Desegin harresiak, eraiki harremanak
“Desegin harresiak, eraiki harremanak” lelopean XXI. Herrien Astea jasoko du Oreretako Mikelazulo elkarteak asteon. “Kulturen ahotsak zabaltzea da -antolatzaileen asmoa-, ekintzetan herri eta kultura ezberdinei modu batera edo bestera ahotsa emanez”.
EGITARAUA
19.00etan Mikelazulon: “Hizkuntzen mapa eta Bizitzaren pintzelkadak II” (bideo pieza).
ASTEAZKENAK 18
19.00etan Mikelazulon: “Ongietorriaren kultura solasaldia”. Alemanian errefuxiatuekin egiten ari diren lanaren berri emango du Hanburgotik datorren Isa Marin-ek.
OSTEGUNAK 19
22.00etan Cine Reyna tabernan: “Yoshi Hioki ipuin kontalari japoniarra” (argazkian).
OSTIRALAK 20
19.00etan Mikelazulon: “Palestinari buruzko bideoak”. Palestinaren gaur egungo egoera azalduko da:
- “Sumud” Palestinara espedizioa (Ander Iriarte).
- “Jerusalén Este” (Mundu Bat-eko Eneko Gerrikabeitia).
LARUNBATAK 21
10.30etatik aurrera Lehendakari Agirre plazan: “Bigarren eskuko liburu azoka”. Kolonbiako Arahuaco herriko haurrei bizikletak eramateko helburuarekin.
19.00etan Lehendakari Agirre plazan: “Lampedusako Mosaikoaren aurrean elkarretaratzea”.
21.00etan Txintxarri elkartean: “Herri Armeniar afaria”. Armeniarraren genozidioaren ehungarren urteurrenean.
IGANDEAK 22
11.00etan Zumardian: “Nazioarteko Emakume Taldeen Futbol txapelketa”. Parte hartzaileak, Honduras, Bolivia, Paraguai, Nikaragua eta Euskal Herriko emakumeak.
Aparte, azaroaren 17tik 30era bitarte erakusketa paratuko dute Mikelazulon, Mundu Bat-en eskutik: “Brasilgo presa hidroelektrikoak: Emakume kaltetuak”.