Ahaztutako gerrak, 2019

Ahaztutako gerrak, 2019 –

Historia idazten hasi zenetik, gizateriak ez du ezagutu gerrarik egon ez den urterik. Beraz, aurten, 2019an, mundu mailan badira hainbat gerra eta gatazka bizirik. Zehatz mehatz, Nazio Batuek 28 ditu zerrendatuak. Batzuek besteek baino sona handiagoa dute.

Gerra Zibil irekien artean, hurrengoak -hainbat ejerzito erregularrek elkarren artean borrokatuz-:

  • YemenHouthi tribua, Iranen laguntzaz alde batetik. Yemengo gobernua, Saudi Arabia eta Pertsiar Golkoko beste herrialde sunita batzuk bestetik.
  • Siria: 2011tik Basar al Asaden Gobernuko indarrak -Errusiaren laguntzaz-, Siriako oposizioa, Turkia eta Kurduak besteak beste daude Siriako korapiloan. Errefuxiatu gehien sortu dituen guda.
  • Afganistan: Gobernua eta Talibanen arteko gerra, bereziki. Nazioarteko indar okupatzaileak daude bertan, bereziki Estatu Batuak eta NATOko beste batzuk.

Ahaztutako gerrak, 2019

Nazio barruko gerra zibilik ez egon arren, gatazka larriak sufritzen dutenen zerrenda dago ondoren.

Oro har, eskualde hauetan Gobernua milizia edo talde paramilitarren aurka lehiatzen ibiltzen da:

  • Hego Sudan: badirudi bideratzen doan egoera.
  • Mexikoko narkoen gerra: Mexikoko kartelek haien arteko gerra sutsua dute. Gainera, Mexikoko ejerzito federala tartean dago. 2018an, munduan heriotza gehien eragin zituen bigarren gatazka (27.000 hildako).
  • Somalia: urte luze dirauen gatazka al-shabab eta tankerako taldeak Somaliako gobernua eta Afrikar Batasunaren artean. Atentatu ugari izaten dira.
  • Libia: fakzio ugari, Nazioarteak aintzat hartutako Gobernuaren aurka.
  • Nigeria, Mali, Niger eta inguruko beste batzukBoko Haram-en aurkako borroka, nagusiki.

Beste hainbat borroka ez ditut aipatu, baina erabat itxi ez diren gatazka txiki ugari topa ditzakegu.

Zorionez, hala ere, azken urteotan hildako kopurua jaitsi da:

Ahaztutako gerrak, 2019

Aditu batzuen aburuz, gizarte gehienetan, zahartzen diren heinean, iraultza eta borrokarako grina baretzen da.

Gaurko gerrak burutzen diren lurralde horietan, batez besteko adina 20 urte ingurukoa da. Lurralde aberatsenetan, berriz, batez besteko adina 40 urtetan kokatzen da. Litekeena da, hurrengo hamarkadetan gatazka maila jaistea, historian inoiz ikusi den bake garai luzeena lortzeraino.

Gerrak beti dira krudel eta ankerrak. Pertsonei drama, ezinegona eta ezintasuna imajinaezina eragiten diete. Suntsiketa, heriotza eta etsipena. Lehen munduan bizi garenontzat ikustezinekoak zaizkigu hirugarren munduko zorigaitzak. Horregatik, guretzat, herrialde aberatsontzat ahaztutakoak dira.

Iturria: