Udalbiltza, sarearen bidez ere nazioa egiten

udalbiltza-udalerriakUdalbiltza.info weba osatu egin dugu azken egunetan, eta, besteak beste, Euskal Herriko udalerri guztien (685) informazio xehetua ipini dugu irakurgai. Beste berrikuntza bat: edonork du Udalbiltzari ekarpena egiteko aukera

Udalbiltza da Euskal Herri mailako instituzio bakarra, eta sortze beretik du gure nazioa zertan den jakitea eta zabaltzea. Joan den martxoaren 2an egin zuen berrantolaketarako batzarra, eta harrezkerotik web berria du: udalbiltza.info (datorren urtean udalbiltza.eus izango dena).

Albistegiaz eta argazki eta bideo galeriez gain, hainbat osagai ditugu atari digitalean, eta berriki Euskal Herriko 685 udalerrien atala jarri dugu, informazio eta zerbitzu modura.

Euskal Herriaren desegituraketaren ondorioz, duela urte batzuk arte ez zen erraza jakitea gure nazioan zenbat herri dauden. Egun, haiei buruzko informazio xehetua izateko aukera dago. Beraz, Udalbiltza sarearen bitartez ere nazioa egiten ari da.

Udalerri bakoitzeko datuak
– Udalerria. Herrialdea.
– Mapa bidez udalerriaren kokapena.
– Biztanleria.
– Herriaren azalera (km2).
– Dentsitatea.

Errepide bidezko distantzia
– Bere herrialdeko hiriburura distantzia.
– Haur eta lehen hezkuntza azpiegitura gertuenera.
– Osasun zentroetako eraikin gertuenera.
– Txikizkako merkataritza establezimendu gertuenera.
– Euskarazko eskaintza duen eskola gertuenera.
– Euskaltegi gertuenera.

Udaletxeko datuak
– Helbidea, telefonoa, faxa, webgunea.
– Legealdiko hautetsien zerrendara esteka.
– Herriko udalbiltzakideen atalera esteka.

Sektorekako establezimenduen banaketa. %.

Euskal Herriari begira atarira esteka. Atari zabalagoa da hori, eta horren sustapen kanpaina bat udazkenetik aurrera egiteko asmoa dugu.

BESTE HAINBAT OSAGAI

‘Zer da Udalbiltza?’ atalean

– Udalbiltzaren historia labur bat, bideoekin osatua.

– ‘Udalbiltzakideak‘ atala (atxikitzeko aukerarekin-eta), eta hilero berritzen dugun udalbiltzakideen zerrenda (1.422 udalbiltzakide zeuden ekain bukaeran).

Edonork Udalbiltzari ekarpena egiteko aukera du, formulario baten bidez.

– Udalbiltzaren lehentasunak, Nazio Gobernua eta funtzionamendua ere agerian jarri ditugu.

Udalbiltzaz esandakoak sartzen ari gara.

– Udalbiltzaren aurreko aroko egitasmoak ere irakurgai dira.

‘Adierazpenak’ atalean

– Udalbiltzak ateratako agiriak sartzen ditugu, zerrendan.

Webaren euskarazko bertsioaz gain, espainolezkoa eta frantsesezkoa ere baditugu.

Sare sozialak: Twitter (1.095 jarraitzaile uneotan) eta Facebook.

udalbiltza

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude