Donald ahateak Mein Kampf irakurri zuenekoa

plZer da faxista izatea? Ondo erabiltzen al dugu hitz hori? Nik, adibidez, arestian erabili dut iruzkina egitean. Zalantza daukat orain zuzen erabili ote dudan, eta azalpenak eman beharrean nagoela uste dut.

Zergatik jo daiteke Orreaga taldearen idearioa faxistatzat?

1. Sektarioa delako: gizabanako guztiak taldeka banatzen ditu “lagunak” eta “etsaiak” bereizteko. Idearioa onartzen ez duen oro etsaia da, kolono edo kolaborazionista.  Euskal Herrian bizi diren pertsona guztiak hiru talde hauetako batean daude: kolonoak, kolaborazionistak ala estatalistak (Orreagaren idearioa onartzen dutenak). Horren arabera osatu behar da herritarren errolda berria. Helburua taldeen arteko talka eragitea da.

2. Fanatikoa eta intolerantea delako: subjektibotasuna ukatzen du, ez dago iritzietarako lekurik, egia absolutua delako. Horrela, aukera bakarra kontakizun historikoa eta handik ondorioztatzen den estrategia eta proiektu politikoa onartzea da, egia delako. Onartu ezean, gizabanakoa kolono edo kolaborazionistatzat jotzen da, hau da, etsaitzat.

3. Totalitarioa delako: idearioa onartzen ez dutenei eskubide demokratikoak ukatzen dizkie. Berez, metodo demokratikoa behin-behinean bertan behera utzi nahi du guztientzat, demokrazia etsaiaren menpekoa delako, etsaiaren morroi; bertan behera utzi, euskal demokrazia osorik aplikatzeko egoera iritsi arte, bederen. Orduan, metodo demokratikoa berreskuratuko omen litzateke, ez lehenago. Hau da, euskal estatua osatu ondoren. Bien bitartean, metodo demokratikorik erabili gabe aukeratutako direktorio batek gidatuko du prozesua.

4. Xenofoboa delako: Espaniatik edo Frantziatik datorren oro kolonizatzera dator, jatorrizko ezaugarriak galdu eta idearioak ezarritakoak onartzen ez baditu. Norbanakoen ideologia eta jarrera politikoa ez ezik, euren jatorria ere kontuan hartzen du. Horren ondorioz, “kolono/kolaborazionista” bereizketa egiten du, lehena Euskal Herritik kanpo etorritako etsaientzat, bigarrena idearioa onartzen ez duten bertako etsaientzat.

Orduan, faxista hitza erabiltzea egokia al da? Hauek ez dira faxismo historikoaren ezaugarriak, edo hobeto esanda, ez dira guztiak. Baina hitzaren erabilera arrunta, kalekoa, onartuz gero, egokitzat jo daiteke. Bestela, zer pentsatuko genuke baten batek honakoa esango baligu: Espania nazio bakarra eta bananduezina da, eta hau onartzen ez duen oro traidorea da, ez dauka inolako eskubide demokratikorik egia onartu arte; areago, Espania traidorez beteta dagoenez eta norabide historikoa desitxuratzen dutenez, onena demokrazioa eta hauteskundeak bertan behera uztea da, denak espainiar sentitu arte.

Nik horrelako pertsona bati faxista deituko nioke, zalantzarik gabe, oso akademikoa izan gabe ere. Baina baliteke “fundamentalista” deitzea egokiagoa izatea.

Donald ahateak Mein Kampf irakurri zuenekoa

Nire ardura nire esanak dira , ez zure ulertuak

118 pentsamendu “Donald ahateak Mein Kampf irakurri zuenekoa”-ri buruz

  • Xabier Makazaga 2013-07-15 16:58

    Zeharo ados Gonzalok dioenarekin;
    Dena den, niri faxista baino fundamentalista hitza egokiagoa iruditzen zait halako jarrerak izendatu eta salatzeko.

  • Nik ez dakit zer diren, duela oso gutxi ezagutu ditut haien planteamenduak eta haietariko bat bera ere ez dut ezagutzen haien pentsakera erreala juzkatzeko, baina azaldu dizkidaten eta irakurri dizkiedan ideiak, faxista edo fundamentalista baino gehiago integristak iruditzen zaizkit: ez dute sintesirik onartzen eta ahalegin guztia egingo dute sintesirik posible izan ez dadin.

    http://en.wikipedia.org/wiki/Integrism

    Are gehiago, euskal independentismoaren ustezko egiazko esentzia aldaezin eta ukaezin bati lotuta, honen birformulazio edo birplanteamendu teorikoren eta edozein kontzesio edo aliantzaren aurka agertzen dira. Izatez, haien leit motif nagusia horixe delakoan dago: independentzia da demokraziaren abiapuntua.

    Tesi honekiko desbideraketa oro, dela aurrera dela atzera, dela ezkerrera dela eskumara, okerra da. Horra integrismoa. Ekuazio alteraezin hori ezin da ukatu ez ukitu, hor dago, egia diztiratsu eta beharrezko bat bezala, bahitutako Nafarroako erresuma dagoen plano platoniko berezi batean, ziurrenez. Eta tartean gu hemen, itzaletan, nahastuta, estrategiarik gabe.

    Izan ere ideia eternal, ukiezin eta berdaderoek horixe dute, beste guztia, eta beste guztiok kontingente bihurtzen gaituztela.

    Film kolonizatzaile haretan esaten zuten legez: http://www.youtube.com/watch?v=Exjr26-1q1o

    Baina tira, kolonizatzaile-kolaboratzaile bakarrik garenez, ziurrenez (ez, ziur!) erratuta gaude. Etorkinekiko diskurtso “berri” honek ere, ziur ez duela esan nahi izan interesatuki ulertu nahi izan duguna.

    • Xabier Makazaga 2013-07-15 18:12

      Bai, seguruenik integrista hitza fundamentalista baino egokiagoa da haien jarrera izendatzeko. Eta ezker muturrekoak direla dioten beste batzuena ere bai. Aspaldi esan nuen Euskal Herria Sozialista blogekoek duten jarrera eta hauena oso antzekotzat ditudala, nahiz eta defendatzen dutena zeharo ezberdina izan. Bai, integristak direla esatea egokia iruditzen zait.

    • Baina integrista ere oso egokia da.

  • Ah bai? Orduan, Gonzalo, zer zara? Kolonialista, kolaborazionista ala estatalista?

  • Horrenbeste orreaga gora ta orreaga behera, ni liatuta nabil. Azken egunotan hemen irakurri ditudanak irakurrita argi dago deabruaren parekoak dirala, baina ni aklaratze aldera, zein da orreagaren helburura?

    • Euskal estatua berreskuratu nahi dutela diote, hau da, nafar estatua, edo ba al dakit nik… Praktikan akaso, eta ulertzeko, idependentzia. Nolanahi ere, eztabaida ez da zein den helburua, nola lortu baizik. Helburu horrek bitarteko integristak eta xenofoboak zuritzen al ditu? Horixe eztabaidagaia.

    • Xabier Makazaga 2013-07-15 21:44

      Eta bitartekoak ez al zaizkizu interesatzen, Asier?
      Niri bai, biziki, eta horregatik daramat hainbeste denbora haiei oso galdera erraza luzatzen independentzia lortzeko erabili (asmo) dituzten bitartekoei buruz. Alfer-alferrik ibili ere, ez baitute erantzunik. Bada, erantzun ezak izugarri erakusten du beraiei buruz.
      .
      Horrela egin zuten duela urtebete, hauteskunde bezperan, abstentzio “aktiborako” deia: “Erresistentzia zibilak egingarriak diren gauza txiki asko izan ditzake; kostu sozial eskasekoak eta oso eraginkorrak direnak. Horietako bat litzateke hauteskunde egunean mendira edo hondartzara joatea, abstentzio aktibo handi bat egitea.”
      .
      Hori ikusiaz, galdegin nien, hauteskunde egunetan hondartzara eta mendira joateaz gain, jakin al zitekeen “kostu sozial eskasekoak eta oso eraginkorrak diren” erresistentzia zibileko, edo desobedientzia zibileko, zein gauza txiki bultzatu eta gauzatu zituzten, eta zein emaitzarekin.
      .
      Behin eta berriro luzatu nien galdera hori hemen. Alfer-alferrik. Niri erantzuterik nahi ez dutenez, beharbada zuk galdegiten badiezu erantzungo dizute, Asier. Biziki eskertuko nizuke froga egitea. Animo!

  • Kar, Kar!! Bateren bat hil al dute ba? Ez dira hain txarrak izango!! Orain dela gutxi arte Espainolek euskaldunen kontra egindako hainbat artikulu datozkit gogora… A! Paradoxikoak Makazagaren hitzak… Bitartekoak….

  • Aklaratu ordez oraindik eta nahastuago nago. Web orria gainetik ikusi dut eta fazismo edo integrismorik nik behintzat ez dut lehen begirada baten aurkitu. Askatasuna dutela helburu nabari da eta Gonzalok esan bezala, askatasun hori beste edozein gauzaren gainetik jartzen dutela. Baina: non dago arazoa? Ba al da hori sinisten ez duen abertzalerik? Esan bezala ez naiz bat ere aklaratu lasaiago irakurri beharko dut web orria.

    • FE-JONS edo UPyDren webgunetan ere faxismoa eta integrismoa gutxi aurkituko dituzu. Diskurtsoan ez dagoelako esaten esan nahi den guztia. Ikusi duzu zein den euren jarrera. Hemen edo eurekin zaude:
      – ez dakigu nola euskal estatua (barka, nafar estatua) berreskuratzeko
      – atzerritik etorritako guztiak kolono deitzen
      – gaur egungo instituzioetan lanean dabiltzanak kolaborazionista/kolonizatzaile deitzen (baita funtzionario guztiak ere, noski, izan mediku, irakasle edo suhiltzaile, berdin die)

      …edo bestela zu ere kolono bat/kolonizatzaile bat/ernegatu bat zara.

      Eta kitto, hori da euskal-upydren mezua guztiontzat.

    • Tira, Asier, hobeto uler dezazun: une honetan zu kolonoa edo kolaborazionista zara, oraindik idearioa onartu ez duzulako. Baina agian estatalista zarela deskubritzen ari zara. Ikusi al duzu zein erraza eta sinplea den mundua horrela azalduta?

    • Xabier Makazaga 2013-07-15 23:09

      Zer, Asier, interesatzen al zaizkizu zein bitarteko erabili (asmo) dituzten independentzia lortzeko edo ez?
      Nik uste ezetz. Zergatik? Azalduko al didazu, mesedez, zergatik ez duzun batere interesik horretan?

    • NIk uste dut Asier bizitzako une kritiko horietako batean dagoela, armairutik atera eta “bai, ni integrista xenofoa naiz eta harro nago!” esateko zorian, baina azken unean gogoari eutsiko dio eta idearioaren pasarteren bat aterako digu: “Nik dakidana da 500 daramatzagula urte estrategiarik gabe”, edo antzeko zerbait. Noski, lehen iruzkina egin baino lehen kolono eta kolaborazionisten armairuan sartu zen gero handik ateratzeko, untxia txisteratik bezala. Ez al da hala, Asiar?

      • Gonzalo, Xabier zuen iruzkinak ez zaizkit batere gustatu, gehiago esanen dut, beldurra sentitu dut irakurtzean. Nik argi esan dut gainetik ikusi dudala web gunea eta denbora behar nuela.
        Hemen totalitario bat baino gehiago bada… joder!!!!!!

        • Xabier Makazaga 2013-07-16 09:28

          Hau irakurri aurretik idatzi dut zuri zuzendutako azken iruzkina, Asier. Eta hau irakurri ondoren, hitzez-hitz errepikatzen dut:
          Asier, zure lehen iruzkina irakurri ahala segurutzat jo nuen zu ere xenofobo integristen sekta horretakoa zarela. Zuen mainak ederki ezagutzen baititut jadanik. Zuk ere ez duzu erantzunik “kostu sozial eskasekoak eta oso eraginkorrak diren” erresistentzia zibileko, edo desobedientzia zibileko, gauza txiki horiei buruz, ez?

          Apustu egingo nuke zu zeu ere ez zarela gai zuek bultzatu edo/eta gauzaturiko horrelako gauza txiki bat bera aipatzeko. Hondartzara eta mendira joateaz gain, jakina. Izan ere, zertarako galduko duzue, bada, denbora txikikeria horietan interneten matraka ematea askoz ere garrantzitsuagoa denean?

  • Estooo… Artikuloaren muinean sartu gabe, detalletxo bat… Hori ez da Lukas ahatea, Donald baizik…

    • Ostras, Pedrin! Bada, arrozoi osoa daukazu! Errua nirea, baina orain arte inor konturatu gabe! Agian ez gaude hain kolonizatuta, gero! Banoa aldatzera eta mila esker, Iker!

  • Platonek, honako hau esan zuen: Pertsona onak, pertsona txarrek errealitate bihurtzen dutena amestearekin konformatzen direnak direla.

  • Eta Platon delako hori kolonoa, kolaborazionista ala estatalista zen?

  • Niri Orreaga sasi talde honen inguruko kontu guzti hauek kriston susmo txarra emoten didate.
    Lehenengo eta behin, inork ikusi al dituz inoiz pertsonan, aurrez aurre? inoiz eman al dute prentsaurekoren bat? ba al dago euren kideetako baten argazkiren bat nonbaiten?

    Euren web gunera sartu naiz eta hor agertzen diren izenak (Asier Ezpeleta Jauregi, Gexan Errotabehere, Mattin Oiartzabal…) nik esango nuke asmatutakoak direla. Googlen bilaketa eginez gero izen hauek beti Orreaga taldeari lotuta agertzen dira. Ez beste inon. Jende hau inoiz ez da aurkeztu oposaketa batzuetara? inoiz ez diote jarri isunik edo halakorik? Ez dakit, baina dana da oso iluna kontu guzti honetan.

    Amaitzeko, ezagutzen duzue Alfred Hualde izeneko personaje bat? bere sasoian nahiko famatua egin zen euskal blogosferan beren post demente eta probokatzaileengatik. Ez dago argi tipoa kontraesanen bila dabilen txakurren kolaboratzeilea dan edo notoriedaden bila dabilen tontodelkulo bat, baina Orreaga Taldearen inguruko kontu honek eta personaje hauek erabiltzen duten hizkera eta tonuagatik, nik esango nuke antzeko zeoezer dela.

    Edozelan ere, argi dago jende honek ez dabela inor ordezkatzen. Dana da ke hutsa.
    Nire aholkua… don´t feed the troll.

  • Uste dut Orreaga taldeako artikuluak irakurtzeari utziko dudala (ez ditut ezagutzen bainan beraien artikulu batzuk irakurriak ditut), Nazia “naizelako” ta ez nekin ta.

    Ala ere txoru bihurtzen ari naizela uste dut, jende asko erraten bait dit (Euskaldun asko ta gazteleradun gehio) oso “Jatorra” naizela uste dudalako denok lan eta bizi duina merezi degula, osasun duina, hezkuntza duina…. hemengoak eta kanpokoak, merkea dela eta posiblea ere.

    Bainan gero hona etortzen naiz (azkeneko boladan batik bat) irakurtzera eta ni baino askoz “jatorragoak” aurkitzen ditut, etsai ta kolonizatzaieleekin kontatu behar omen degu ta beraiek nahi dutena ere egin (agian erratua nago bainan hori iruditzen zait niri), bestela faxista omen zara. Ta ez diot artikulu honegatik bakarrik erraten.

    Ez nekin ba konkistatuak izan ginanean Gazteleradunei galdetu ziotenik (putakumeagoak oraindik), eta ez nekin ere gurea zena berreskuratzeko, Gazteleradunei galdetu beharko geniokenik, beno bai nekin ahulagoak garelako, ez justua iruditzen zaidalako. Orain Nazia ere omen naiz uste dudalako edonoren gainetik gure estatua eraikitzeko eskubidea dugula, gure gainetik pasatzen konkistatu bait gintuzten eta horrela mantentzen gaituzte hemen ta.

    Hemen ikusten dan bakarra INDARRA dela balio duna, tristea da bainan horrela da, izan da eta izaten jarraituko da. Indarrik ez daukagunez edozer jasan beharko degu ta kito, eta bat nator ez daukagula estrategirik, bainan entzuten ditudanak gero ta gutxigo atsegin ditut.
    Nitzako inor ez dauka eskubiderik, gure estatua zena berreskura dezagun galarazteko, kontrakoa nahi duna nere etsai politikoa da. Berdin zait Euskaldun zein Gazteleradun, hemen jaioa ala kanpoan.
    Gutxiago hainbeste Espainiatar arrazistak (hemengo asko ere) daudenean hemen, beraiek edozer izateko eskubidea dutela uste dutenak, baina Espainia kanpotik etorritakoak ez dute hori merezi uste dutenak.

    Hau Nazia edo Faxista izatea bada, NAZI edo Faxista naiz. Arraza guztiak eta bizi duina guztientzako nahi duen Faxista, bainan Nazi/Faxista azkenean, gure estatua izateko eskubidea dugula uste dudalako, edonoren aurka joanda ere.

    • Xabier Makazaga 2013-07-16 09:23

      Sugar, diozu “Nazia ere omen naiz uste dudalako edonoren gainetik gure estatua eraikitzeko eskubidea dugula”. Inork ez ditu naziak aipatu, faxistak baizik, baina naziak aipatu dituzunez, jakizu gaur egun Alemanian debekatua dagoela naziek hainbeste goraipatu zuten alemaniar himnoaren lehen estrofa: “Deutschland, Deutschland über alles”. Hau da, Alemania, Alemania denen gainetik.
      http://es.metapedia.org/wiki/Deutschland%C3%BCberalles
      .
      Zuk ere gure estatua edonoren gainetik eraiki nahi duzu, nonbait. Integrista xenofoboek ere bai. Nik ez. Dena den, esana dut kasu honetan ez naizela faxista eta nazi izendapenak erabiltzearen aldekoa. Are gutxiago zure kasuan, ez baitut inongo asmo txarrik ikusten zure aldetik.

      • Alemania denon gainetik jartzea edo EH, ez du erran nahi inor zapaltzearen alde zaudela, ez du erran nahi inor baino gehio zarela uste dezula…Ta ez dut ezagutzen Estatutik, bere burua ta bizia defendatzeko, besteen gainetik jartzen ez dena.

  • Hori bai, nitzako gehienak ez dira kolaborazionistak, traidoreak,etsai politikoak…. Euskal Herri independientea nahi badute, ni edo besteak estrategietan,iritsitan… erratuak egon gaitezke, eta erratua egotea ez du inor kolaborazionista, traidore edo dena delakoa egiten. Independentzia nahi ez dutenak, inoiz estatua gauzatzeko aukera bada, gutxienez,etsai politikoak izango dira independentzia nahi dugun guztientzako.

  • Nik uste ez dela ulertzeko hain zaila. Ezker abertzaleak pnv-ri urteetan leporatu dion horixe bera, leporatzen diola orain Orreagako ildoak ezker abertzaleari. Nire ustez, espainiar estatuko eta erkide autonomiko desberdinetako botore guneak erabiltzen hasten garenean, komenigarria da Orreaga ildotik datozen hots kritikoak entzutea. Izan ere, botere guneetan akomodatu eta gure buruari “zertarako nago ni hemen?” galdetzen uzten diogunean, espainiar estatuak botere banaketa mota jakin eta zehatz honekin bultzatu nahi duenari hauspoa emateko arriskua dugu.

    Honekin ez diot Orreaga ildoko premisa guztiak balekotzat ditudanik.
    Nik ez dut Orreagako idearioa irakurri, soilik hemen irakurri ditudan iritziak ditut oinarri; baina, iruditzen zait gaizkiulerturen bat edo egon dela eotrkinen inguruan. Andoni Errazkin Beratzadiri ulertu diodanagatik, gure portaerek egiten gaituzte kolono, ez gure jatorriak. Berari ere erantzun diot, niretzat gauzak ez direla hain sinpleak eta ezin dela pertsona bat zuri ala beltz kalifikatu. Baina kolono, kolaborazionista, estatalista ideiak ez dira berriak gure Euskal Herri txiki honetan.

    Eztabaida honetan aipatu da helburua berbera dugula askok: euskal estatua, baina hori nola lortu nahi dugun horrek desberdintzen gaituela. Orreagakoek uste dute nola horrek bihurtzen duela bat estatalista ala kolaraborazionista. Alegia, egun indarrean dauden botere estamentuak erabiltzeagatik bakarrik kolaborazionista zarela, nahiz eta estatu independiente bat lortzeko erabili. Behin eta berriz adierazi diedan bezala, ni horrekin ez nago ados, baina iruditzen zait ideia hori gure eztabaidetan bizirik izatea ona dela, batez ere goian aipatu dudan arrazoiengatik “estatu espainiarraren helburei hauspoa ematearena”.

    • Xabier Makazaga 2013-07-16 09:43

      Joan den urtean Agnes Cugnoren lan bat euskaratu nuen, frantsesetik, eta haren harira iruzkin batzuk egin ere bai Lapiko Kritikoan. Diozunarekin lotura duenez, hemen dituzu, Urko:
      http://basque.criticalstew.org/?p=8990#comment-4959
      .
      Lehenik, euskarazko itzulpena dago, gero originala frantsesez eta ondoren iruzkinak. Zuk aipatzen duzun arrisku hori oso kontuan hartzen dudalako itzuli nuen Agnes Cugnoren lana eta ilehen iruzkina ere hortik doa. Tamalez, ez nuen lortu horri buruzko eztabaidarik piztea.

      • Ezer baino lehen, zorionak itzulpenagatik.
        Gustu handiz irakurri dut artikulua. Agnes Cugnoren ideiak zuzenean muinera doazela iruditu zait. Eta nolabait ere, Gonzalo jaunak argitaratu duen eztabaidari heltzen diola iruditzen zait.
        *
        -II. Politika, beraz, egiazki indarkeria eraldatua da- atalean honakoa dio:”…Izan ere, biolentzia Estatuan zentralizatzeak dakarren instituzionalizazioak legitimitatea ematen baitio denen begietara indarkeria horri, baita pairatzen dutenen begietara ere….” Ikuspegi horrek argudiatzen du neurri batean, Orreagakoen kezka: ezker abertzaleak espaniar estatuak biolentzia erabiliz inposaturiko instituzioak erabiltzen hastea, noraino lotu daiteke biolentzia horren onarpenarekin?
        *
        *
        Gakoa zure iruzkinetako batean egon daiteke:
        “Argi dago zilegitasuna aipatzen duenean, Arregi Estatu espainiarrak Euskal Herrian duen zilegitasunaz ari zela, eta izan daiteke PNVkoek ez onartzea, ez sinistea, zilegitasun horretan. Azken 33 urtetan, ezer gutxi egin dute, ordea, zilegitasun falta hori begi bistan jarri eta salatzeko. Hutsaren hurrengoa.
        *
        Ezker abertzalea izan da hori behin eta berriro errepikatu eta salatu duena eta orain, Jaurlaritzari begira inoiz baino instituzio gehiago gobernatzen ditugun honetan, uste dut are garrantzitsuago dela salaketa horretan sakontzea.
        *
        Izan ere, egoera honetara heltzeko espainiar legalitateari inoiz lehenago ez bezala men egitea beste erremediorik ez baitugu izan, eta horrek ekar ditzakeen ondorio txarrei etengabeko salaketa hori kontrajartzea iruditzen baitzait, beti bezala, eraginkorrena. ”

        • Xabier Makazaga 2013-07-16 11:51

          Ezker abertzalea ez da inondik inora orain hasi “espaniar estatuak biolentzia erabiliz inposaturiko instituzioak erabiltzen”. 1979an hasi zen, Franco hil ondorengo lehen hauteskundetan, 1977an, abstentziorako deia egin eta inoizko parte hartzerik handiena izan ondoren. Bai, ezker abertzaleak abstentziorako deia egin zuen orduko hartan bezainbeste parte hartzerik ez da geroztik inoiz izan hauteskunde batzuetan. Hori zen orduko errealitatea eta ez Pako Aristi bere azken liburuan saltzen saiatzen dena. Eta integrista denez, orduko hauteskunde emaitzak erakutsi nizkionean, ezikusiarena egin zuen.
          .
          Aristik bere azken liburuan dioenez, “hainbat iturri ezberdinenetatik jaso dudanez”, 1978an “independentzia lortzeko aukera borobil bat” izan genuen. Joseba Ariznabarretaren arabera, “1978an indar izugarri bat izan genuen”. Orduan, “nahikoa izango zen hauteskundetan hondartzara joatea. Hemen posible izango zen abstentzio izugarri bat lortzea, %90ko abstentzioa gutxienez.” Ondoren, gainera, zera esaten du, “kostu sozial gutxirekin lortuko genuen orduan independentzia”.
          .
          Bada, orduko hauteskunde eta erreferendumen emaitzak (1976tik 1979ra) ez datoz inolaz ere bat Aristik eta Ariznabarretak diotenarekin. http://www.infoelectoral.mir.es/min/busquedaAvanzadaAction.html
          .
          1976ko abenduan izandako erreforma politikorako lege frankistari buruzko erreferendumaren emaitzak zeharo eskasak izan ziren Euskal Herriarentzat (PSOE eta PCk ere kontrako botoa eskatzen zuten, ez soilik abertzaleok, eta hala ere emaitzak izan zirenak izan ziren. Soilik Gipuzkoan eta Bizkaian izan ziren itxuroso samarrak). Eta are penagarriagoak izan ziren sei hilabete geroagoko hauteskundetako emaitzak, zeintzuetan abstentziora deitu zuen ezker abertzaleak. Konstituzioari buruzko erreferendumaren emaitzak, 1978ko abenduan, itxurosoagoak izan ziren, baina Araba eta Nafarroako emaitzak ikustea aski da konturatzeko zer nolakoa zen gure errealitatea orduan. HBk lehen aldiz 1979ko martxoko hauteskundetan hartu zuen parte eta ordudanik ibili da ezker abertzalea espainiar estatuak biolentzia erabiliz inposaturiko instituzioak erabiltzen .
          .
          Norbaitek azalduko balit nola lotu hauteskunde eta erreferendum haietako emaitzek diotena, batetik, eta Aristik zein Ariznabarretak diotena, bestetik, biziki eskertuko nioke. Beraiei galdetu nien, galdetu nienez, eta orain arte jaso dudan erantzun bakarra Aristirena izan da. Integrista baten erantzuna: “ikusi nizkian hik bidalitako datuak, 1976-77koak, eta parte hartzea nahiko baxua izan zuan, beraz gure alderdien abstentzioa gaineratuko bagenio uste diat zulo handia egingo litzatekeela.” Ikusi nahi ez duena baino itsu handiagorik ez dagoela esatea motz geratzen da horrelakoetan.

        • Urkorekin ados. Egia esan, ez dut ulertzen Orreagakoekiko erra hau. Hain ikusten dut ezker abertzalearen erretorika tradizionaletik gertu…

  • Xabier Makazaga 2013-07-16 09:15

    Asier, zure lehen iruzkina irakurri ahala segurutzat jo nuen zu ere xenofobo integristen sekta horretakoa zarela. Zuen mainak ederki ezagutzen baititut jada. Zuk ere ez duzu erantzunik “kostu sozial eskasekoak eta oso eraginkorrak diren” erresistentzia zibileko, edo desobedientzia zibileko, gauza txiki horiei buruz, ez?

    Apustu egingo nuke zu zeu ere ez zarela gai zuek bultzatu edo/eta gauzaturiko horrelako gauza txiki bat bera aipatzeko. Hondartzara eta mendira joateaz gain, jakina. Izan ere, zertarako galduko duzue denbora, bada, txikikeria horietan, interneten matraka ematea askoz ere garrantzitsuagoa denean?

  • Kuriososa, oraindik ez dut artikulu honetan Orreagaren esaldirik irakurri esandakoaren argudioak defendatzeko, bakarrik “Gonzalo” delako batek (nik ezin dut jakin benetan existitzen den edo ez) Orreaga delako batzuek ez dakit zer esaten dutela….
    Eman ahal didazue esaldi bakar bat zuen TEORIAK nire kabuz kontrastatzeako? Pertsona izenik ere ez didazue eman eta!!

  • Artikulua birritan irakurri dut, ematen du egilearen asmakeri hutsa dela. Norbait akusatzen denean, demostratu behar da, (nahiz eta ez da argi gelditu, idatzitako dena irakurriz, Orreaga delako talde hori existitzen den ere ez!!!)
    Ostera, nik esan ahal dut: Gonzalo faxista bat zara, integrista eta fundamentalista, ezabatu beharreako tipoa, zergatik? nik esaten dudalako eta kitto. Orduan ni bihurtzen naiz Gonzalori esandako guztia: faxista , integrista eta fundamentalista!

    • Xabier Makazaga 2013-07-16 12:22

      Noelia, Gonzalok arrazoitu egin ditu jende horri emandako kalifikatzaile guztiak, banan-banan: sektarioak, fanatikoak eta intoleranteak, totalitarioak, xenofoboak eta bide batez integristak. Ene iritziz, oso ongi arrazoitu ere zergatik erabili dituen kalifikatzaile horiek.
      .
      Arrazoiekin ados ez badaude, esan bezate zergatik, orain arte ez baitute esan. Esan bezate, zehazki, Gonzalok esandako horretan guztian zer gezur dauden eta zergatik diren gezurrak. Hori egitea baino trolleatzea nahiago dute, ordea. Nik egindako galdera erraz horri erantzutea baino trolleatzea nahiago duten bezalaxe.

  • Deno gainetik gure estatua lappurtu eta kolonizatua izan delako..nik ez dut naji gurea ez den ezer. Bai nitzako gurea da. Alemania guztien gainetik errango zuten naziak baina gezurra zan. Guztien gainetik jarri izannbakute. Eznzuketen egindakoa egingo. Nik Euskal estatua berreskuratzea naji dut kontra dauden guztien gainetikbaina balizko estatu baten ez nieke inori inungo eskunidea kenduko. Baina lehengo estatua izan hejar degu joako. Bestela galdetu edozein estatuko biztanlegoari,ea konkistatuak badira,konkistatzaileei eszatea berea zena berreskuratzek odozeren gainetik jartzea,faxista dela. Ongi izan.

  • Xabier Makazaga 2013-07-16 12:04

    Eztabaida honetan gure benetako izen abizenak erabiltzen ditugun bakarrak Gonzalo eta biok gara eta jendeak soberan daki zein den gure pentsamoldea. Xenofobo integrista horiena hobeto ezagutu nahi duenak duela ia urtebete idatzi nuen artikulu hau irakur dezake eta artikuluaren harira Lapiko Kritikoan beraietako batzuekin izandako eztabaida.
    http://basque.criticalstew.org/?p=8985

  • Xabier, zuk ez ulertzea akusatzen duenak demostratu behar duela akusatuaren “delitoa” eta ez alderantziz!!!! redios!!
    Bestetik, ulertzen dudanez, Iparla Orreagakoek idatzi dutela esaten duzu. Hala bada, Gonzalok erraza du: Interneten dagoenez, bertatik “faxista, xenofo eta abar” diren esaldiak atera, eta denok gure ondorioak aterako ditugu, ezta?.

  • Nik Gonzaloren idatzian ez dut “argudiorik” ikusten, Gonzalok Orreaga ez dakit nola eta ez dakit zelan pentsatzen duela bakarrik, baina ezin dut inola kontrastatu aurreritzi horiek, ez du hori demostratzen duen inongo frogarik ekarri: Non daude? Nik ez dut Orreagaren idea bat ere irakurtzen eurak esanda testu osoan, ezta erantzunetan, bakarrik zuen aurreritziak.

    • Noski! Euren “Nor gara” hain da “ni de izquierdas ni derechas, España una” (baina abertzale jator eran) ezin dela ezta deskribatu ere egin.

  • Esan nahi nuena, Gonzalok bere hitzak Orreagaren ahoan jartzen dituela: baina ez du Orreagaren hitz bat ere idatzi eta!!! Nik esaten badut, Gonzalok esan du “ETA armak hutsi behar dituela eta barkamena eskatu polizia nazional espainolari”, esaldi hori nondik atera dudan esan beharko dut ezta? Idatzi dagoen moduan, artikulua Gonzaloren asmakeria ematen du.

  • Ekarpen positibo gisa, hona hemen irakurgai proposamen bat: Stefan Zweig idazle austriarraren “Castellio Kalbinoren aurka: Kontzientzia biolentziaren aurka”. Saio historiko hutsa izan gabe, pentsamendu-askatasunaren aldeko aldarri ederrenetariko bat. Zoritxarrez, lan hori ez dago euskaraturik. Jatorri judutarreko idazleak noiz eta 1936an argitaratu zuen liburu hori; urte berean haren idazlan guztiak debekatuak izan ziren Alemania txit kultoan, eta bi urte geroago, begibistakoak diren arrazoiak direla-medio, bere sorterrian ere.

    Sebastian Castellio edo Castellion (jaiotzez Châteillon, frantsesa baitzen) XVI. mendeko humanista eta teologo bat izan zen; Kalbino bezala, herejea, erreforma protestantearen alde egin baitzuen, baina, Kalbinok ez bezala, ez zuen batere gogoko gizajendea bizirik erretzea gauzak bestela pentsatzeagatik.

    urtean liburu gogoangarri bat argitaratu zuen: De haereticis, an sint persequendi, hau da, “Herejei buruz: ea jazarri behar diren”. Ondorioa negatiboa zen, noski, eta zer esanik ez liburua debekatua izan zen ia edonoiz, hasi Espainia ultrakatolikoan eta buka Ginebra heretikoan. Hona hemen haren esaldi aipatuena: “Gizaki bat hiltzea ez da doktrina baten alde egitea, gizaki bat hiltzea da. Gibebrakoek Servet hil zutenean [Miguel Servet, mediku eta ultra-hereje aragoiarra, Kalbinok bizirik errearazitakoa, hain zuzen], ez ziren doktrina bat defendatzen ari, gizaseme bat akabatu egin zuten. Inork ez du bere fedearen aldarrikapena egiten besteak erretzen, aukeran bere burua errearazten baizik. Egia, edo nork egiatzat daukan hura, bilatu eta esateak inoiz ez luke delitu izan behar, eta ez inor da deus sinestera behartu behar, kontzientzia librea baita”. Hitz sinpleak, baina bere garaian egundoko eskandalua sortu zuten.

    Azken buruan, eta ñabardurak ñabardura, bi gizaki mota daude: “castellioak”, nahi dutena pentsatu nahi dutenak besteek ere nahi dutena pentsatzeko eskubidea daukatela onarturik, eta “kalbinoak”, aurrekoei egurra eman nahi dietenak. Eta ni gauza batez seguru nago: inork haren pentsamoldeeekin bat ez etortzegatik “collabo” eta ez dakit zein beste makurkeria esaten badizu, ahal izanez gero lasai asko erreko zintuzke.

    • Ahaztu zait esatea liburua zergatik den hain gomendagarria -berez gomendagarria bada ere. Garaiko ortodoxia nagusiaren aldetik -kristautasun erromatar katolikoa- bai Kalbino bai Castellio herejeak ziren, eta hereje izateagatik sorterritik alde egin behar izan zuten biek erreta ez hiltzeko; baita Kalbinok errearazitako Servet koitadua ere. Orain, Espainia nahiz Frantziako estatuek ezarritako ortodoxiaren barruan bizi dira euskaldunak, haien artean “herejeak” dexente badira ere, eta zeinbat herrialdetan nagusi. Kontu horrek bihurtzen du hain interesgarri herejeen arteko istorio zahar hori.

    • Xabier Makazaga 2013-07-16 13:38

      Stefan Zweig ene idazle kuttunenetakoa da. Kartzelatik atera nintzenean, 2001ean, bertatik eraman nuen oroigarri bakarra bere ipuinen bilduma mardula izan zen. Frantsesezko itzulpena. Ondo gordeta daukat geroztik.

  • Orreaga taldearen webgunean, bideoak atalean, izen-abizenak eta aurpegiak bertatik bertara ikusteko aukera badago. Falangearekin eta faxismoarekin lotzea ere!
    Zer motzak eta intoleranteak garen. Ezer askatzeko ederrak gaude gu.

  • Batzuek hainbesteko egur eta su eman diozuelarik, Orreagakoekiko jakinmina piztu didazue. Interneten ageri dira, bai, izen eta abizen, aurpegi eta jardun eta guzti. Orreagako “faxistak” UEUren eskutik ere ageri zaizkigu, hara!!! Ustezko “faxista” euskaldun hauek, euskaldunon intelligentsiaren muinean, UEUn ere infiltratu zaizkigu antza. Horra 2012ko urrian Diario de Noticias-ek argitara emandako berria: http://www.noticiasdenavarra.com/2012/10/31/sociedad/navarra/irekita-ueu-ko-udazkeneko-ikastaroetan-izena-emateko-epea
    “Zailtasunak zailtasun, UEUk bere lanak Nafarroan jarraitu behar duela argi zuen eta, … Hala, erakundeak “inoiz baino eskaintza oparoena” antolatu nahi izan du, Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin (NUP) “indartzen doan harremanaren” eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Sailaren eskainitako ikastaroen homologazioren laguntzarekin. Aurten, gainera, UEU Orreaga Taldearekin elkarlanean aritu da Herria, Hizkuntza eta Hezkuntza… Estatua izeneko hitzaldi zikloa eskaintzeko. Orreaga taldearekin batera antolatutako hitzaldi zikloa joan zen asteazkenean hasi zen, Pako Aristiren Independentzia, ondorengoei utzi beharko geniekeen herentzia saioarekin. Hurrengoa Joseba Ariznabarretaren eskutik etorriko da eta, Independentzia da demokraziaren abiapuntua izenpean, Kondestablearen Jauregian eskainiko da azaroaren 9an, 19.00etan. Zikloa azaroaren 16an iritsiko da bere bukaerara, Ane Ablanedo eta Naroa Anabitarteren eskutik eskainiko den Publiko pribatu…? Hezkuntza sistema propioa: Estatuaren beharra hi-tzaldiarekin, aurrekoaren ordu eta leku berdinean. Preseski Ablanedok berak, Orreaga taldeko kide izateaz gain UEUko bazkide ere badenak, eskaintza guztia euskaraz izango dela azpimarratu zuen atzoko ikastaroen aurkezpenean…”
    Faxista anonimo infiltratuak izateko, nahikoa “suelto” dabiltza, ala?
    Nor ari da hemen gaizto?

    • Faxismoa batzuetan zaila da detektatzen, agerikoa bilakatzen den arte. Kostatu zaie, eta bitartean izan dute euren esparrua, baina geroz eta argiago ari dira erakusten euren aurpegia.

  • Xabier Makazaga 2013-07-16 14:16

    Asier, Iban eta Ainhoa sektakoak edo sektatik oso hurbil dabiltzala pentsatzeko arrazoi sobera daukat. Ainhoa idatzi al dut? Auskalo zertan pentsatzen ari nintzen hori idatzi dudanean. NOELIA esan nahi nuen, jakina, ez Ainhoa.

  • Andoni Errazkin Beratzadi 2013-07-16 14:17

    Agur Xabier Makazaga jauna:
    Ni azti bat naiz. Argudioak sortzen ditut. Gaiztoena naiz. Onena naiz. Imperfectua, librea eta zoriontsua. Nik ume bat ikhusi dut, ni naiz, baina ezen 3 urte nituela. Besotan hartu dut eta hegan egiten hasi naiz. Nola suntsi nezakeen alienationea eta 3 urteko mutil hori besoetan hartu gero hegan egitekotz izarretarat?
    //////
    //////
    //////
    Agur Gonzalo Etxague jauna:
    Fascismoa, Nationalsocialismoa eta Falangismoa XX. mendeko hiru statal totalitarismo, dictadura edo tyranniaren izenak dira. Orreaga Taldea ez da XX. mendeko Italia, Alemania eta Espainia. Orreaga Taldea ez da Statu bat, Orreaga Taldea ez da violentiaren statal monopolioa; jende bat da eta iritzi bat du. Orreaga Taldea ez zaizu gustatzen; eta? Niri ez zait gustatzen Sortu; eta?
    //////
    Ea, Orreaga Taldearen kontra jo nahi izanez gero, hoberena bera definitzea da. Orreaga Taldea collaboracionista da. Arrazon simple batengatikan: ETAren armatu iharduna condamnatzeagatikan. Inongo abertzalek, amertzalek, hertzalek ezin du ETAren armatu iharduna condamnatu violentiaren imperial monopolioa condamnatu gabe. Azken hau egin gabe, bat ezin da statalista izan, eta hori egiten dute colonialistek eta collaborationistek, hain zuzen ere horregatikan dira colonialistak eta collaborationistak. Bai-eta Tomás Urtzainki jauna ere. Bera collaborationista bat da.
    //////
    Argi bidean, colonialista alderdiek condamnatzen ahal dute frantziar violentiaren illegitimo imperial monopolioa nahiz espainiar violentiaren illegitimo imperial monopolioa? Ez. Orduan, zertarakotz sartu euren argumentatione aizunean? Hark ez du condamnatzen niri kalte egiten didan violentia, eta gainera berari kalte egiten dion violentia condamnatzekotz eskatzen dit. Ez da zintzoa. Baina, hori colonialistek eta collaborationistek ez dute inoiz ere eginen, hain zuzen ere, hori eginez gero, iphurdi bistan geratuko bailitzateke frantziar violentiaren illegitimo imperial monopolioa nahiz espainiar violentiaren illegitimo imperial monopolioa.
    //////
    Hemen eta orain, xenophobo, integrista eta fundamentalista hitzak erabiltzen dira. Ni harrituta nago. Ni zur eta lur nago. Ni haserre nago. Hau da Sortu? Benetan zeuok guztiok askatuko duzue gure Herria, Nationea, Statua? Benetan? Colonoari colono deitu gabe? Nik urthe hauetan guztietan nire izen, abizen eta amizena erabili dut, eta badakizu zer jaso dudan? Colonizatuaren Syndromea duenarengandikako gorrotoa. Bat askatzen denean, hain argi sentitzen du… colonialitatea ezen ezin duela lehengo egoerarat itzul. Hala ere, jada, bortz axola zait. Dantza egiten dut. Bakarrikan nago, badakizu? Baina, dantza egiten dut.
    //////
    Niri amorrua ematen zidan 00. hamarkada hasieran nola Batasuna zen alderdiak “faxista” hitza erabiltzen baitzuen. Baina, guk, nabarrok, ba al genuen soveranu Staturikan? Ez. Orduan, nola dei ziezaieketen imperial Statuei “faxista”? Izatekotan, “inperialista”. Ez badugu soveranu Statuaren eta imperial Statuen artean desberdintzen, non gaude, noiz gaude, nola gaude.
    //////
    //////
    //////
    Agur Urko jauna:
    Ni naiz Anticolonialista Dialektikaren sortzailea. Ni naiz erruduna. Colonialismoaren inguruko aiphamenak Federico Krutwig jaunak, Jon Oria jaunak eta Carlo Raveli jaunak burutu dituzte; baina, bere osotasunean soilikan nik definitu dut.
    //////
    Urko, ni aiphatzen banauzu, arren ez nahas colono eta colonialista. Arras norbanako desberdinak baitira. Gurean, colonoak imperial Statuen functionarioak dira. Batez ere frantziar imperial armadako norbanakoak nahiz espainiar imperial armadako norbanakoak. Gero, noski, frantziar imperial militar policiako norbanakoak nahiz espainiar imperial militar policiako norbanakoak izanen lirateke. Gero, noski, frantziar imperial national policiako norbanakoak nahiz espainiar imperial national policiako norbanakoak izanen lirateke. Gero, Atlantikoetako Pirinioetako Departamenduan lan egiten duten frantziar juditial, legislativu, executivu botereko norbanakoak nahiz Nabarroko Foru Erkidegoan eta Euskal Autonomia Erkidegoan lan egiten duten espainiar juditial, legislativu, executivu botereko norbanakoak izanen lirateke. Orotarat 10,000 norbanakotikan 20,000 norbanakorat bitarte colono bizi dira APDan eta NFEan nahiz EAEan frantziar eta espainiar proiectua ezartzen eta nabar proiectua eragozten. Norbanakook ez dira gure Herriko, Nationeko, Statuko herritarrak. Gero, gure Herria, Nationea, Statua dago. Berton, Constituiente Processuaren baithan, herritarrok hiru jarrera ditugu: colonialismoa, collaborationismoa edo constitutionalismoa. Urko, ni berriz ere aiphatzen banauzu, arren, idaz ezazu nik idatzi dudan hau. Benetan eskertzen dut zuk nirekiko erakutsi duzun respectua. Azken hamar urteotan ez da ohikoa izan. Esker aunhitz.

    • Kaixo Andoni jauna
      Nahi baduzu, hemendik aurrera jauna trataera kendu, nigatik lasai.
      Banengoen ba ni eztabaida honetan zure iritzia beharrezkoa zela… Nire aurreko iritzian zu aipatu zaitut honakoa esateko: “Andoni Errazkin Beratzadiri ulertu diodanagatik, gure portaerek egiten gaituzte kolono, ez gure jatorriak.” eta arrazoia daukazu… zure pentsakerari jarraiki “kolonialista” behar luke “kolono” beharrean. Portaera / jatorri aspektuari eman nahi nion garrantzia ordea.

      • Hain zuzen ere, Gonzalo jaunak idatzi artikuluko 4. puntua ezbaian jartzeko. Baina zu, ikusten dudanez, ez zara Orreaga Taldeko kide, beraz barkatu; eta eskertuko nuke 4. puntua baieztatzen duen aipu orijinalen -Orreaga taldeko kideren batena- bat idatziko balu bateren batek.

      • Andoni Errazkin Beratzadi 2013-07-16 16:09

        Ongi. Irakurri dizut.

  • Xabierri: ¿einch??

  • Ez dakit nondik atera duzun ETAri kondena bat Orreagaren partetik. Ezingo duzu atera nola hori ez du existitzen. Nik dakidala Orreagakoek ETAri buruz borroka infraestrategikoa ta sub-politikoa eraman duela leporatzen diote. Nire iritziz, ez Orreagarena, ETA erakunde autonomista bihurtu da, Sortu bezalakoa. Erabaki duten aukera hori ni guztiz kontra nago. Autonomismoaren bidea ez gaitu sekula independentziara eramango.

    • Andoni Errazkin Beratzadi 2013-07-16 16:11

      Agur Freud jauna:
      Hori horrela ez bada, barkamenak.
      Eutsi, borrokatu eta irabazi.
      Izan ongi.

  • Xabier Makazaga 2013-07-16 15:25

    IPARLA Bibliatzat zuten duela gutxi xenofobo-integristen sekta horretakoek, baina egia da azkenaldi honetan ez dutela aipatzen. Jada haien Biblia ez bada, jakinarazi dezatela, mesedez. Jatorriz espainolez idatzia dago eta hara bertako zati bat:
    .
    “Oportunista-instituzionalista armadun eta armagabeek ustez defendatzen eta ordezkatzen duten herria inpotentziara eta immobilismora eraman dute. Engainatu, galdu, murriztu eta izorratu egin dute, zatitu, aspertu eta demoralizatu; murgildu egin dute babesgabetasunean, banaketan, baliogabetasun estrategikoan eta alienazio politiko, ideologiko eta mentalean. Irteerarik gabeko segada batean sartu eta barruan itxi dute. Ez dakite inolaz ere handik nola alde egin; ez eta bilatzeko inongo asmorik, eta are gutxiago topatzeko esperantzarik. Beren misio historikoa Euskal Herriaren erresistentzia maila infrastrategikoan murriztean eta mantentzean datza.”
    .
    Sektakoentzat, beraien ideiekin bat egiten ez duten abertzale guztiak dira “Oportunista-instituzionalistak”. Armadunak, etakideak dira, jakina. Armagabeak, berriz, etakideak ez diren “kolaborazionista” guztiak.
    .
    Iaz idatzi nuen artikulu batean ere aipatu nituen Biblia horretan esaten diren beste gauza batzuk. http://basque.criticalstew.org/?p=8985
    Hori da abertzaleon gehiengo oso handi batez duten iritzia. Bada, nik neure aldetik haietaz dudan iritzia plazaratu besterik ez dut egin. Hori bai, nik izen-abizenez sinatzen ditut ene iritziak eta eskertuko nuke besteek ere beste horrenbeste egitea.

  • Xabier Makazaga 2013-07-16 16:17

    Urkorentzat, hara Topatun izan nuen eztabaida:
    http://topatu.info/ideienkontrabandoa/topics-base/pako-aristi-beharrezko-diskurtsoa-xenofoboa-ala-zer-da/page/4/
    .
    ARTABURUEN:
    Aristiren testuan xenofobiarik ikusten ez dugunon irizpidea: EHtarra da EHren alde (edo independentziaren alde) dagoena. Kitto. Izan hemen jaioa edo ez, izan Ramirez de la Cuesta edo Garmendia Sodupe, izan arraza txurikoa edo beltza, izan katoliko edo musulmana.
    .
    NI NEU:
    Xenofobia = atzerritarrei fobia.
    Pako Aristik Euskal Herrian bizi eta “EHren alde ( edo independentziaren alde)” ez dauden guztiak atzerritartzat ditu eta fobia die. Beraz, xenofoboa da bere ustez atzerritar diren pertsona horiekiko, “izan arraza txuriko edo beltza, izan katoliko edo musulman”. Aristi ez baita arrazista, baina xenofoboa bai.
    .
    ARTABURUEN:
    “Tira, arrazistarena onartzen duzu beraz Galderren asmakizuna dela. Ona!!!
    Xenofoboaren etiketa aldiz ontzat ematen duzu. Esaidazu Xabier, zenbat belgikar ezagutzen dituzu nazien okupazio garaira itzuli nahi dutenak? Zenbatean behin bozkatzen duzue Belgikan estatu independente bat izaten jarraitu nahi duzuen? Zein berme eskaintzen dizkie Belgikako konstituzioak Belgikak Alemania izan beharko lukeela pentsatzen duten belgikarrei? Askatasuna bozka daitekeen zerbait dela pentsatzen duzu zuk ere?”
    .
    Horraino bere erantzuna, non nik ez dudan inongo erantzun zehatzik ikusten xenofoboa ez dela argudiatuz. Beraiek erantzun beharko dizute, beraz. Hori bai, besterik esaten ez duten bitartean, nabarmena da “EHren alde ( edo independentziaren alde)” ez dauden guztiak atzerritartzat dituztela eta haien ustez “atzerritar” horietako inortxok ere ez duela ezertxo ere esatekorik Euskal Herriaren etorkizunaz.
    .
    Nik hortik ateratzen dudan ondorioa da beldur direla, eta nola!, “atzerritar” horietaz. Beldur itzela dutela “atzerritar” horiek Euskal Herriaren geroaz haien iritzia, eta bozka, emateko beraiek bezainbeste eskubide izanez gero, Euskal Herria ez dela inoiz independente izango. Erremedio erraza daukate, hori bai, “atzerritarek” eskubide hori izan badutela diogunei kolaborazionista deitu eta printzipioei tinko eustea…. badaezpada ere batere argitu gabe zer egin behar duten “atzerritar” horiekin guztiekin.

  • Andoni Errazkin Beratzadi 2013-07-16 16:24

    Agur Xabier Makazaga jauna:
    Ez zait gustatzen nola deitzen diezun Orreaga Taldekoei xenophobo, integrista edo bertze. Ez dut uste hori direnikan. Niri zu reactionari bat iduritzen zatzaizkit. Zeuok guztiok Ezkertiar Collaborationista Sociologia osatzen duzue. Hemen eta orain, Anticolonialista Dialektikak guztia argi uzten du. Tautologia hutsa da.
    //////
    Nire iritzian hemen eta orain etsairikan haundiena Vaticano’ko imperial Statuaren Theokratia da eta, gero, Frantziako imperial Statuaren 5. Republica nahiz Espainiako imperial Statuaren 2. Restaurationea daude. Ni harrituta nago nola Herri, Natione, Statu honetan zer dialektiko maila guti dagoen. Eta, hain zuzen ere, hori baita gu oraindikan colonia izatearen arrazona. Tomás Urtzainki jaunak itzalezko lana egin du gure Herriaren, Nationearen, Statuaren memoria berreskuratzen, gero berak zabaldu ildoaren arabera Idoia Arrieta andereak Donostiako nabar hiria conquistatu izanaren documentua aurkitu du. Xabier Makazaga jauna ba al dakizu zer erran nahi zuen Nabarroak? Bada, catastroa. Agian, ez zaizu gustatuko catastroa, baina nahiago baduzu gu frantziar catastroaren menpe nahiz espainiar catastroaren menpe bizitzea, bada zu ez zara collaborationista bat, zu colonialista bat zara.
    //////
    Hauta ezazu hiruren artean: edo colonialista, edo collaborationista, edo constitutionalista. Eta niri bortz axola zait gartzelan egon bezara ez baduzu arrazona, zeren-eta bertzenaz Galder González jauna bezala emotional xantaia erabiltzen ari zara gainerakooi rationalitatea abailtzekotz. Ongi, aunhitz sufferitu duzu, baina ez zara bakarra.
    Eutsi, borrokatu eta irabazi.
    Izan ongi.

  • Ea aklaratzen garen Xabier. Dena nahasten artista zara eta!
    Topatuko eztabaida Aristiren artikuluaren harira zetorren. Aristi nik dakidala, ez da Orreagakoa. Hori bat.
    Bi, artikulu honetan berriz Orreagakoak jarri ditu begipuntuan Gonzalok. Ez dezagun dena aldrebestu…

    Niri dagokidanez, lehen batenbatek oso ongi esan duen moduan marka da akusazioa bota eta argudiorik gabe besteak ez badu ezer erantzuten akusazioa benetakoa dela ondorioztatzea. Artaburuen xenofoboa zara! zer duze esateko? ezer ez? ikusten, xenofoboa da! Markakoa.
    Bestalde oso ondo laburbildu duzu nire ikuspegia, bai: Nire ustez euskal herriaren independentziaren aurka daudenek ez dute zer esanik EHren etorkizunaz.
    Zuk antza baietz uste duzu, EHren menderakuntzaren alde daudenek zer esana dutela uste duzu EHren etorkizunean. Eta gero harritu egiten zara kolaborazionista deitzen badizute?
    Beste hark zioen bezala “herri hau deskojono bat da”…

    • Andoni Errazkin Beratzadi 2013-07-16 16:56

      Agur Artaburuen jauna:
      Ez nahiz bat ethortzen idatzi duzunarekin. Vinculante Referendum-ean Herriko, Nationeko, Statuko herritar guztiok dugu eskubidea eta betebeharra gure iritzia bozkaren bidez ematekotz. Guztiok: bai APDan eta bai NFEan nahiz EAEan. Frantziak eta Espainiak izorratu gaituzte, eta solutionearen erdiestea meritu kontua da. Ni meritukrata bat naiz, eta gogoko izanen nuke meritukratiko Statu batean bizi. Gaia conplexua da, eta aunhitz eztabaidatu behar da.
      Eutsi, borrokatu eta irabazi.
      Izan ongi.

      • Aupa Andoni. Nik ez nuen inolako erreferendumetan pentsatzen idatzi dudana idatzi dudanean. ASKATASUNA EZ DA BOZKATZEN. Zure burua kolonizazioaren eraginetik erabat (edo ia aske) kontsideratzeko oso sustraitua duzu erabaki politikoak nahitaez hautesontzietatik pasa behar dutenaren ideia. (Eta honekin ez dut nire burua kolonizazio horretatik aske kontsideratzen, ezta gutxiagorik ere).
        Aske garenean bozkatuko ditugu mila kontu, baina aurrez askatasuna berreskuratu beharra dugu.
        Ongi izan zu ere!

        • Andoni Errazkin Beratzadi 2013-07-16 18:16

          Agur Artaburuen jauna:
          Ez naiz bat ethortzen. Hain zuzen ere, hemen eta orain, ukatzen zaiguna ERABAKItzekotz eskubidea baita. APDaz eta NFEaz nahiz EAEaz osatu gure Federationea historiaren eta borondatearen arabera constituitzen da. %51aren borondatea colonial Statua soveranu Statuan bilakatzea izanez gero historian eta borondatean oinharritu Herria, Nationea, Statua izanen ginateke. Borondate hori %49arena izanez gero Vinculante Referendum-ak errepika daitezke. Historia gure alde dugu, inori ez baitzaio gustatzen colonialista edo collaborationista izatea. Ez baita ethikoa. Hemen eta orain, ethikoa den hori constitutionalista izatea da.
          Zu, Artaburuen, zer zara:
          edo colonialista,
          edo collaborationista,
          edo constitutionalista?
          Erantzun.

          • Planteamendu horrek maila berean jartzen ditu zapaltzailea eta zapaldua. Hori bai ez dela etikoa.
            PD: Ni Euskal Herritar xume bat baino ez naiz.

          • Andoni, benetan uste dut tematzen zarela jendea kalifikatu nahian, a edo b edo c. Nik diot izan gaitezkeela ab, cb edo abc. Adibidez, ni Euskal Estatu independiente baten alde nago (beraz, estatalista), baina zergak ordaintzen ditut (beraz, kolaborazionista), eta … udaltzainak zuretzat kolonoak dira? horrela bada, kolono ere izan nintekeen. Ziur naiz, zu zeu ere neurri batean ala bestean kolaborazionista zarela.

          • Andoni Errazkin Beratzadi 2013-07-17 10:33

            Agur Urko jauna:
            Bikaina zure erantzuna. Noski baietz. Kontraerranez beteta gaude. Hala ere, udaltzaina imperial Statuaren baitako colonial Statuan edo gure soveranu Statuan udaltzain izaten jarraituko du. Ez naiz udaltzainez ari, ez naiz zinegotziez ari, ez naiz functionariez ari: imperial Statuaren eta colonial Statuaren arteko lotura mozteaz ari naiz: colonoez ari naiz.
            Eutsi, borrokatu eta irabazi.
            Izan ongi.

          • Pozten naiz gure iritziak uste baino gertuago daudela ikusteak. Egun ona pasa.

          • Andoni Errazkin Beratzadi 2013-07-17 10:45

            Bai eta zuri ere.

    • Xabier Makazaga 2013-07-16 17:17

      “EHren alde (edo independentziaren alde)” ez dauden guztiak atzerritartzat hartzea ez soilik da xenofoboa, diskurtso faxista ere badelakoan nago. Pentsamendu desberdina izateagatik, norbaiti herritartasuna ukatzea, faxista iruditzen baitzait. Hori bai, nire ustez, norbaiten diskurtsoak faxismoaren ezaugarri bat duelako, ezin esan daiteke diskurtso hori faxista denik eta are gutxiago pertsona hori faxista denik.

      • Andoni Errazkin Beratzadi 2013-07-16 18:18

        Agur Xabier Makazaga jauna:
        Reactionari bat zara.
        Zu zer zara:
        edo colonialista,
        edo collaborationista,
        edo constitutionalista?
        Erantzun.

      • Ez Xabier ez, hori ez da diskurtso faxista, diskurtso errealista bat da. Herriak definitzen dituena hain zuzen beren independentzia berreskuratu edo mantentzeko egiten duten indarra da. Gure independentziaren aurka daudenak herrikidetzat hartzea absurdo bat da. Español bat zarela esango banizu haserretu egingo zinateke, edo hori espero dut gutxienez. Zu ez zara español beraz. Baina español asko bizi dira Hego EHan, ez? Hala aitortzen eta demostratzen dutenak. Ezin denak izan herri bereko…

        • Bai, bada faxista. Eskubideak ezin dira onartu edo ukatu ideologia edo pentsaeraren arabera, gustatu ala ez. Urlia independentziaren aldekoa da eta barruan; Urlia espaniar sentitzen da eta kanpoan?

          • Kaixo Gonzalo. Esaldia orokorrean hartuta ados nago, baina egia esan nire buruan ideia zaparrada piztu didazu:
            – Euskal Herria bada ala ez da? Niretzat bai, Euskal Kultura existitzen den neurrian
            – Euskal Herria zatitua, ukatua, menperatua da ala ez da? Niretzat bai, edo behintzat gogor saiatu dira horretan.
            – Beraz, Euskal Herriak badu izateko eskubidea, eta eskubide hori erabakitzeko eskubidea baino lehen dago. Lehendabizi zara, eta gero erabakitzen duzu.

            Ideia zaparradak badauka bere logika egia esan. Bestelako gaiekin ariketa hau errazago burutu ohi dugu: euskararen indarberritze prozesuan.
            – Euskara bada
            – Euskara egoera minorizatuan dago, eta euskaldunon eskubideak urratzen dira
            – Euskaldunok euskaraz bizitzeko eskubidea daukagu. Bost erdaldun tematu daitezke bileran nik erdaraz egin dezadan, baina beraien erabakitzeko ahalmena baino lehenago euskaraz bizitzeko dudan eskubidea dago.

          • Bai, Urko, ados nago zurekin, neu ere oro har. Baina Euskal Herriak, lurraldeak, eraso ekogista basatiaz gain , ez du beste erasorik jaso gizakien partetik. Herriak, euskal herriak, jaso ditu eta jasotzen ditu, modo kontzientean edo inkontzietean herria osatzeagatik eta osatu duten neurrian, Euskal Herria deritzon lurralde honetan. Hala, guk, euskal herritarrok, erabakitzeko eskubidea daukagu? Esango nuke beste inork ez daukala inolako eskubiderik guk nahi duguna aukertzea eragozteko; nik, kasu, palestinarren kontuetan erabakitzeko eskubiderik ez daukadan bezala, iritzia eduki arren. Baina, eta hauxe da arazoa, nork esan behar du nor garen gu, euskal herritarrok, euskal herria? Orreagakoek eta Pako Aristik oso argi daukate hori, honezkero ezagutzen ditugun irizpideen arabera erabakita, ezinbestez horrek bidegabekeria dakarrela jakitun, eta hala ere. Niri, noski, onartezina iruditzen zait hori.

        • Xabier Makazaga 2013-07-16 19:55

          Argi dago “atzerritarrek” biharko Euskal Herriaz eduki dezaketen iritzia bost axola zaizula, baina horrez gain ez duzu batere argitzen zer egin asmo duzuen haiekin guztiekin. Asko baitira, oso asko. Dena den, eskertzen dizut argi hitz egin izana. Ulertu dizudanez, Euskal Herrian jaio, bizi eta lan egiten duen norbait herrikidetzat onartzeko, ez duzu aski hura Euskal Herriaren alde agertzea. Baldintza hori ez da nonbait nahikoa zuretzat. Independentziaren alde agertu behar du, argi eta garbi, atzerritartzat har ez dezazun. Ongi ulertu al dut?

        • Xabier Makazaga 2013-07-16 21:03

          Jakina zure ulermenetik at dagoela “Euskal Herriaren alde agertu” eta “Independentziaren alde agertu” ez dutela zertan beti-beti gauza bera izan beharrik.
          1. Sektarioa zarelako: gizabanako guztiak taldeka banatzen dituzu “lagunak” eta “etsaiak” bereizteko. Idearioa onartzen ez duen oro etsaia da, kolono edo kolaborazionista. Euskal Herrian bizi diren pertsona guztiak hiru talde hauetako batean daude: kolonoak, kolaborazionistak ala estatalistak (Orreagaren idearioa onartzen dutenak). Horren arabera osatu behar da herritarren errolda berria. Helburua taldeen arteko talka eragitea da.
          .
          2. Fanatikoa eta intolerantea zarelako: subjektibotasuna ukatzen duzu, ez dago iritzietarako lekurik, egia absolutua delako. Horrela, aukera bakarra kontakizun historikoa eta handik ondorioztatzen den estrategia eta proiektu politikoa onartzea da, egia delako. Onartu ezean, gizabanakoa kolono edo kolaborazionistatzat jotzen da, hau da, etsaitzat.
          .
          3. Totalitarioa zarelako: idearioa onartzen ez dutenei eskubide demokratikoak ukatzen dizkiezu…

          • Ba niri zaila egiten zait imaginatzea “Euskal Herriaren alde” eta “independentziaren kontra” dagoen pertsonarik. Esan nahiko luke Euskal Herri terminoa desberdin ulertzen dugula. Baina nago, zuk eta nik, Xabier termino hori antzera definituko genukeela.

          • zuk jarraitu lasai nik sekula santan esan ez ditudanak nire ahotan jarriz
            zuk jarraitu lasai ni deskalifikatzen
            zuk jarraitu lasai ni iraintzen
            baina mesedez argitu zer desberdintasun dagoen “Euskal Herriaren alde agertu” eta “Independentziaren alde agertu” artean?.

        • Xabier Makazaga 2013-07-17 09:18

          Batzuek ulertzen dute, automatikoki ulertu ere, independentziaren alde agertzen ez den oro beti ala beti, bai ala bai, independentziaren kontra dagoela. Beraiek jakingo dute zergatik ondorioztatzen dute halakorik.
          .
          Horietakoak ditugu Pako Aristi eta konpainia. Haientzat, independentziaren alde agertzen ez den oro automatikoki independentziaren kontra dago eta horrenbestez Euskal Herriaren heriotzaren alde. Bai ala bai, beti ala beti. Hau da, haientzat independentziaren alde ez agertzea Euskal Herriaren heriotzaren alde egotea da eta kito. Eta hori zalantzan jartzen duen oro edo kolonoa edo kolaborazionista da. Punto.
          .
          Ni independentziaren alde agertu ohi naiz behin eta berriro, eta nola!, eta niri ere ulergaitza egiten zait Euskal Herriaren alde dagoen norbait independentziaren alde ez agertzea, baina ez dut hori aldez aurretik guztiz ezinezkotzat jotzen. Ez naizelako sektarioa, ez naizelako fanatiko eta intolerantea, ez naizelako totalitarioa.

          • Ez dut ezer berririk idatziko, Xabierren bi esaldi baino ez ditut kopiatuko jarraian:

            Jakina zure ulermenetik at dagoela “Euskal Herriaren alde agertu” eta “Independentziaren alde agertu” ez dutela zertan beti-beti gauza bera izan beharrik –

            Ta niri ere ulergaitza egiten zait Euskal Herriaren alde dagoen norbait independentziaren alde ez agertzea, baina ez dut hori aldez aurretik guztiz ezinezkotzat jotzen –

        • Xabier Makazaga 2013-07-17 10:01

          Nik esandakoa: “EHren alde ( edo independentziaren alde)” ez dauden guztiak atzerritartzat dituztela eta haien ustez “atzerritar” horietako inortxok ere ez duela ezertxo ere esatekorik Euskal Herriaren etorkizunaz.
          .
          Hik, berriz, hau ulertu duk esan dudala: “euskal herriaren independentziaren aurka daudenek ez dute zer esanik EHren etorkizunaz”.
          .
          Nik kakotx artean jarri diat “EHren alde ( edo independentziaren alde)”, ezin nuelako aldez aurretik ziurtzat eman “Euskal Herriaren alde” eta “independentziaren alde” guztiz sinonimotzat dituala. Gero, oso argi geratu duk hala dela. Badirudi, gainera, “alde ez agertzea” eta “kontra agertzea” guztiz sinonimotzat dituala. Ez al duk inongo ñabardurarik ikusten bien artean?

        • Xabier Makazaga 2013-07-17 11:06

          Ulergaitza = ulertzen zaila dena.
          Ulermenetik at = ulertzerik ez dagoena.
          .
          Zehaztua dut zergatik dagoen batzuentzat ulermenetik at “Euskal Herriaren alde agertu” eta “Independentziaren alde agertu” ez dutela zertan beti-beti gauza bera izan beharrik. Ez berez ulertzerik ez dagoelako, baizik eta batzuek aldez aurretik guztiz ezinezkotzat jotzen dutelako biak beti-beti gauza bera ez izatea. Ulertzen saiatu ere ez direlako egiten.
          .
          Niretzat ulertzen zaila zen hori, ulertzen saiatu nintzen eta ongi ulertu nuelakoan nago. Beste batzuek, ordea, uko egiten diote aldez aurretik hori ulertzen saiatzeari, sektarioak, fanatikoak, intoleranteak eta totalitarioak direlako. Horrekiko bai behintzat.

  • Andoni Errazkin Beratzadi 2013-07-16 16:49

    Agur Xabier Makazaga jauna:
    Hemen eta orain, eztabaidagaia ez da soveranu Statuaren eta colonial Statuaren artean. Hemen eta orain, nolako Statua nahi dugun gaia. Carlo Raveli jaunaren liburua ekarpen interesgarri bat da, Tomás Urtzainki jaunaren ekarpena respectatu egin du, eta ez da haren ulerkeraren kontra joan, baizikan-eta sakondu egin du. Baina, hau, jada, 2004an. Lotsagarria da. Non dago “Lapiko Kritikoa”? Zuek zer zarete frantziar ultraezker bat nahiz espainiar ultraezker bat? Le Journal dy Pays Basque egunkaria nahiz GARA egunkaria zer dira frantziar ezkerraren nahiz espainiar ezkerraren egunkariak? Urepele nahiz Azpeiti erdalduntzekotz tresnak? Noizko euskarazko ezkertiar egunkari bat? Noizko euskarazko ezkertiar liburuen argitaldari bat? Autokritika non, noiz, nola? Zer zarete 50 urteko ondarearen liquidationistak? Zertarakotz etsaiak!!! Zertarakotz colonoak!!! Zertarakotz imperialistak!!! Gu colonia bat gara, APDean 400 urtez eta NFEan 500 urtez nahiz EAEan 800 urtez, eta zeuok guztiok zer egiten duzue? Orreaga Taldeko collaborationistei xenophobo, integrista eta abar deitu?
    //////
    Xabier Makazaga jauna, irakur, hemen eta orain, imperial Statuetatikan ethorri immigranteak ez dira ez demonio ez aingeru, baina hemen eta orain bi imperial Statu daude, eta immigrante horietarikan gehiengoa bi imperial Statu horiez proffitatzen da bai frantziaraz bai espainiaraz bizitzekotz. Bertze problema bat da Vinculate Referendum-az hitz egiten bagara, hor, ezikan-eta colonoek, gainerako herritarrok parte-hartzekotz eskubide eta betebehar osoa dugu: bai colonialistok, bai collaborationistok, bai constitutionalistok. Izan ezkertiar. Izan eskuindiar. Izan nativu. Izan immigrante.
    //////
    Gu gure soveranu Statuan biziko bagina eta euskara officiala balitz, frantziar immigranteak nahiz espainiar immigranteak ez lirateke euren imperial Statuez baliatuko. Harrigarria iduritzen zait nola abertzaletasunak, amertzaletasunak, hertzaletasunak ez duen orain artean gai honi bere sakontasun osoan heldu. Harrigarria. Berriz errepikatzen dut: Orreaga Taldea collaborationista da, baina ez xenophoboa, integrista edo bertze. Hala ere, hemen eta orain xenophoboak imperial Statuak dira, eta classe baxuko, ertaineko edo altuko immigrantearekin sartzea bigarren ondorio bat da. Lehen imperial Statuen illegitimitatea da. Horregatikan, edo colonialistak gara, edo collaborationistak gara, edo constitutionalista naiz. Eta, hemen eta orain, constitutionaliston artean ez genuke soveranu Statuaren edo colonial Statuaren arteko hautuaren inguruko eztabaida antzua, zikiratua, irendua ukhan behar, baizikan-eta nolako soveranu Statua nahi dugun. Nik jada “Nabarroko Euskal Hiriaren Lehen Politeia” sarreran aski ongi izkiribatu dut “nolako” soveranu Statua nahi dudan. Eta zuk?
    Eutsi, borrokatu eta irabazi.
    Izan ongi.

  • kolono iza nahi ez duena 2013-07-16 17:54

    Andoni, thila bat hartuzak idhatzi aurretik, bihotzekoak emangoik eta!

    • Andoni Errazkin Beratzadi 2013-07-17 13:24

      Barkatu, tila ez, ezki-ura. Nire edaberikan maitatuena da. Bitxia.

  • PNV. Urkulluk: “Juro fidelidad a la Corona como representante ordinario del Estado”
    SORTU-ren presidentea den Hasier Arraiz: “Para la izquierda abertzale, cualquier instrumento, incluso la propuesta de nuevo estatus político para la CAV del lehendakari Urkullu, puede ser válido….” NAIZ 2013ko Uztailaren 07-an.
    ORREAGA: “Independentzia da demokraziaren abiapuntua”.
    Hiru korrente, bi iritzi. Bakoitzak jakingo du zein hautatu.

    • Andoni Errazkin Beratzadi 2013-07-16 18:29

      Agur Freud jauna:
      Zu Freud, bada ni Reich, eta aitzinerat.
      Bat ethortzen naiz:
      PNB eta UPN nahiz PNV: Eskuindiar Collaborationista Sociologia.
      Bildu eta Bildu nahiz Bildu: Ezkertiar Collaborationista Sociologia.
      Baina, ez naiz bat ethortzen:
      Orreaga Taldea ez da constitutionalista, baizikan-eta collaborationista, ez eskuin, ez ezker.
      Eutsi, borrokatu eta irabazi.
      Izan ongi.

  • Nabar Estatuaren aldekoak. Nola Estatu hori berriro konstituitu behar den, hori konstituzioaren bitartez soilik lortzen da. Orduan, Orreagakoak bai dira konstituzionalistak, Nabar Estatuaren konstituzionalistak eta unionistak, Nabarrako lur guztiak berriro batu nahi dituztelako.

  • Andoni Errazkin Beratzadi 2013-07-16 19:05

    Agur Freud jauna:
    Ongi. Zu constitutionalista zara. Ni urteak ari naiz Anticolonialista Dialektika garatzen, loditzen eta perfectionatzen. Xehetasun bat. Ni, Nabarroko Euskal Hiriaren Lehen Politeiaren alde nago, eta proto-Constitutionea Platon’en Politeia liburua da. Ongi. Baina, uste dut ezen hau meritukratikoegia dela. Ondorioz, proposatzen dizut solastea Nabarroko Euskal Statuaren Lehen Republicari buruz. Nik ez nuke Nabar Statua erranen, nik erranen nuke Euskal Statua, eta gure soveranu Statuaren sorkari leloa hau da: “Statua euskara da.” Zergatikan ulerkera hau? Bada, hitzaren, irudiaren eta materiaren arteko harremana jorratzen duelakotz. Hala ere, honi buruz sakondu nahi izanez gero “Nabar Mickey Mouse edo colonial syndromea?” sarreran jarrai dezakegu:
    https://zuzeu.eus/2013/07/16/nabar-mickey-mouse-edo-colonial-syndromea/

  • Xabier Makazaga 2013-07-16 20:51

    Hain diskurtso errealista duten horiek hara zer nolako irakurketa egiten duten 1976 eta 1979 bitartean Euskal Herrian gertatuari buruz:
    .
    1977an PNVk traizionatu egin zuen Herria, Franco ondorengo lehen hauteskundetan parte hartuz, eta bi urte geroago Ezker abertzaleak beste horrenbeste egin zuen, 1979ko martxoko hauteskunde munizipaletan parte hartu zuelako. Abstentzioarekin tematzea hobe zela? Hala uste dute Pako eta konpainiak. Bada, hori defendatzeko benetako datuez balia daitezela, ez beraien asmakeriez.
    .
    1976ko erreferendumean, antifrankista guzti-guztiek, espainolistak barne (PSOE, PC…), abstentzioa aldarrikatu zuten. Horra zenbatekoa izan zen abstentzioa lau herrialdetan: Ar % 23, Na % 28, Bi % 46; Gi % 55
    .
    1977ko lehen hauteskunde haietan, Ezker abertzaleak abstentziora deitu zuen eta inoizko parte hartzerik handiena izan zen. Abstentzioa: Ar % 17, Na % 18, Bi % 23; Gi % 24. Eta emaitzak, penagarriak, hauek: espainolistek 17 diputatu eta abertzaleok 9 (EE ere kontatuz).
    .
    Aristik ederki asko daki 76-77ko hauteskundetan zein emaitza izan ziren, birritan bidali nizkiolako. Eta bidaltzearekin batera ederki azpimarratu nion zein zen emaitza horiek erakusten zuten orduko errealitatea, baina hala ere bereari eusten dio kosta ahala kosta. Eta zera dio, Euskal Herria independentzia lortzeko erabat prest zegoela orduan. Gainera, Joseba Ariznabarretarekin zeharo ados agertzen da hark dioenean independentzia “kostu sozial gutxirekin” lor genezakeela orduan, posible izango baitzen, bere ustez, abstentzio izugarria lortzea, %90koa gutxienez.
    .
    Nik horri errealismo magikoa deitzen diot. Garcia Marquezek badu non inspiratu.

  • Nik hemen artikulua eta 92 iruzkin irakurri ondoren, zerbait esan nahi nuke oso laburbilduta: gure etsaia ez da Orreagakoa, gure etsaia ez da Orreagaren aurka dagoena. Gure etsaia Madrilen eta Parisen dago, eta lasai ederrean guk elkar hartzen ez badugu.

  • Xabier Makazaga 2013-07-17 12:57

    Badirudi batzuei azaldu beharrekoa dela norbere jarrera, ideia eta pentsaerak denok primeran ulertzen ditugula eta kostatu egiten zaigula besteen hainbat ulertzea. Batzuoi gehiago eta besteoi gutxiago, baina denoi kostatzen zaigu besteen hainbat jarrera ideia eta pentsaera ulertzea. Ulertzen saiatzen ez direnei gehiago, jakina.
    .
    Egia esan, egin dudan bizitza egin dudalako, ez dut Euskal Herriaren alde agertu bai, baina independentziaren alde agertzen ez direnen argudioak buruz-buru entzuteko aukerarik izan. Horregatik izango nituen seguruenik hasieran zailtasun handiak halako jarrerak ulertzeko orduan. Eta oraindik ere, esan beharrik ez dago askoz ere hobeto ulertzen dudala aldi berean Euskal Herriaren alde eta independentziaren alde agertzen direnen jarrera, neure-neurea dudalako, Euskal Herriaren alde agertu arren, argi eta garbi independentziaren alde agertzen ez direnena baino.
    .
    Horrek ez nau, ordea, inolaz ere eraman pentsatzera, beste batzuek bezala, independentziaren alde agertzen ez den orok BENETAN Euskal Herriaren alde ez dagoelako jokatzen duela horrela. Hau da, Euskal Herriaren alde agertu bai, baina independentziaren alde agertzen ez den oro gezurretan ari dela
    .
    Eta bai, batzuek diote independentziaren alde agertzen ez dena ezin dela inolaz ere egon BENETAN Euskal Herriaren alde. Gehiago esango nuke, badirudi, haien aburuz, BENETAN Euskal Herriaren alde dauden bakarrak beraiek direla. EGIA BERDADEROAren jabe gorenak.

    • Andoni Errazkin Beratzadi 2013-07-17 13:43

      Agur Xabier Makazaga jauna:
      //////
      Zer iduritu zaizu Gonzalo Etxague jaunari burutu diodan erantzuna? Aikido bikaina, ez-eta?
      http://en.wikipedia.org/wiki/Aikido
      //////
      Urthe hauetan guztietan, ezen Anticolonialista Dialektika garatzen ihardun dudala, gauza batez konturatu naiz: euskaldunok itzalezko cognitivu colonizationea dugu, eta ondokoari etsaiari ere isuriko ez geniokeen lerdea isurtzen diogu. Horren aitzinean symmetriaren praktika garatu nuen. Alegia, alderantzikatu. Adibidez, frantziarrak nahiz espainiarrak Constitutionearen jabeak dira, eta ni nire artean, eta gu ez, ala? Zergatikan ez nabar Constitutionea? Guztia horrela.
      //////
      Zein da funtsa, bada hagitz simplea da: colonizatuak itzalezko gorroto dosia pairatu du, eta etsaiari erantzun beharrean assertivutasunez, bada ondoko ahulenari egiten dio hori. Hau berbera gertatzen da machismoarekin, machista gizon guztiak emakumeek ongi irendutako gizonak dira. Irentzaile ama. Irentzaile emaztea. Irentzaile alaba.
      //////
      Itzalezkoa iduritzen zait zure hasunarketa. Bat ethortzen naiz. Azken buruan, bada colonialista den nabar aunhitz, adibidez: Mario Onaindia jauna. Bere euskarazko textuak gure Herria, Nationea, Statua eraikitzearen adibide argia da. Baina, gero, colonialista da. Gauza berbera gertatzen da Tomás Urtzainki jaunarekin, bere Herria, Nationea, Statua askatzen, baina espainiaraz. Ezagutu ahal diozu Tomás Urtzainki jaunari proposicionerikan adieraziaz ezen Constitutionea euskaraz redactatu behar dela? Ez, ez-eta? Nire iritzian bi-bi-biek itzalezko ekarpena burutu diote gure Herriari, Nationeari, Statuari baina… hankamotz, besamotz, betoker. Niri gustatuko litzaidake Mario Onaindia jaunaren euskararen, edo hobearen, eta Tomás Urtzainki jaunaren zuzenbidearen, edo hobearen, arteko nahasketa. Gurean jende aunhitz egon da itzalezko ekarpena egin dutenak.
      //////
      Hala ere, ez zait coherentea iduritzen erratea “A más Navarra, más Euskal Herria” eta gero ez saiatzea euskara ikhasten edo ez saiatzea euskaraz iharduten duten advocatuez edo syndikoez inguratzen. Nik badakit zer den colonizationea, eta tamalez, hemen eta orain, jende aunhitz dago ez dakiena euskaraz secular imperial oppresionea dela-eta. Era berean ere, ez zait coherentea iduritzen ezen euskararen alde hari dela eta ezen gero ez duela soveranu Statu bat nahi. Jarrera horiek guztiak ez dira coherenteak. Horregatikan, bat edo colonialista da, edo collaborationista da, edo constitutionalista da. Paradoxikoa badirudi ere Tomás Urtzainki jauna ez da constitutionalista, baizikan-eta collaborationista. Hala ere, Tomás Urtzainki jaunari itzalezko respectua diot.
      Eutsi, borrokatu eta irabazi.
      Izan ongi.

  • Nonbaiteko iruzkin batean Errazkin Beratzadi jaunak -alias Bingen Haritzeder- Platonen “Politeia” dialogoa proposatzen digu “Nabarro”ko proto-konstituzio gisa edo halako zerbait. Eta horrek gauza asko argitzen ditu.

    Ez dakit lan hori irakurri duzuen; bide batez esanda, hizkuntza modernoetan ohikoagoa da erromatarrek jarri zioten izenburua erabiltzea, Res publica, eta handik “República”, “Republique” edo “Errepublika”, nahi baduzue. Platonen dialogo horrek zerbait liluragarri dauka, baina aldi berean ikaragarria eta izugarria da hitzaren zentzu hertsian: ikara eta izua eragiten du. Ze, izan, Platonek proposatzen duen hiri perfektua DIKTADURA HUTSA da-eta. Bai, ongiaren eta filosofiaren izenean, baina diktadura beldurgarria, gizarte totalitario baten lehen zirriborroa. Gobernariak filosofoak lirateke, zintzoak, desinteresatuak, eta abar, baina handik behera ez da ezer falta: giza-bizitzaren alderdi guztien kontrol estua estatuaren aldetik, kulturaren kontrol are estuagoa, inkisizio moduko bat, eta, zer esanik ez, disidenteen kanporatze sistematikoa, baita ezabatze fisikoa ere hala egin behar baldin bada. Platonen ditxosozko “Politeia”n ez dago leku handirik norberaren askatasunarentzat. Hobeto esan: ez dago batere lekurik.

    Ez dirudi Platonek berak ere oso egingarritzat hartuko lukeenik bere proposamena orain bi mila eta laurehun urte gutxi-asko idatzi zuenean, baina bada hari bat Platonengandik Kanbodiako izugarrikerietaraino doana.

    Izan ere, norbait Platon gora eta Platon behera baldin badabil, kontuz! Politikari eta oro har boterearen erabilerari buruz idatzi zituen gauza asko kontuan hartzeko modukoak dira gaur egun ere (baina beti haren eta gure gizarteak zein desberdinak diren ahaztu gabe), baina egile labainkorra da, arrisku handikoa. Bi hitzetan esanda, eta ez sinplifikaziorik gabe, demokraziaren etsai amorratua. Bazeukan horretarako arrazoirik, azken finean “demokraziak” Sokrates haren maisua erail zuelako, baina jatorriz aristokrata oligarkiazalea ere bazen.

    • Bingen Haretzederra Erentxun 2013-07-17 15:21

      Agur, Jorge Etxague – alias Menditarra. Ez zaitez nahas. Ni’ ni naiz. Eta Errazkin Beratzadi’ Errazkin Beratzadi da. Euskara Garatuari edo goi-euskarari buruz izandako eztabaida nirekin izan zenuen, ez Errazkin Beratzadirekin. Baina nik ez nuke zurekin eztabaidatu nahi, polarizatze bat gertha ez ledin. Oraindik egoera itogarriegia da. Nabarroa bilhakaera bat izaten ari da, eta inguruak ito behar hau relaxatzen denean, badakit ezen bidelagun izango zarela. Niri oso positivua iruditzen zait zuk duzun classiko litteraturaren ezagutza, eta neurri batean zu bezalako gente gehiago behar luke egon. Gehienek ez duten sensibilitatea duzu. Hori guztia contructivu era batean bideratu behar zenuke. Besarkada bat.

      • Ez ni besarkatu, arren, Errazkin / Haritzeder / … jaun hori, eta ez eman koiperik, eta are gutxiago tontotzat hartu bi lagun zaretela esanez. Bi edo hiru zaretela? Bai, Trinitatea bezala: hiru eta aldi berean bat eta bakarra. Baina gizonkeria horrenbeste maite duzunez, gizonki portatu -barka biezadate neskek esamolde zahar hura erabiltzegatik- eta besteren izen-deiturak salatzen ibili beharrean erabili zeureak behingoz. Eta demokrazia gustatzen ez bazaizu, esan argi eta garbi, baina bakea eman Platon zaharrari, horrek ez duelako inor engainatzen. Baina tira, ez da harritzekoa gero “politeia” hitza hain maite izatea: ez alferrik, “polizia” hitza harexetik dator. “Classico Akademia Krutwingdarrean” horrenbeste ikasiko zenuten, ezta? Salatari moduak ez zaizkizu falta, behintzat.

        • Andoni Errazkin Beratzadi 2013-07-17 16:33

          Agur Menditarra jauna:
          ///
          111 Ni ez naiz Bingen Haretzederra Erentxun jauna, ni Andoni Errazkin Beratzadi jauna naiz.
          ///
          222 Euskaraz Platon’en lanaren izenburua “Politeia” da. Beraz, respectu bat translatoreari.
          ///
          333 Ez duzu Platon’en Politeia liburua irakurri eta nire propositioneari negativu kritika egin diozu.
          ///
          Eutsi, borrokatu eta irabazi.
          Izan ongi.

        • Bingen Haretzederra Erentxun 2013-07-17 17:22

          Ez, Andoni. Amai dezagun gezur hau guztia.
          gOllUm!!!
          Zu ez zara existetzen. Ni ez naiz existetzen.
          FedErIcO eZ zEn iNoIz hiL…
          .
          .
          .
          Ama?

  • Andoni Errazkin Beratzadi 2013-07-17 17:33

    Agur Bingen Haretzederra Erentxun jauna:
    Gollum eta Smeagol:
    http://www.youtube.com/watch?v=DLvIFRNbqOs
    Hagitz ona.
    Eutsi, borrokatu eta irabazi.
    Izan ongi.

  • Galder, ados nago zurekin.
    .
    Eta-kideak eta hb-bekoek besteei “faxista” deitzen, “fundamentalista” eta abar, eurei urteetan besteek ipinitako “etiketa” bera eta argudio gutxiagoekin gainera (ez dut zentzuzko argudio bat bera ere irakurri, pertsona batzuen iritzi soilak bakarrik, gainera, Orreagako inor ezagutzen ez dutenak argi gelditu denez!!!). Agian euskal “atsotitza” ekarri behar dugu mahai gainera: xoxoak beleari…

  • Xabier Makazaga 2013-07-18 11:32

    “Artaburuen” ezizenarekin mozorrotzen denak erantzuteari utzi dionez, argitu beharra daukat duela egun batzuk izan nuela ezizen horren berri. Berehala sumatu nuen Pako Aristi zela eta amua bota nion Topatun. Erantzunak are gehiago indartu zuen ene susmoa.
    http://topatu.info/ideienkontrabandoa/topics-base/pako-aristi-beharrezko-diskurtsoa-xenofoboa-ala-zer-da/page/4/

    Orain, berriz, joan den urriko iruzkin hau aurkitu dut sarean:
    http://sustatu.com/1349601130739
    2012-10-09 : 08:24
    .@artaburuen: Izen-deiturekin dabiltzanei kargu hartu behar badiezu “umiltasun falta” leporatuta, anonimotasunetik irteteko gomendatzen dizugu, berdintasunez jokatzeko.
    .
    Sustatukoek anonimotasunetik irteteko luzatu zioten gomendioa zentzuz betea zen. Berak jakingo du zergatik egin zion muzin, eta mozorroaz baliatzen jarraitzen duen… nahi duenari bakarrik erantzuteko.

  • […] Gauza asko dira nahasten direnak. Eztabaida berriak ere pizten dira debatetik. ETAren V. asanblada ere aipatu zen, non MLNVak “Pueblo Trabajador Vasco” kontzeptua sortu eta aurkeztu zuen; zein ote den subjektu iraultzailea eztabaidatu da; mehatxua jatorri ala jarrera kontua den; Orreaga taldea ere tartean aipatu zen…. […]

  • Orreagaren esanetan guztiak dira nabar gudariak edo kolaborazionistak. Galder eta gainontzeko eternoki-unibertsiteko-bizkarroientzat iraultzaie baketsu etsaimaitaleak edo xenofobo esterminatzaileak. Pako Aristik zerbait egin du bere bizitzan. Zuek?