Peronismoa eta Kichner

Peronismoa eta Kichner. Argentina… Ze handia eta ze zatitua.

Duela urte batzuk Buenos Aireseko zuzenbide fakultatetik pasatzeko aukera izan nuen; 30.000 ikasle zeuden matrikulatuta, ikaragarria. Korridoreak jendez gainezka, klaseak ikaslez beteta, eta campus inguruko zelaiak mukuru. MUKURU!

Algarrobo baten laiotzean tererea (mate hotza limoi zukuarekin) edaten eman genuen goiza, eta eguerdian ikasleen txokoa bisitatzeko gonbita luzatu zidaten. Euskaldunon artean badago oso sustraitua dagoen axioma politiko bat: abertzale guztiok ez garela ados jarriko elkarrekin Maltzagaraino joateko, ezkertiar guztiok jarriko ez garen bezala. Bada, ikasle txoko horretan ikusi nuena eta gero, uste dut eskerrak emateko moduan gaudela. Hogei talde bazeuden behintzat, eskua sutan jarriko nuke: JP Juventud Peronista, JP descamisados, JP la Cámpora, troskistak hiru edo lau (bat bestea baino troskistagoa), libertarioak pare bat, maoistak, Alderdi Komunistak beti bezela bizpahiru bat, antolakunde feministak, eskuinean eta erlijioaren baitan kokatzen zirenak, Frente Popular de Judea, Frente Judaico Popular…

Peronismoa eta KichnerArgentinako politikagintza aldenik alde zeharkatzen duen ardatza peronismoa da, bertako korronte ideologiko bat. Inoiz argentinarren bati peronismoa zer den galdetzen badiozue, ziurtatu arratsaldea libre duzuela eta topatu aulki bat. Azalpena konprimitzen saiatuko naiz.

Juan Domingo Peron politikoa eta militarra izan zen, eta egitura ideologiko propio bat eskaini zion argentinar jendarteari. Kapitalismo basatia txarra da ez duelako gizakia errespetatzen, eta estatu komunista ere txarra da ez duelako aintzat hartzen norbanakoa; Argentinak hirugarren bide bat arakatzea zen bere proposamena. Langilea kapitalaren aurretik jarri eta burujabetza nazionalaren defentsa izan ziren, esaterako, peronismoaren zutabe nagusiak. Baina zutabe horiek marxismotik edo nazional katolizismotik interpretatu daitezke, eta horregatik kontrajarriak ziren korronteak sortu ziren peronismoaren baitan. Esaterako, Montoneroak ezkerretik eta hainbat taldetxo eskuinetik.

Peronismoa eta KichnerCristina Fernandezek bere burua peronistatzat dauka. Fernandez sartu zenean baina askoz ere aberatsago itzuliko da bere etxera. Baina zure lagunek asko esaten dutenez zutaz, Fernandezek ALBA blokearen alde jokatu du, harreman onak izan ditu Venezuela eta Iranekin, eta momenturen batean REPSOL-YPF taldearekin ere ika-mika ederra izan zuen (eztabaidagarria oso zergatik). Hauteskundeak irabazita Macri dator, eta mendebaldeko potentzien txotxongilo hutsa izango da; gainera, ez da peronista, eta horrek argentinar jendartean eman den aldaketaren zantzu oso interesgarriak eskaintzen ditu.

Peronismoa eta Kichner
argentina, ordoki, peronismoa, zuhaitz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude