Disney year

Disney year –

Lanera hasi eta segituan ahazten dira 3 bolako izozkiak, protekzio altuko kremak eta presarik gabe gosaldutako tostadak. Baina uda honek ekarri dizkigu berri on askoak ere.

Besteak beste, Jon Gerediagaren poema liburu bat, besteak beste Jon Gerediagaren poema liburu bat eta… eta ze beste gauz on… Bueno baina notiziak ez dira falta izan, eh? Alemaniako Defentsa ministroa izango da Europar Batasunaren buru, Nazioarteko Diru Funtsakoa Europako Banku Zentraleko presidente. Josep Borrell Europar Batasuneko diplomazia buru. Harrapazan Marimototx! Zarautzen berriz Los 40rekin gozatu genuen udaz, gaztetxea hondeamakinek inguratu dute eta Anoetari izen komertziala jarri diote. Dena ongi doa. Erraustegiko keak bezalaxe.

Hori pasatu bada udan, jolastu dezagun hemendik urtea bukatu artean gertatu daitezkeenak asmatzera. Animatzen? Proposamenik egin nahi? Sentitzen dut baina Espainian ez da gobernurik osatuko eta Urkulluk hauteskundeak deituko ditu azarorako, Espainiakoarekin batera. Badakizue, nazio identitatea indartzeko. Kataluniako presoen aurkako sententziak ez du inor indiferente utziko. 10 urtetik gorakoak denak. Tira, tentazioa izaten da beti gauden baino okerrago egongo garela irudikatzeko. Baina, aizue, eta ustekabean, berari botoa eman ez diotenak ere agurtzen hasiko balitz Zarauzko alkatea? Eta Putzuzulo gizateriaren ondare izendatuko balu Unescok? Eta amama ostegunetan barazki kitxea ekartzen hasiko balitz? Lokatz artean gustura ibiltzen gara baina 2019a ondo ez, oso ondo bukatuko da. Disneyko pelikulak baino hobeto. Apustu egin nahi?

Disney year

Imanol Epelde

La terre est bleue comme une orange

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude