiak behar duen egitura eta egungo garraio publikoa bultzatu behar dela: “Metroa gelditzeko Donostiako bizilagunen eta elkarteen batzarrak gai hori hirian eta auzoetan zabal eztabaidatu dadin proposatzen du; eta garraio publikoko alternatiba malguagoak eta kostu ekonomiko txikiagokoak egon badaudela kontuan hartuta, Eusko Jaurlaritzari proiektua geldiarazteko eskatzen diogu, erabakiak hartzeko orduan herritarren parte hartzea sustatzeko”.
Ohartarazi dute aurrekontua 173 milioi eurokoa bada ere, benetako kostua 200 milioitik gorakoa izango litzatekeela. Bestalde, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Aldundiak eta Donostiako Udaletxeak gaia jorratzean daukaten gardentasun eza salatu dute.
Satorralaiako kideentzat, Donostian Metroa eraikitzea “disparatea” da eta ez dago justifikatuta ez dimentsio urbanoagatik ezta gure hiriko eskaera sozialagatik”.
Donostia Bildurekin, hiri gardenena bezala izendatua izan zan, ze denbora gutxian aldatu dira gauzak.
Baina gardentasuna, ondratasuna… ta horrelako gauzetan jendea ez duenez arretarik jartzen…
“dimentsio urbanoa”? “eskaera soziala”?
Trena da garraiobide ekologikoena, ibilgailu motordunak kentzen ditu errepideetatik, eta Donostialdea + Oarsoaldea/Bidasoa batzen dituen zona osoa dinamizatzeko azpiegitura da pasante hau (unibertsitate campusa barnean hartuta).
Zein dimentsio urbano eta ze eskaera sozial daude Euskal Herrian egiten diren hamarka obretan? Zergatik sortzen da hainbeste burrunda obra honetan eta ez beste hainbatetan?
Ondorengo bideoan; https://www.youtube.com/watch?v=avmwY1mlyG4, Ander Gortazar arkitektoak ondo baino hobeto azaltzen ditu bere tesian iritsitako ondorioak.
Hots, Unibertsitateetako eta Igara-Zuhatzu lan guneetako konexioak hobetzeko, ekonomikoki efizienteagoa zein jasangarriagoa da Lugaritzeko topo estazioan nodo intermodal bat jartzea, non Donostialdeako jende guztiak Igara-Ibaeta gunera iristeko erreztasuna edukiko duen, Donostiako autobus sarearen laguntzarekin.
Momentu honetan Euskotren zerbitzuaren maiztasuna 7`-koa da, eta 5`-ra jaisteko gaitasuna dago, baina ez dago horren beharrik ez dagoelako horretarako nahikoa bidaiari eskaerarik. Hortaz, Amara Zaharreko “Cul de Sac”-ak ez du maiztasunean eragiten, eta ez da ezertan Anoetarainoko trenbide zatia soterratu behar.
Ondo egongo litzateke Sener zein Eurostudios ingenieritzak idatzitako Memorian egindako kalkulu demografikoak eskuan izatea, izan ere, Ernesto Gascok 2011ean 6,7 mill. erabiltzailetik 30 mill. erabiltzailera igaroko litzatekela esan zuen pasantearengatik (http://www.diariovasco.com/20110303/local/metro-donostialdea-201103031754.html), baina zenbaki horiek guztiz puztuak daude.
Azkenik, gogoan izan behar da Donostiako Udaletxeak 180 mill.€-ko zorra duela. Benetan beharrezkoa al da beste 180-250 mill.€-ko infraestruktura batean xahutzea ?
Beharrezko-beharrezkoa, ia ezer ez da berez beharrezkoa. Eta 200 miloiko gastua garestia dela, dudarik ez. Hortik aurrera, balorazioak dantzan.
Garestia izatea gauza bat da, baina beste bat da esatea jasangarriagoa dela Errenterian (edo Oiartzunen edo Zarautzen) trena hartu, Lugaritzen geratu, hor autobus motordun bat hartu eta unibertsitatera joatea, Errenterian trena hartu, zuzenean BentaBerrin jaitsi eta oinez unibertsitatera joatea baino. Merkeagoa bai, baina jasangarriagoa ez dut uste, eta erosoagoa/praktikoagoa/azkarragoa ere ez.
Bestalde, azpiegitura batean dirua xahutzea funtsik gabea den edo ez jakiteko, azpiegituren arloan dirua zertan xahutzen den aztertu beharko da lehenik, ikuspegi orokor bat eginez eta lehentasunak markatuz, eta ez Donostiako pasantea auzian jarriz bakarrik. Eta, irizpide orokor gisa, uste dut trenbidea lehenetsi egin behar dela errepideko zirkulazioaren aurretik.
Guzti honekin ez dut esan nahi kontra edo alde nagoenik. Jendeak gauzak oso argi dituen auzi honetan, ez dut ideia garbirik. Nafarroako Autobiaren kontra manifak egiten ziren garaian ere gauzak argi ez nituen bezala.
“Autobus motorduna” irakurri ostean nahiko eta soberan izan dut. Trena elektrikoa dela ? Batzuk bai besteak ez, batzuk diesel motorea dute eta beste batzuek elektrikoa.
Elektrizitatea Euskal Autonomi Erkidegoan erregai fosilekin produzitzen da (Gas Naurala gehienbat http://www.bbe.es/cas/informa_energia.aspx), beraz zuzenean tren elektriko batek auto batek baino kutsadura gutxiago sortu arren, argi-indarra produzitzeko garaian CO2 askoz ere gehiago ixurtzen da airera.
Aio !
Nahikoa eta soberan izan duzu. Ondo da.
Beraz, ulertu behar dut Lugaritzen tren batetik (berdin dio nolako trakzio indarra duen) jaitsi eta autobus (motordun bai, autobusek motorra dute) bat hartzea jasangarriagoa dela tren horixe berori besterikgabe parada bat gehiago erabiltzea eta autobusik ez hartzea baino.
Aio ba. Bai.