#DesioakSutan Sahararentzat, su bolak zerura abuztuaren 15ean
Elkartasuna da herrien samurtasuna, eta Zarautzek, aurten, inoiz baino samurrago hartu nahi ditu haur sahararrak. Oporrak bakean igarotzera heldu direnei, Saharar Herria gure bihotzean dugula erakutsi nahi diegu. Abuztuaren 15ean, 23:00etan, sutan dauden ehunka desio hegan jarriko ditugu, Saharan izarrak ikusten dituztenean, Euskal Herritik heldu zaien elkartasuna sentitu dezaten.
NOIZ: Abuztuaren 15ean, 23:00etan
NON: Malekoian
ZER: Zarauzko malekoia elkartasunez piztuko dugu eta, ikuskizun ederra izateaz gain, desioak sutan eta hegan jartzeko aukera izango du nahi duen guztiak. Su bola bakoitza euro batean salduko da, eta euro hori Saharautz elkartearentzat izango da. Ekimena Zarauzko Udalak antolatu du, Saharautz Elkartearen eta Euskal Fondoaren laguntzarekin.
· Epea: batean zein bestean, abuztuaren 30a izango da bideoak eta argazkiak jasotzeko azken eguna.
· Su bolak piztea errazagoa da bi lagunen artean: batak suzko bola eutsiz eta besteak erregaiari su emanez.
· Poltsatik ateratzean kontu handiz zabaldu behar da su bola, puskatuz edo zulatuz gero ez baita erabilgarria.
· Su bola guztiz zabalduta dagoela ziurtatu, bi eskuekin erregaia sostengatzen duen uztaia eutsi eta mugimendu arinekin su bola airez bete.
· Erregaia estaltzen duen papera kendu.
· Erregaia lau izkinetatik piztu: sugarrak ez dezala su bolaren papera ukitu, erre edo zulatu egiten bada, ez baita erabilgarria.
· Goiko aldetik, su bola posizio bertikalean eutsi, aire beroari esker zutik mantentzen den arte. Behin zuzen mantentzen denean, beheko aldetik eutsi.
· Su bola gorantz doala nabaritzean, zure desioa eskatu eta su bola askatu, ikuskizunaz gozatzeko.
· Antzinako hainbat kondairen arabera, su bolen barruan hegan utzitako desioak bete egiten dira.SEGURTASUN OHARRAK:
· Su bola hausten baldin bada, ezin da erabili. Zulo batekin egiten badu hegan, arriskutsua izan daiteke. Hautsi gabeko su bolak soilik utzi behar dira igortzen.
· Zarauzko Udalak bertan behera utzi dezake ekitaldia, eguraldiaren baldintzek arrisku berezia sortu dezaketela aurreikusiz gero.
Estatus berri bat behar dute. Horregatik marko demokratiko marokoar bat sahararrentzat lehenbaitlehen.