Donostia, Gasteiz eta Iruñea Espainiar Estatuko hiribururik gardenenak

Donostia, Gasteiz eta Iruñea Espainiar Estatuko hiribururik gardenenak

Donostia, Gasteiz eta Iruñea Espainiar Estatuko hiribururik gardenenak
Gardentasun Publikorako Elkarteak (Dyntra) Espainiako Estatuko lurraldeetako hiriburuetako gardentasun ranking-a publikatu du eta Donostiak lehen postua eskuratu du, neurtutako 142 indikadoreetatik 129 beteta. Gasteizek eta Iruñeak bigarren eta hirugarren postua lortu dute hurrenez hurren. Hemen ikus ditzakezue neurtutako indizeak zein diren.

Donostia eredu
Gardentasuna oso bogan dagoen gaia da egungo politikagintzan eta erakunde publikoen jardunean. Eta geroz eta proiektu eta ekimen gehiago daude erakunde publikoen gaineko kontrola bultzatzeko. Ezagunenak Civio elkarteak bultzatutakoak, Que hacen los diputados, Osoigo.com edo Change.org bera. Herritarrek geroz eta tresna gehiago dituzte ordezkari publikoak eta eurek gobernatzen dituzten erakundeak kontrolatzeko.

Dyntra (Dynamic Transparency Index) erakundeak 142 indikadore izan ditu kontuan gardentasun zerrenda osatzerako orduan. Denak webgunean jarri dituzte ikusgai. Ordezkarien inguruko informazioa argitaratua izatea, alkatearen eta kargu publikoen helbide elektronikoak publiko egitea, soldaten inguruko informazioa, errenta aitorpenak… eta beste hainbat irizpide izan dituzte kontutan.

Axier Jaka Donostiako Informazio zinegotziak adierazi du gardentasunaren alorrean ematen ari diren urratsen erakusle dela emaitza hau: “Legealdi honetan konpromiso irmoa hartu dugu gardentasun politikekin, gure lehentasunen artean daude administrazio publiko gardena izatea eta politika publiko gardenak egitea, eta azken urteetan aurrerapauso nabarmenak eman ditugu alor horretan”.

Ranking honetaz aparte, ITA Transparency International gobernuz kanpoko erakundeak berriki ezagutzera eman duen neurketan ere oso emaitza onak jaso ditu Donostiako Udalak: 100dik 98,8rekin baloratua izan da. Donostiako Udalak 90 puntu jaso zituen 2012an. 2011tik 2012rako jauzi benetan nabarmentzeko modua izan zen; urte bakar batean 92. postutik 31.era pasa zen, hau da, 60 postu aurrera egin zuen Donostiako Udalak.

Iturria: Gaur Donostia

Donostia, Gasteiz eta Iruñea Espainiar Estatuko hiribururik gardenenak
Gardentasun Publikorako Elkarteak (Dyntra) Espainiako Estatuko lurraldeetako hiriburuetako gardentasun ranking-a publikatu du eta Donostiak lehen postua eskuratu du, neurtutako 142 indikadoreetatik 129 beteta. Gasteizek eta Iruñeak bigarren eta hirugarren postua lortu dute hurrenez hurren. Hemen ikus ditzakezue neurtutako indizeak zein diren.

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

3 pentsamendu “Donostia, Gasteiz eta Iruñea Espainiar Estatuko hiribururik gardenenak”-ri buruz

  • Euskaldunak espainiar zintzoenak. Gora gu eta espainiar instituzioen gardentasuna.

  • Peru Dulantz 2015-02-20 12:36

    Euskaldunak Espainiarrak baino zintzoagoak?

  • Lehentasuna: Erregimen koloniala ongi sendotzea, inperialismoaren goxotasuna gure herriari ongi transmititzea.