Diario Vasco: akatsa ala arrakala?
Gaur goizean Urola Kostako eta Eibarko herritarrak (gutxienez) Diario Vasco egunkariaren eskualdeko karta gabe esnatu dira. Goizeroko “periodikua” gabe. Estanko eta kafetegietako ugazabek goiz goizetik eman behar izan dizkiete azalpenak gipuzkoar diariovascozale amorratuei. “Ez, gaur ez da inora iritsi Eibarko karta, ez duzu inon topatuko”, eta abar. Egunkari hegemonikoaren bertsio ofizialaren arabera “errotatiban arazo bat egon da eta Donostiako edizioa soilik kaleratu behar izan dute”. Baina bestelakoa da gosarietako eztabaidetan bolo bolo ibili den zurrumurrua: Greba isilarena.
Akatsa ala arrakala?
Hainbat zokotan zabaldu den zurrumurruaren arabera 14 langile kaleratzekotan direla-eta, greba ixila egin du Diario Vascoko hainbat langilek. Hori adierazi du banatzaile bat baino gehiagok, diskrezioz. Greba ixila ozena bihurtzeko beldurrez. Diario Vascoren bertsio ofiziala “errotatiban izandako arazoa” da ordea. Nolatan gertatu den galdetu eta arranguraz “oso zaila da prozesua ulertzen ez duen bati azaltzea”, bota digu egunkariko arduradunak. “Urtean behin edo behin gertatu izan da”, bota digu. Guk ez dugu ordea horren zaila ikusten azalpena, ez baikara -ustez- horren tentelak.
Kroniken ardura duen kazetari batek harridura erakutsi digu, berak ezer ez dakiela. “Ziur zaudete? alerik ez da atera?”. Erantzuna garbia: “Ez eta bat ere”.
Diario Vascok 90.000 irakurle
galdu ditu azken 10 urteetan
Diario Vascoren beherakada
Hedabide guztiek nabaritu dute krisi orokorra eta ‘paperezko prentsaren krisia’. Ezagunak ditugu El Paisek egin zituen kaleraketak, oihartzuna izan zutenak. Baita hurbilago Noticias de Gipuzkoan izan zirenak. Espainiako egunkari errentagarri bakarraren fama zuenak ere, Diario Vascok, sekulako beherakada izan du azken urteetan. Zehazki Asociación para la Investigación de Medios de Comunicación-ek (AIMC) (Hedabideen Ikerketarako Elkarteak) egin ohi duen Estudio General de Medios-en (Hedabideen Azterketa Orokorraren) arabera 2004an Diario Vasco egunkariak 338.000 irakurle zituen eguneko, eta 2014ko azken azterketaren arabera, egun 248.000 irakurle ditu. 90.000 irakurle galdu ditu 10 urtetan.
Gainbera honen kanpora begirako lehen ondorioak ari ote da pairatzen erraldoi giputz-espainiarra? Horregatik geratu ote dira giputz gaizoak eguneroko Diario Vasco dosia gabe? Inork konfirmatu dezake arren egunkarian egindako ustezko greba ixila? Informaziorik bazenute, eskertuko genizueke partekatzea.
Ongi legoke zeuk diozuna balitz, baina irudipena dut errealitatea baino desioa dela gehiago. Izan ere, honako galderei erantzun beharko litzaieke ondorio horiek ateratzeko: Gainontzeko egunkarien irakurleen bilakaerarekin konparatuta, alderik dago? Eta interneteko presentzia nolakoa da?
Duela 3 bat urte irakuleak irabazten ari ziren bakarrak Berria eta Naiz ziren. Gaiontzekoak behera. Baina bi hauek gehituta dituzten irakurleak gipuzkoan oso urria da:
http://www.elcorreo.com/vizcaya/noticias/201305/18/Media/correo-647×550–647×550.JPG
Ta? Notizia idatzi aurretik galdetzen ez dakiu? Diario Vascon lan iteun jendiai galdetuiet eguerdin ta krixton aberia izan duela konfirmatu diate. A ze gogua alper alperrikan zalaparta sortzeko.
Que jatorra escribir en vasco como se dise. Pero algun problema haberlo haylo. Gauzek, egoerek ez dute usaintzen, gehienez ere usain txarra dute, sudurrik ez dute eta. Bestela ere, jendea, Gipuzkoan behinik behin, singularra da, beraz, galdetuiot. Ixileko greba zer da ba? Mas calladita que isileko greba, greba? Pero cuando ha dicho un jatorrista greba, sera huelga, no? Y asi, asi doakigu.
Neri be grebana konteu dostie ba, gaur goizien. Ixileko greba.
Diario Vascok ezteu ezebez garbi esan eta….
Enau harritzen ba! DVko hainbat langilek eman dit, barrenean gertatzen den hainbat gauzaren berri… Bertan ere urak harrotzen hasi dira-ta. Bada zerbait ondo usaintzen ez duna, demonio.
Diario Vasco es el único que no claudica ante los que apoyan el terrorismo de ETA. Vergüenza debería daros.
El Diario Vasco claudica ante la hostia de cosas injustas. Es una auténtica basura que no vende más que sensacionalismo puro y duro y su línea editorial es lo menos libre que te puedas echar a la cara.
Ba! “Egunkari” hori itxiko balute, orduan bai iritsiko litzakeela pakea Gipuzkoara! Diario Vasco, egi gutxi ta gezur asko.
Noski noski, eta Gipuzkoan Berria eta Gara bakarrik egongo balira bake absolutua… Nik dakidala inor ez dago DV erosi eta irakurtzera behartuta.
nos hemos colado, al final era verdad lo del fallo de la rotativa pero no merece la pena que metas una rectificación, a alguno habremos engañado con esto, jojo, hablamos
Erderaz iruzkinak egiten ari zaretenok, mesedez, joan zuen medioetara. Ehundaka dituzue. Egunero kalean euskaldunak erderaz egiten entzun behar eta orain berriz hau.
Egoera larria, bai, baina oraindik orain 245.000 irakurle ditu El Diario Vascok eguneko.
EAEko euskaldun, euskaltzale eta abertzaleentzat albistea osatze aldera: egunkari bezala behialako El Correo Español – El Pueblo Vasco ospetsuaren seme zintzoa baino ez da. Eta aldi berean, EAEn indartsuen dabilen egunkariaren anaia bikia da DV, egungo El Correoren anaia hain zuzen (90.000 mila ale saltzen baititu egunero; eta, hori gutxi balitz, bestelako egunkaririk irakurtzen ez duten 386.000 irakurle leial omen ditu barreiaturik).
Ezin da ahaztu, askok besapean daramatzaten bi egunkari horietakoren bat irakurtzen dutenean, ABC egunkariaren pareko zerbait irakurtzen ari direla, Espainia aldetik hain ospe txarrarekin datorren ABC egunkaria bera, bai, familia, talde, jabe eta ideologia berberaren kumeak baitira hiru egunkariok.
Are gehiago, Marca kirol-egunkaria ere (eguneko 121.000 irakurlerekin) aipatu talde horretakoa da.
Datu (niretzat bitxi) bat: OJDren hedapen datuetan, DVk hedapen absolutu handiagoa du EL CORREOk berak baino. %10 inguru gehiago. Gipuzkoan 700 mila eta Bizkaian milioi bat lagun bizi direla kontuan hartuz, azpimarragarria, ez?
Izutzeko modukoa: “el 52% de los lectores de prensa vascos se informa (???) en las páginas de EL CORREO”. Iaz bailo gehiago, alegia (prentsa digitala barne).
Zehatzago nahi bada: Bizkai eta Arabako egunkari-irakurleen ia %80k irakurtzen dute EL CORREO, orotara 408.000 irakurle kalkulatu baitizkiote.
Gipuzkoan Vocentokumea den EL DIARIO VASCO delakoak 254.000 irakurle omen ditu.
Nork zioen hamabost urtean iritsiko garela independentziara?
http://www.elcorreo.com/alava/sociedad/201504/16/cuatro-cada-cinco-lectores-20150415215630.html