Goikuriako San Pedro atzo eta gaur

Bilboko Burdin Hesia osatzen duten elementu ia ezezagunen bilaketa eta katalogazioak ez dute etenik. Uztailaren 9ko datarekin Sancho de Beurko elkarteko lagunekin Güeñesko Luxar, Taramona eta Goikuriako San Pedro inguruetan bertako aztarnak ikuskatzen jardun ginen.

Lubaki lerroa.

Goikuriako San Pedro 2013ko uztailean.

Indalecio Ojanguren handiak 1937ko udaran hartutako argazkiak oinarri hartuta, berak bisitatutako lubaki lerroek 2013ko uztailean duten itxura ikuskatzeko aukera izan genuen: aurretik jasota genituen GPS koordenadak jaso eta zuzendu, elementu berriak eta ezezagunak aurkitu… eguzkipean ittotzeraino buffff…

Goikuriako San Pedron lubaki lerroa.

Goikuriako San Pedroko lubaki lerroa 2013ko uztailean. Egilea: Indalecio Ojanguren.

Goikuriako San Pedroren gailurrean kokatzen zen lubaki lerroa, Bilboko Burdin Hesiko beste elementuak ez bezala, lurrez eta pinu enborrez osaturik zeuden, material eskasak beraz denboraren iraganari eusteko: Elementuak guztiak aspaldi desagertu ziren. Gaur egun, lurrean pikatxoi eta palaz irekitako lubaki lerroa baino ez da geratzen.

Obserbazio gunea.

Obserbazio gunea Goikuriako San Pedroren lubaki lerroan.

burdinhesia, goikuria, guenes, lujar, luxar, taramona
Xabier Eskisabel

Zallan bizi den eta alabari euskaraz hitzegiten dion bakanetakoa. Ataundarra jaiotzez, beasaindarra heziketaz ta Zallarra bizilekuz.

4 pentsamendu “Goikuriako San Pedro atzo eta gaur”-ri buruz

  • Bejondeizuela!
    Gure aurrekoen historia azalarazteagatik.
    “Izan zirelako gara, garelako izango dira”.

  • Xabier Eskisabel

    Ta bertan dago!

  • Iñaki Larrañaga
    Iñaki Larrañaga 2013-07-16 18:38

    Argazki bidez denboran bidaia polita. Ibilbideak ederra behar du izan kontakizunaren haria segiz. Bejondeiala! 🙂

  • Xabier Eskisabel

    Bilboko Burdin Hesiak Enkarterrin dituen elementu asko 1937ko udaberrian bere horretan utzi ziren bezala diraute oraindik: Ez dira “Omaha Beach”n dauden bunkerrak bezalakoak, bainan hauek gurean ditugu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude