Viktoria Modesta ezagutu nahi?

Viktoria ModestaViktoria Modesta errusiarrak matraila altuak ditu eta begirada ezpatazkoa. Afixetan agertu nahi duten maniki horietakoa da. Baina zango anputatu bat ere badu eta protesi ikusgarri batzuen jabe ere bada, batez ere altzairuzko moko bat dirudiena eta beste bat, argiz hornitutakoa.

URSSen jaio eta Ingalaterran bizi da Viktoria Modesta, txikitatik izan ditu arazoak hanketan eta 20 urte zituela erabaki zuen belaunetik behera zangoa moztea. Baina honek ez dio eragotzi maniki/abeslari bilakatzea, pin-up fetitxistaren irudia eskainita,  atari honetan aitortzen duen moduan.

“Beti egin zait harrigarria nire burua ezindu moduan ikustea, horregatik saiatu naiz kontzeptu tradizionalak garatu eta mainstream plataforma kultural bat sortzen beste artista batzuekin batera, jakina. Ezinduon inguruko eztabaida loarazleen garaia amaitu da: erakarri egin behar da, kuriositatea sortu, inbidia eragin… Hori da gauzak aitzinarazteko bide bakarra”.

Channel4 kate britainiarrak ekoitzitako klip honetan, irudi sexy eta iraultzaile moduan ageri da Viktoria Modesta, neskatilei eta mutiko nerabeei ametsak eragiten dien pin-up bionikoa bailitzan. Bai, badakit musika ez dela beste mundukoa, eta erabiltzen duen ikonografia eztabaida daitekeela, ikurrak barne, baina gorputz ederren aroa kolokan jartzeagatik bakarrik, merezi duela iruditzen zait.

Nire begietatik ...