Desintoxikazio sexuala: baraualdiaren ondoren, pasioa berreskuratu

Desintoxikazio sexuala –

Desintoxikazio sexuala: baraualdiaren ondoren, pasioa berreskuratu

Bai, ondo irakurri duzue. Dei diezaiokegu moda, korronte berria edo dena delakoa. Kontua da gero eta gehiago direla sexuaz “desintoxikatzeko” tartea hartzen dutenak. Horien iritziz, bizitza sexuala mekanikoa edota aurreikusteko modukoa bihurtzen denean, hobe da uztea, sex detox bat egitea eta oporrak hartzea. Hala, errazagoa da berriro “apetitua” berreskuratzea.

Filosofia, kasu honetan, elikagai-baraualdien antzekoa da. Janari batzuk kalte egiten badigute edota gure sistema kargatzen badute, batzuk jateari uzten diote epe batean. Modu horretan organismoa depuratzen dute, eta jakiek berriro “asetzen” dituzte, zentzu guztietan. Sexua dagoeneko aspergarri samarra bada, betebehar bat, zerbait mekanikoa… Baliteke denboraldi batez paso egin eta erotikaren gaineko gustua berreskuratzea. Humanoa omen da: ez duguna faltan sumatzen omen dugu, eta ez omen dugu baloratzen, behar bezala, inguruan duguna.

Adituen iritziak, alde eta kontra

Megan Fleming psikologo estatubatuarraren iritziz, logikoa da: “Beti da garrantzitsua edozein jokaera aztertu eta zuretzat zentzua duen edo ez ebaluatzea. Ez du funtzionatzen? Ez duzu behar duzuna jasotzen? Zure beharrak ez ditu asetzen? Orduan, uste dut pauso bat atzera eman eta atseden hartzeak baduela zentzua”.

Ian Kerner psikoterapeuta estatubatuarrak ere iritzi bera du: “Plana da sexua ez izatearen aukera zerbait sexy-a bihurtzea. Zure inguruan esertzen zen lagun eroso eta ezagun hori izaki misteriotsu, debekatu eta tentagarria izatera pasatzea. Ez ukitzea, ez muxu ematea, ez sexua izatea… Pixka bat adoleszentziara itzuli eta bestea berriro deskubritzea”.

Ivan Rotella sexologoa da, Astursex-eko zuzendaria (Aviles-eko atentzio sexologikoko zentrukoa) eta Espainiko Estatutko Sexologia Profesionalen Elkarteko (AEPS) kidea. Ez da baraualdien aldekoa. Dieta mugatzea egokiagoa iruditzen zaio, bereziki, aspertzen hasiak diren bikoteetan: “Urteen poderioz harreman sexuala zerbait monotonoa, errepikakora eta emoziorik gabekoa bihurtu bada, nire aholkua da koitoa eta genitalitatea tarte batez alde batera uztea, eta fokalizazio sentsorialean zentratzea. Azalean, sentsazioetan eta sentsualitatean zentratzea lehen urratsa da harreman sexualak berriro diseinatzeko. Hala, ez dugu izango koitoa zentroan, eta kreatiboago izango gara. Taktika hau oso gomendagarria da ere erekzio-arazoak dituztenentzat, edota orgasmora iristen ez direnentzat. Penetrazioaren presioa kentzen dugu horrela, eta taktikak bilatzen ditugu erotika esploratzeko. 2-3 hilabetetan emaitzak ikusten hasten gara. Autoerotismoa ere ikasgai dugu plan honetan, libidoa aktibo mantentzen baitu, eta bikote guztietan dauden desio diferentziak erregulatzen lagundu. Auto-asetzeko modu bat da, ondokoa presionatu gabe”.

Irakurri iruzkin osoa kaixomaitia.eus-en blog-ean >>

Aurreko iruzkin batzuk:

Desintoxikazio sexuala: baraualdiaren ondoren, pasioa berreskuratu

Zer duzu buruan “Desintoxikazio sexuala: baraualdiaren ondoren, pasioa berreskuratu”-ri buruz

  • Ei txo! Ez dago nire mansiotik irten eta eskaleekin denbora batez bizitzea bezalakorik! Beheko jendearekin, hortxe, alboz albo, zenbat aportatzen didaten! Ni azken finean millonarioa naiz baino barru barruan proletario bat! Solidario beti!

    Ni ere diruaz aspertzen naiz azken finean, hor bankuan gorde, eta noizean behin aberatsa naizela ahazten dut proletario sentitzeko. Beti dirua eduki eta eduki… oso nekagarria da, gustatuko litzaidake zu bezelako eskale bat izatea noizean behin. Baina noizean behin eh, gero nire mansiora noa putak eta kotxe garestiak erostera.

    https://d8nz9a88rwsc9.cloudfront.net/wp-content/uploads/2014/08/ice-bucket-mark.jpg